Damaso Zabalza
Iruritako Salbatore festak pastu direla aprobetxatuz, Irurita eta Baztandik atera den musikari ospesuenari buruz joanen da post hau. Gehienentzat bere izena ezaguna egiten zaigu, izena ematen diolako Iruritako Gizarte etxeari, baina izen horren atzean musikari ospetsu eta ezagun bat aurkitzen da eta seguraski nazioartean baztandar ezagunena (behinpin bere garaian) izanen da, Damaso Zabalza
1835ko abenduaren 11an Damaso Zabalza sortu zen Iruritan.Txikitatik Iruñara joan zen piano ikasketak egitera eta handik Madrilera. Segidan fama eta ospea artu zun Madrilen Cristinaerregiña aurrian jotzen zuela. Madrilgo consevatroko maixua izan zen eta 1861ko Maiatzan estrenatuko du "el caserio", zarzuela ezaguna. Sormeneko lan haundi baten egilea izan zen eta bere lan gehienak euskal folklorean ainarritua dago, Laurak bat eta Kantari donostiarrari abesbatzendako lanak bezala eta pianotzako Maritxu, Aritzari... eta Auzako mendiaren oiartzuna zortzikoa bezalaxe. Bere lanen artean ere dago las campanas de Roncal, Gayarreren omenez.
Damaso Zabala Madrilen hil zen 1894ko Otsailaren 27an. Madrilen bizi arren askotan egoten zen bai Baztanen bai Donezteben, ama hangoa bai zen eta Donozteben kriston kontzertua eman zuten berak eta garai artako munduko biolinista onetariko batekin bere laguna Sarasate.
Bitxikeri bezala komentatzen ahal da, Iruñako herriak 1882an "arco de triunfo" bat ereiki zuen Pablo Sarasate ,Julián Gayarre, Dámaso Zabalza, Juan y María Guelbenzu eta Emilio Arrieta omenez, (gaur egun desagertua, arras itxusia omen bai zen). Bere omenez ere Iruñako udalak, kale bateri bere izena eman zion, kale hori (Damaso Zabala kalea) garai batean Iruñan piano ikasi zun erainkinaren kalea izan bai zen.


Zabaldu
del.icio.us















