Ekainan Hego haizerik ez.
Horrela erraten du atsotiz batek, ez da izango hego haizerik baino baino bai aste guztetan bezala "haize hegoa" (euskal sarean bahinpin).
Ekiren (eguzkia) hilabete hasi berri hontan, eguzkia berberak ez digu falta eta gogor ta goxo (beharrezkua negu luze, heze, beltz, hotz... hau pasa ondoren)
jo digu egun hauetan ta ea segitzen dun horrela asteburuartio, zeren ekitalde polit bat bada larunbatan, 8. Alboka Topaketa ospatuko da Arizkunen, albokarien elkarteratzearekin kalegira inen dute herritik barna, haurrentzako jolasak, arratsaldean muxikoak eta mutildantzak...eguna pasteko plan ona.
Baita ere ekainan, baino urrengo astian hain zuzen ekainak 13an bertze kalegira bat izanen da baino hau Elizondon, " kalegira kexagarri" hau da manifestazioa Elizondo ereiki nahi den Forutzaigoaren komisaldegi berriaren aurka, Hau, Baztan berri auzoa-plazan in nahi dute eta auzokideak tita batean 669 firma bildu dute eraikin horren aurka . Herria ere bildu da eta haren aurka agertu da batzarrean eta baita ere aurka agertu dira Foruzaingoei ordezkatzen dituzten "central sindikal" gehinak, erranez han ez dela leku aproposena eta azalduz ez dela beharrezkoa ezta zuzenekoa gastu hain haundi horretan sartzea komisaldegi berri bat egonez, eta gaiñera honek ez daukanean ezta bi urte.
Pentsatzekoa da harrobikoak alde egitea, lortu genuenez zertaz ez Foruzaingoak? Herria kalera ekainan 13an. Baztan batuta dena posible da.
Bertzaldetik ezagutu dugu ia aurtengo baztandar biltzarreko kartela. Aaurten polemika txiki batekin etorri da zeren epaimaihak hasieran aukeratutako kartela gero atzera bota behar izan du zeren lehenagotik editatutako bertze kartel batekin zituen antzekotasunagatik eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalatik, bigarrena gelditu zena aukeratu dute.
Porrusalda izenekoa eta Begoña Durruty margolari arizkundarrarena dena. Urte ona darama Begoñak, baita ere aurten irabazi zuelako Bertiz Partzuergoaren marrazki lehiaketa, zorioanak hemendik.
Azkenik ere jakin dugu ere itxasoaren bertze aldeko baztandarrak mexikokoak azkenian ospatu izan ahal dutela Baztango eguna, hango Euskal etxean maiatzaren 22an, bi asteko atzerapenarekin A gripeak Mexikon sortutako arazoak direla eta. Horiek gaindituta, baztandarrak eta baztandarren lagunak bat egin zuten janari on, musika eta giro alaiaz gozatuz.. Bazkalostean jaiaren antolatzaileek urtero jaia
prestatzen laguntza eskaintzen duten kideei eskerrak eman zizkioten eta bereziki aipatu zituztenen artean Elizondoko kazetaria Lander Santamaría eta Juantxo Viguria zeuden, 'internet bidez Baztan bailarekin zerikusia duten berriak emateagatik'.
Argazkia euskalkultura.com web-horritik artuta dago eta elbide hortan festako argazki gehiago ikusten ahal dira ( espero nuen baztandartarrei ikustea txapela ta maskarillakin, baina ez,ez badirudi dena bere lekura bueltatu dela), baita ere artikulo luze bat.


Zabaldu
del.icio.us















