Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Arranoak eta marranoak

pello @ 23:45 Tagak:

Ez nekien nola izenburutu post hau, hola, azkenik gelditu den bezala edo "beltzez arranoa ta berdez marranoa".  Ttipi-ttapan irakurri berri dudan bezala,  orain dela bi aste Iruritako bestetako eszenatokia eta karpa kentzen ari zirenean, 25 bizi­lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak eta Arrano Beltza legez kanpoko ikurra zela argudiatuz artu eta konfiskatu zuten, gañera bildutakoen kontra Auzitegi Nazionalean ikerketa bat martxan jarri zezakela jakinarazi zieten. Kriston ekintza hau iteko bortz patrol agertu ziren.

8arranobeltza.jpgOrduan arrano beltza ilegala dela? Spainia existitzen ez zenian ia erabiltzen zen ikur bat, ilegala? Ilegala zertaz? norbaitek erran duelako edo haien morroiak nahi izan dutelako? Zertaz abertzaleak erabiltzen duten ikur bat delakoz?

Arrano beltzaren jatorria, lotuta dago Nafarroako erreinuaren sormenatik orduan Iruñako erreinua ezagutzen zena, Lehenengo erregeen zigilua eta ikurra izan bai zen, Ximenotar baskoi dinastiarena. Iñigo Aristatik Antso VII (azkarra) arte erabali izan zuten eta haien tartean Antso III.na Garzets " Antso nagusia", Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena, arabiar kronistek "Euskaldunen Jauna", "Rex Íberícus" eta "Rex Navarrae Híspaníarum" deitua. Euskaldunen jauna zelako eta berak erran zuen bezala (dokumentatua dago) "euskararen lurralde guztia batua dago nire erreinuan..." ,bere zigilua, arrano beltza (argazkian), Euskal Herriko ikurra bihurtu da eta bere hegaletan euskaldun guztiak aterpetzen ditu, ez dena gertatzen, bertze euskal ikur batzukin, adibidez ikurriñarekin,  Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera bihurtu dena.

sancho.JPGAzken Ximenotar erabili zuna Antso  VII.na Azkarra izan zen (argazkian Tuteran dagoen eskulturan, armarrian ikusten ahal da arranoa). Errege honek izan zen (kondaira erraten duen bezala) kateak lortu zuna, Navas de Tolosako borrokaldian eta semerik ez zuenik bere biloba Teobald I (Xanpainako kontea, gaur egun Franzia) errege izango da eta bere familiako ikurrak patuko ditu.

Mende batzuk geroago,  Agramondarrak erabiliko zuten eta arrarrano beltzak Mauleko  gazteluan, eta baita ere bertze gaztelu batzutan haireatua izan zen Naxeran, Tuteran ...

Baita ere Arrano beltza Iruñako katedralian aurkitzen ahal dugu, txanponetan, esteletan...Hori guztiek ere konfiskatu behar dute ilegalak direlako? .

Bururatu zait ergelenetatik ergelenak direnez hasten ahal dira "atxilotzen" orain dela lau urte egin ginun (enkargatu ziguten, argiñak garenez ogibidez)  harrizko animaliko arrano beltz bat, Arbizuko plazan jartzeko zena, ta hori konfiskatu ondoren segitzeko bertzekin...

8obrak130gnot.jpg

Guardia zibil hoiei  aipatu beharko zizaion , oraindik Baztanen bertze arrano baten sinbologia aurkitzen ahal dela fatxada eta iturri batzutan, adibidez Iruritan dagoen aska baten gainean, burdinezko arrano faxista (eskematizatua dagon arren, arrano faxistaren irudia nabarmentzen da), baztangohaizegorenargazkiak fotoblogan ikusten ahal dena.

Eta honek ilegala izanez gain bere hegoak odolez bustiak ditu zeren iku hori erabili zutenak Nafarroan 3.000 pertson hil egin zuten.

Hemendik 25 Iruritarrei elkartatsuna adierazi eta eta egun ergelak tokatu zaigula bizitzea. (bertzenaz ez da ulertzen hain bertze ergelkerie)

Erantzunak(3) »

  1. Iepa Pello¡ gora Nafarroa ta arranoa ta gu.
    Ikusi dut egin genuen arranoa, ea noiz joaten gara Arbizura ikustera zuzenean, konturatu zara hego batean arlauxa gaizki jarri dutela? ergel gehiago jajajajaja. Ikusiko gara lanian jajajajajaja

    Ritxi Kantero — 2009-06-24 - 22:44:47 GMT 1

  2. Arbizuko Arranoa ikusgarria da eta Google Maps-en ere elegante ikusten da.

    http://www.guregipuzkoa.net/beta/photo/1000793/

    Eskumiñek Beasaindik!

    Xabier Eskisabel — 2009-06-27 - 05:56:09 GMT 1

  3. RITXI. Bai, joan beharrak gara Arbizure, arranoa ikusteko.
    XABIER ESKISABEL. Bai egia da arrano beltza Google Maps-ean nabaritzen da , kosta da pixkat billatzea.
    Eskumiñak zuri Nafarroko zulo hontatik!

    baztango haizegoa — 2009-06-29 - 22:02:11 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>