Baztan Ikastolaren besta
Ekainaren 7 bertze urtiak bezala Baztan ikastolako besta ospatu da, Pilarreko frontoian giro ederrean, famili giroan, irakasleak, ikasleak, ikasle ohiak, gurasoak, ikasle ohien gurasoak... urte asko dira festa polit hau ospatzen.
Baztan Ikastola 1970 urtean jaio edo sortu zuten. Garai haientan, Baztandar gehienentzat ama hizkuntza euskara izan harren, euskerak, egoera larrian zegoen. Hori ikusita zenbait guraso, Baztanen, ikastola baten beharra sentiti zuten. Baztandar haien artean, Pablo Eraso, Marcos Irigoien... zeuden ta segidan lanian patu ziren, paperak eskatzen, Hernaniko Ikastola ikusten, haurrak eskolara joateko zeukaten gurasoekin hitz egiten... eta horrela 1970ko Irailan Ikastola patu zen martxan. 27 haurrekin Miserikordiako (zahar etxean) libre zegoen eta gustora utzitako gela batean eta Lekarozko neska gazte bat andereño bezala, Mari Karmen Goñi gaur egun 39 urte geroxago segitzen duna.
Lehenego urte haietan, gela antolatzeko modua arras desberdiña zen: mahiarik gabe, lurrean exerita (honek zer erranak sortzen zituen herrian), liburu gabe, euskara abestiz eta txontxongiloz lantzen zen eta Larunbatetan ibilaldiak egiten ziren...Baita ere urte hasieran garai haietako "sekretak" pasatzen ziren irakaslearen fitxa egitera eta haurren kopuruatz galdetzera.
Hurrengo urtean bertze andereño bat etorriko da, Sokorro, bi talde izanez eta urtez urte ikasle kopurua haunditzen joan zen eta irakale gehiagoren beharra zegoenez Mª Jose Bertiz, Mª Lourdes Apeztegia (Marilu) eta Mª Paz Goñi sartu ziren. beranduxago 1978an lehenengo maixua agertuko da, Kepa Dendarieta , gaur egun direktorea dena eta haurtengo bestan omendua izan dena (jubilatzen bai da). Haunditzearekin arazoak etorri ziren , lekua txikia zen, guraso batzuk "libro de escolarida" lortzen ez zelakoz seme-alabak atera zuten...Lekuari irtenbidea lortu zen parkeko ikastetxearekin, eskola nazionalaren egoitza izan zena, libre gelditu zen eta hortik aurrera "parkeko ikastola" bezala ezagutzen dena, geroxago etorriko zen Elbeteko eskola eta borroka luze baten ondoren (herria ia ia bi zatitan banatu zen ta guzi) Pilarreko egoitza lortuko zen. Ordutik hona aldaketak asko izan dira, aurrera segitu du Ikastola, oztopoak gaindituz normalizazio bat arte eta hasierako haur hoiek ikastola akitu zuten, haunditu ziren, gurasoak bihurtu eta bere seme alabak ikastola matrikulatu zuten eta 39 urte hauetan bada kasu batzutan bi belaunaldiak (guraso-seme/alabak) ikastolatik pasatu direnak ( ikasle ohiak direla) ta espero dugu hiru, lau ,bortz...belaunaldi igarotzea gure ikastolatik.
(goiko argazkian Miserikordian Marilu andereñorekin ta behekoan maixu Kepa, andereño Mari Karmen eta Jon Barberena bertsolaria eta ikastolako ikasle ohia)
Baina hau ez zen izan Baztanen edo hain zuzen Elizondon izan den lehenengo ikastola, zeren 1935. urtean Baztango euskaltzale batzuk Etxeberria neba-arrebak, 20 urteko gazte, Mariano Izeta izena zuna... Elizondoko ikastola sortu zuten, Beitonea etxean kokatua eta Goizuetako neska gazte bat, Pilare Alba Loiarte andereño bezala ikasturtea hasiko zen 30 haurrekin. Euskaltzale haien artean Ignazio Iturria diru-duna zegoen eta honek gastu guztiak hartu zituen, andereñoren soldata, liburuak, mahiak..dena pres-pres zegoen.
Baina Mariano Izetak kontatzen zun bezala gure herri hontan beti izan dira euskararen etsai batzuk eta hauek maltzurkerietan, ikastolak ez zuela baimenik, legez kanpo zegola , bota behar zela...hasi ziren eta lan zikin hori bere fruituak eman zuen, hasi bezain laster, aste batetara gobernua ikastola itxi zun, haurrak eskola nazionalera bueltatu ziren (erdaraz ikastera)
Ikastola lau hilabetez egon zen itxita baina errepublikako urte artan, 1936ko Otsailan hauteskundeak izan ziren Espainian eta Frente Popular talde ezkertiarrak hauteskundeak irabazi zitun eta gauzak aldatu ziren. Baimena eskatu zen Gobernu berriari eta honek emanez ikastola ireki zen berriro, bortz hilabetez segitu zen irekia, zorritxarrez Espainiako gerra lehertu zen eta Uztailako egun batean Rekete karlista soldaduak iritxi ziren Elizondora, atea bortxatuz sartu ziren, han aurkitu zuten liburu guztiak erre zuten eta mahiak eta aulkiak eskola nazionaletan banatu zuten, ikastola ustu ondoren ate buruan horiz "cuartel de Pelayos" patu zuten.
Lotsagarria eta mingarria gertatutakoa baino pena merezi izan zun lan guzti hori, zeren 34 urte geroago ikastola hartan bortz hilabete pasatu zuten hoietako haur batzuk, 39 urte daukan gaurko ikastola sortu zuten.
(argazkian , andereño Mari Karmen eta Mariano Izetak, Baztan ikastolaren 25 urteurrenaren oaspakizunaren bazkarian)


Zabaldu
del.icio.us











Esker mile Baztango haizego horri, holako argazki politak gurera airean ekartzeagatik.
Guraso Elkarteko bat — 2009-06-10 - 19:47:01 GMT 1
Kaixo Madrilen bizi den ikastolako ikasle ohi bat naiz eta sorpresa artu dut blog hontan Kepa ikustea, kriston zorrue dauka kabroia eta gaiñera jubilatzen dela!! jajajaja...ederra bloga ta aupa BAZTAN
Xabi — 2009-06-11 - 19:11:09 GMT 1