Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Agur margolari.

Astelenian zendu zen  Kepa Arizmendi artista Baztandarra Baionan, medikuek azaldu dutenez, geruneko isuria jasan eta gero hil da margolaria eta gaur errautuko dute bere korpua.

Kepa Elizondon jaio zen orain dela 50 urte eta gaztetik hasi zen margotzen  Angel Rivas maixu zuela. Geroago politikagatik hies egin behar izan zun eta azken urte hauetan Lapurdin bizi izan da. Hieslaria izan arren (biziza normal bat eramatea ez da hain errexa) margotzen segitu zun eta orain dela urte batzuk Kepak eta Rikardo Paskual UR taldea sortu zuten.

kepa.jpgTalde honek euskal herriko margolariak biltzen ditu eta Euskal artisten lanak elite mundutik aldentzea eta zirkuitu xumeagoetan erakustea, hau da, Euskal Herriko  sala eta antzoki ezagunetik kampo, Guggenheim, Euskalduna, Kursaala... eta artea edozein lekutan egon daitekeela, dira taldearen  elburuak.

Martxo-Apirila aldera, Ur taldearen erakusketa izan zen Arizkunenean. Ur taldeko laur margolarien lanekin, lan hoietako batzuk Keparenak ziren eta han egon zen, erakusketaren inagurazioan, galderak eta dudak erantzuten...eta han  izan zen azken aldiz berarekin solastu nuna (kuadro batez galdetu nion eta ulertzeko pistak zeukala komentatu zidan). Eta lehenengoa? lehenengo aldiz? seguraski, Fortenen izango zen. Kepa margolari, hieslari izanez gain baita izan zen tabernari, guk gazteak giñen Fortene ostatu-jatetxe mitiko hori kudeatzen zula (geroTxefek eramango zuna hies egitea tokatu zizaionean). Gurasoei ez zizaien tutik graziarik iten guk arratsaldeak han patsatzea, porroak erretzen direla, eztakizer ta bakizer....erraten ziguten... (guk ezez! porruak?ez ez bakarrik musika ona entzutera bagoaz erantzuten genien, Ostatu desberdiña zen, hain desberdiña zen zeukala zoko batean irrati pirata bat ta guzi, (sukalde eta barra artean zegoen pasillu mehe batean) irrati hori Xorroxin izena zeukan, orduan ilegala zena.

Gaur, Elizondo pankarta batzukin esnatu da agur gudari erraten zutenak, hemendik ere agur margolari gehitzen dugu eta nun nahi zauden tokian pinzel batzuk izatea esperantzarekin.

Agur Kepa

Erantzunak(2) »

  1. iep!
    pena bai, gertatzen dire holakuak ta...ni lenguan enteratu nintzen gaur eguneko xorroxingo logoa berak garai batean egina zela

    a! ta milesker zoriontzegatik! ta bueno monologoa edo...zerbattere egin genun, gu ezkara aktoreak ta zaila izaten da bino bueno irri batzuk ateri zituzten ta gustora!jeje!

    ongi segi!!

    Julen — 2009-06-11 - 21:50:12 GMT 1

  2. Bai halakoak gertatzen dira eta bapatian gañera.
    Ez nekien logotipoak berak egindakoa zela
    eta ortziralian entzun nintzun irrati saioan, azkena zela, behipin aurtego denboraldikoa,ez? segituko duk!hola ta bert
    segi hola ta bertze bat arte

    baztango haizegoa — 2009-06-15 - 22:45:04 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>