Oroimenan
Maiatzak 16. Larunbatan omenaldia egin zaie Iruritatik Artesiagara doan bidea egitera behartu zituzten preso errepublikarrei, Omenaldia polita eta xumea izan da (malkoak atera zait ta guzti) Memoriaren bideak eta Geronimo de Ustariz intitutoa taldeak antolatuta eta Baztango udalaren eta Irurita herriaren laguntzarekin. Omenaldia, Pitzamar eskualdean izan da eta Mikel Iriarte Arizkundarrak egindako eskultura oroituaraziko du han, bide hori behartuta egin zutenei.
Artesiaga Irurita errepidea, gerra ondoren eriki zen, eta han behartuta, lan baldintzetan latza ta gogorrean, indarkeria jasatzen, gosez eta hotzez 1.756 preso errepublikar (gudariak, sozialistak..) lan egin zuten, "batallones de trabajo" izenaz ezagutzen zen preso talde hoiek. Hoietako lau gizon omendu zaie gaur Pitzamarren, Justo Urkijo bizkaitarra baino Lesakan bizi dena, komentatuz konten dagola omenaldiaz baino pixkat berandu datorrela ia ia
postumo dela ( 90 urte dauka eta burua argi), Pako Barrena bizkaitarra ere honek eta umorez kontatu du nolakoa zen bizitza eta jasatzen zuten zigorrak, nola harriak mazetaz hautsi behar ziren, sorbaldan eramanez harriz betetako zakua eta alanbrez lotuta...nola goseagatik janten zuten edoizein gauza (animaliak) hilik aurkitzen zutena eta ez zutela pentsatzen zembat bembora hillk egongo zenik... eta nola "sariz" bezala akitu zuen Afrikan "batallon disciplinario" batean, baita ere omendua izan da Pedro Aranguena bizkaitarra ere eta aske gelditu zenean Iruritan ezkondu eta Iruritan bizitzen gelditu zena eta Galar familiakoek bere aita ordezkatzen, Galar Erronkarikoa zen. Azkenik hitz egin zun Ricardo Mula Katalandarra,. Ricerdo 1933 jaio zen Elizondon eta bere aitak Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos) zen, Faxistak altxatu ziren egun bazutara, Iruñatik iritsitako falangistak preso hartu eta Lantzen erail egin zuten , fusilatuz.(errepublikako garaiak posta).
Baztanen errepide hau egin zuten preso batallonez gain Baztan barna 3.486
azken bunkerrak posta). preso geihago zeuden mendiko gotorlekuak eraikitzen (Alkurruntzkoa, eskuineko argazkian) bunkerrak eta Izpegiko errepideak iten. Lan guzti hauek Mendebaldeko Pirineotako defentsa planaren barruan sartuta zegoen, beldurra edo susmoa bai zeukaten II. gerrate mundiala akitzerakoan Frantziatik eta aliatuk lagunduta errepublikatzaleak estatu espainiarrian sartzean edo inbaditzea ( azken bunkerrak posta )
Arestian komentatu dudan bezala, malko batzuk irrist egin naute beraiei gertatutakoaz kontatzerakoan (zigorrak.gosea...) baino baita ere irri batzuk hies egin zaigu bitxikeriak eta gertatutako gauz onaz kontatzerakoan (lagunak, elkartasunaz...) eta konturatu gara ez dutela hizt egin gorrotokin eta mendekuz eskatuz. sugritu dutenarekin!, jasan duten barrabaskeriekin! ...
Lan talde hauek erabili ziren, ekonomikoki merkeak izanez gain, errepresio modu bezala ere, gerrako galtzaileak jakiteko "orden" berri horretan nortzuk ziren nagusiak eta gañera onak, berriz haiek gaiztoak eta obedientzia osoa izateko ikasteko. Basakeri hoiek guztiak jasan izan zuten inpunitate osoa
zeukatelako, inpunitate berbeerak izan zuten naziak Alemanian juduen aurka eta galdetzen naiz nik, gaur egun ez ahal daukate batzuk inpunitate berdiña komisaldegitan eta juzgadu batzutan?
Eguna ederra izan da ,eta oiko aurreskuarekin eta lore sorta eskeintzaren ondoren eskultura inaguratu da gizon on hauen omenez.


Zabaldu
del.icio.us











Malkoak botatzeko moduko historia izan zen, bai, frankismoaren esklabuena, eta noizbait ere egin zaien oroimen xume hau. Eta negargarria, Baztango Falange delako talde horrek larunbatean bertan egin omen duen pintada sorta hori, bai Artesiagan berean, bai Iruritan eta Arraiozen. Mereziko lukete pintada horiek bertan uztea (eragiten duten minagatik eta lotsagatik ez balitz), ez atzentzeko frankismoa zer izan den, eta ez zer den oraindik.
Iperra — 2009-05-18 - 21:11:35 GMT 1
Bai egia duzu, .Gaurki faxistak atzoko faxisten ilobak,
Komentatzen da, izan zirenen izen batzuk, eztakit egia den baino ibaiak asotsa baldin badarama...
Baztango haizegoa — 2009-05-19 - 22:37:51 GMT 1