Bidegabekeria
Kosta zait post hau idaztea, mingarria, lotsagarria izan dalako pastu dena "bidegabeko bidea" oroitagarriarekin eta puta kume hoien ekinzagatik. Gaur grebaren egunan goiz goiz joan naiz ikustera eskultura Pitzamarrera eta larunbatan poza, pakea, unkitasuna... somazen zena leku hartan, gaur berriz, amorrua, gorrotoa, nazka sentitu dut.
Nazka eman dit pintada guzti hoiek siñatuak zeudela Falanje Baztan izenarekin ikustean, amorrua berriz mehatxu koldar hoiek, Frias historiazaile gazteari, Lander kazetariari.. .
Gauaren iluntasunaz baliatuz beren arratoi zulotik atera ziren, koldarrak bezala, eta ez zen izan oroitagarrikoa gau hortan egin zuten ekintza bakarra, baita ere Arraiozen, Xoteroren aurka eta Iruritan ere. Hau ez da izan bere lehenengo zerrikerie , Amaiurren (nafarroa bizirik ekitaldian) pintadak egin zutenen berberak dira, baita ere Donoztebeko pintada xenofoboak islam eta musulmandarren aurka "navarra es cristiana"... eta holakoak (bakarrik kultur etxean islamaren buruz bazelakoz erakusketa bat) eta Elizondon agertutako panfletoak falanje eta españa goratzen zutenak, baita ere Bidasoaldean pintadak agertu ziren herrietako alkateen aurka. Hasieran uste ginun , hemen destinatutako guardiazibil talde bat izango zela "barrabilak ukitzeko" atzean egongo zirela, baina dirudi Baztan eta Baztandarrak ongi ezagutzen dutela eta "hemengoak" izango zirela edo obe esana hemen hazita.
Kalean izen batzuk entzuten dira, nortzuk izan ahal direnen izena, hain zuzen hiru, motoristaren semea, potolo nazkante horrena... honek jakina da Cristo Reykoa dela, ba askotan ikusi diote Iruñan haien manifetan eta ateraldietan. Hoiek izan baldin badira Falanje Baztan, haien atzetik norbait egon behar da zeren hiru hoiek ergelenetatik ergelenak dira, akaso potolo nazkantearen anai nagusia? (ideologoa bezala).Ondoko argazkia, Amaiurko monolitoaren pintada bat.
Izan edo ez izan hauek, dirudina da 1936an hemen etorritako falangistak (gaztelatik, Burgos, Valladolid..), garai hartako Ikastolatik haurrak atera eta ikastola hartako sarreran ipini zuten "cuartel de pelayos" falanjista hoiek, eta baita ere Francisco Mula Oronozko kabineroa fusilatu zuten berberak, ba falajista hoietako batzuk hemen geldituko ziren eta orain beren ilobak arratoi zulotik atera eta egun ilunetara baueltatu nahian daude.
Zulo berde hontan denetatik dago eta izan eta izanen da baina orain konturatu gabe minbizi bat atera zaio eta gure eskutan dago minbizi puta hori ez zabaltzea. Zikinkeria daukatzunean etxean, egin behar dena, garbitzea da.
Azkenik hemendik, adiertzi nahiko nien nire elkartasuna mehatxatu guztiei eta uste dut (kalen enzuten denagatik) baztandar guztienak ere daukatela.
Ekintza koldar hau bazterrak astindu ditu eta guztioi iruditu zaigu barrabaskeri eta zerrikeri haundie, espero dezagun holakoa berriz ez gertatzea eta hemen erraten den bezala gizon tallak, espantu haundiek.


Zabaldu
del.icio.us
















Ez dago Baztango falanjik baizik bizpahiru puta kume.
Faxistak kanpora!!!
Jke — 2009-05-26 - 21:18:19 GMT 1
Baztan-Bidasoako ekintzak in duten berberak izan badira, hontan baztango falanje bezala siñatu dute.
Badirudi kanpokoak ez direla baizik hemengoak, beno, hemen hazita.
baztango haizegoa — 2009-05-31 - 21:23:54 GMT 1