Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Almandoz, ta bi historio motz

pello @ 23:41 Tagak:

Igande kanibal hontatik (kristoren gorputza har zazue eta abar...) eta Almandozko bestetako azken eguna denez, herri honetako egiazko bi gertakizun apaitu nahi genuke.

22391.jpgLehenengu "pasaje historikoa", arras ezaguna da, gehienbat Almandozko gazteak 2005an Baztandar Biltzarrako, orgen sari nagusie irabazi ondoren, gertakizun honen antzezpenakin. (argazkia Xabier Landarena da "la taverna del fotografo"koa eta www.gourmet-image.com webhorritik hartuta dago)

Kontatzen denez garai hartako Spainako erregea Alfontso XIII.na, Iruñan zegoen eta han zegola egun batian txoferrakin kotxea hartu ta buelta bat ematera joan ziren Belate aldera, eta han zeudela beitien ikusten zen bailara arras pollite iruditu zizaion (egia erreteko gauz normala), hain berdea...nahi izan zula behitiago joan, sakondu, exploratu. Han zebilen biak, paisaja ikusten bapatean asto bat karreteran atra zizaiela, frenatzeko denborik ez eta kristoneko kolpia asto gixagoren kontra, kolpia animalikoa izan zen kotxea irauli egin zula. Hau Almandoz inguruan izan zen eta segiden Almadoztar batzuk urbildu ziren laguntzera eta kuxkuxatzera, zeren kotxe gutti pasatzen bai ziren, ta ikustean deus miñ artu zutenik ostatura eraman zieten, han iñor ez zien ezagutzen bi kampotar haie nahiz eta batek Spainako erregea zela erraten zun behin eta berriz. Astoaren jabia agertu zen, Libus baserrikoa zena eta aserre aitu ziren astua hil ziotela edo ez...orduan apeza sartu zen eta baietz erregea zela, zautzen ziola eta honek ongi ordainduko zuela astoa erran zuenean astoaren jabia ixildu zen.

Historioa hau gezurrezkoa edo "subrealista" dirudien arren egizkoa da eta dokumentatua dago zeren ostatuan zegoen norbaitek gertatutako guztia idatzita utzi zuen kontribuzioneko paper bateren atzeko aldian.

Bigarren gertakizun historikoa zaharragoa da eta baita ere mingotsagoa, Belateko batalla izenarekin ezagutzen den gertakaria ren ondokoak.

1512ko Azaroaren 30an Nafarroako erregen (Labrit edo Albret) ejerzitoa Napartarrez, bearnendarrez eta gasconez osatua Iruñako sitioa altxatzen dute (erreinua errekupertzeko lehenengo saikarera izan zen Gaztelania inbaditu zuenetik) eta Baionarantz abiatzen dira Belate-Baztan bidetik.

18belate55-26.jpgAlba dukearen ejerzitoa (gaztelaniarra eta Iruña ta Nafarroa  konkistatu zuen buruzagia) bere atzetik doaz, franko-napar ejerzitoa oso ahul dago eta Belate elurrez pastu beharko dute. Han eta kondizio hoietan gertatuko da Belateko batalla ezagutzen dena. Hasteko ez zen izan batallarik ez deus ( denborarekin gertatutakoa haundituko dute, ohorea, autsarkeria, battalla mitikoa...) dirudi ejertzitoaren retaguardia ezin zebila garraiatu sitioan erabilitako artilleria , ahulak, hotztuek, gosetuak.. bai zeuden, eta ikusterakuan bere atzetik zebilela gaztelaniarrak, kasu hontan Diego Lopez Ayalaren kapitainaren soldaduak, hau da Gipuzkuarrak ( ez ahaztu gutti gora behera 1200tik gipuzkoako lu Naparrek, hauei ikusita artilleria han utziko zuten eta alde egiñez. Gipuzkuarrek, kañonak beregatuko dute (urte askotan Gipuzkoako armarrian agertu diren kañonak dira) eta kristonezko batalla baten ondoren lortu zutela irabaztea eta artilleria harrapatu zutela kontatuko digute hortik aurrera.

Kontatzen dutena gezurra da eta ez dutena kontatzen egia da, zeren egun hortatik aurrera (abenduak 7)  Belateko eta Almandozko eskualdea kriston basakeriak pairatu zuen gipuzkuarren eskutik. Belateko monastegia sakeatua izan zen, lapurtua, expoliatua, Almandoztarrei ganadua lapurtu zieten eta balorezko gauzak ere eraman...gaur egun oraindik "historia ofiziala" erraten du, sakeoaren egileak "frantsak" izan zirela nahiz eta exkomunioia aurkeztu zun Obispoak hilabete batzuk geroago egileen aurka, Lopez de Ayala eta bere soldaduei.

Denetatik pasatu da Baztango ate hontatik eta gertakizun errealaz gain baita ere Alamandoz baudaka bertze motatako historioak, "leyenda urbana" izanarekin izendatzen ahal dugunak, zeren hori uste dut dela (kondaira urbanua) erraten dutena Almandozko arrobiatik atera direla Moskuko metroaren marmolezko arlauzak eta baita ere Kremliñako plaza gorria egiña dagola almandozko harriarekin. Beti entzun dena baina iñoiz egiaztatua izan dena.

0imgp4875.JPGAkitzeko erran garai batean, ez aspaldi Almandozeri erribera ttikia deitzen ziotela,. Gure amatxi Zigatarra genun eta askotan entzun diogu hori eta galdetzerakoan zergatik deitzen zioten hola Almandozeri, erraten zun Baztango herri erdaldunena zelakoz, euskaraz jakin arren erdaraz hitz egiten zutela, gehienbat neskak ziren eta berak erraten zun bezala "gehiago" izateko egiten zuten. Baina hori garai haietan (1920-1970 gutti gora behera) ere Elizondo gertatzen zen, Elizondoko "señoritoak" erdaraz hitz egiten zuten eta baserrikoak jausten zirenean haietaz irritzen ziren erdaraz ez bai zekiten. Eskerrak hori aldatu dela eta gaur egun ia ia euskaraz hitz egiten dugunak irritzen gara, oriaindikan hemengoa izan arren ez dakiena edo ez duena jakin nahi haietaz. 

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>