San Juan gaua eta sorgiñak.
Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da herri askotan, Arizkunen bestak direnik, ezkil jotzearekin asten dira, suak piztu, bakoitzak bere etxe aurrian, zelaietako belar moztuarekin, (orain garaia dela belarra mozteko) eta suak saltatu, komenigarria denez, eta antzerki
batekin amaiera ematen zaie, garai batean lastozko sorgin bat erretzen zen.
Festa honetan, ospatzen dena ez da saindua baizik eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez.(argazkia erauzetarena da eta flickrretik artuta dago)
Gizakia gizakia zenetik eta orain dela gutti arte nekazaria izan denez, lurratik eta naturatik bizi izan da. Lurra ezagutu eta bere zikloak edo aroak betidanik ospatu du, neguko soltizioa (eguberriak), udaberria... kristautasuna iritsi zen arte.
Kristautasua indartuz eta zabalduz joan zen bitartartean, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, eta mantentzen segitzen ziren ohiturak, diabruaren eta sorgiñen gauza zela, elizgizonek erraten hasi ziren. Azkenian gau hau sorgin eta gaueko izakiekin nahastu da.
Sorginak (sortu eta egin hitzetik datorren hitza) belarrak ezagutzen zituen emakumeak... eta bertze herritar batzuk kristauak izanez gain aintzinako ohiturak mantentzen zituzten eta eguzkiaren egun hontan, suaren inguruan,
ondo jana ta ondoa edanda, gaur egungo larunbat gaua bezala ta sikotropiko ordez ontto batzuk (mongiak adibidez) edo komentatzen dutenez akerraren putza usainduz, aluzinogenoa dela (hemen izango genun akerra eta deabruaren parekotasuna, deabruari ipurdia muxukatzen zutela eta abar...) eta gaur egungo objetibo berberakin seguraski, ligatzea, larru jotzea... baina askatasun haundiagorekin akituko ziren festa hauek. (argazkia Lola Sarratearen "sorgiñak akelarrearen bidea" arte lana). Festa edo topaketa hauek akelarreak deitu edo deitzen diogu Hitz hau Zugarramurdin gertatutakoaren ondorioa da, zeren Euskal Herriko bertze herri askotan egiten ziren eta bertze izenekin ezagutzen ziren bilgune hoiek, Fikozelaia (Saran), akerlanda, (Arteagan), Petralanda, (Diman)... Zugarramurdiren kasuan, pentsatzekoa da garai batean ongi ikusita eta normala zela eta festa leku ireki batean egiten zela , zelai batean hau da akerren larrean eta denborarekin, arestian kontatu dugunez bezala, leku itxi eta ezkutu batean egin beharko zuten, bertze kristau eta herritarren begietatik urrun eta lezetara joanak izanen ziren eta izena mantendu.
Akelarre hitza gaur egun artio iritsi zaigu sorgiñen bilkurari deitzeko bai erdaraz bai eskaraz, hau da zeren azken "auto de fe" haundia egin zena, Zugarramurdiko afera izenarekin ezagutu izan zelako.
Afera honek, 1608ko Irailan asten da, Valle Alvarado inkisidorea Zugarramurdira iristen denean, Urdazubiko abateak eta Zugarramurdiko jaunak egindako sorgin salaketa bat aztertzera. Hauek komentatzen dute Sarako neska gazte batek Maria Ximeldegi erraten zula sorgiña zela eta deabrua agertzen den bilkura batzutara joana dela eta bilkura zugarramurdiko leze bazutan egiten direla eta bera badakiela nortzuk joaten dira harat. Herritarrek kriston presioa jasanez, galdeketak, mendekuak...azkenik Inkisidoreak, han biltzen direla herritar batzuk, deabrua adoratzeko eta sexu orgiak egiteko , erraten duen informe bat egingo du. Honekin batera 205 emakume eta 67 gizon (Zugarrmurdi eta Baztangoak gehienak) salatzen ditu, haurrak,agureak... Salatu guzti hoietatik Zugarramurdiko 31 Logroñora eramango ditu eta epaituak izango dira 1610ko Azaroan.
Epaiketa artan Euskal herriko bertze "sorgin eta aztiak" epaitu ziren, 5.000 mila Nafarr erraten dute epaitu zirela, haien artean Bargotako apaiza Johanes, Bianako agure itsua, Endregoto, Berako sei emakume. Lesakako hamabi, Etxalarkoak, Igantziko, Urdazubikoak...
Auto de fe hartan berrogeitahamairu izan ziren zigortuak eta berrogeitahamahiru hoietatik hamaika sutean hiltzea, hamaika hoiek Zugarramurdiko taldekoak ziren, hortaz izena Zugarramurdiko afera. Hogeitahamaika Zugarramurditarretik bakarrik hamabi bizirik bueltatzen dira, zortzi gehigo hilko ziren presoindegian epaiketa itxarotzen, zortzi hauek errugabeak izendatuko dute.
Hortik aurrera zugarramurdi eta sorgiñak betiko lotukodira eta sorginkeriaren herria eta erreferzia bihurtuko da. Zugarramurditarrek mendez mendez harrotasunarekin eraman duteeta ez dute iñoiz ahaztu bere hogeitahamaika herritar hoiei gertatutakoa. Aspaldin Zugarramurdin data hauetan San Joan gau ondoko larunbatan akelerre gaupasa iten zen, jende asko etortzen zela ta gaur egun sorginen eguna antolatzen da, merkatu ta sorgin feriakin, hitzaldiak, antzerkiak... dena sorginaren inguruan, baita ere omenzen dute epaiketa paratu zutenei .(aurtengo sorgina egunaren argazki batzuk)
Hil zituztenak
Sutean bizirik erretzea kondenatuak izan zirenak:
Maria Arburua, 70 urtekoa, Maria Baztan Laborda 70 urtekoa ere, Graziana Xarra 66 urtekoa, Maria Etxaute 54 urtekoa, Domingo Subildegi 50 urtekoa eta Petri Juanjorena 36 urtekoa .
Presondegian hil zirenetakoak eta "errudunak" izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenen izenak:
Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku 40 urtekoa, Estefania Petrisazena 37 urtekoa, Joanes Odia 68 urtekoa eta Maria Zozaia 80 urtekoa.
Hil zituzten guzti hauek, Maria Zozaia ezik, beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirela, eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena, gainerako auziperatu guztiei sorgiñak zirela aitortzeagatik bizia salbu izan zuten. (Maria Zozaia ezik, sorgiña zela aitortu baino erre zuten).
Handik urte batzutara, herio zigorrak siñatu zituen epailetako bat Alonso de Salazar y Frias epaiketarekin ados ez zegola Zugarranurdira eta Nafarroko eta Gipuzkuako bertze herritara bueltatu zen eta jende pila batekin hitz egin ondore, konklusio batera iritxi zen: Iñoiz ez zela gaueko hegaldirik izan, ezta zapo magikorik,ez eragindako ekaitzak, ez haur bahiturik... Akelarreak nekazal festak zirela eta jan, edan, kanta ta abesten aritzen ziren bilkura zela eta Euskal Herriko mendialdeko herritarrek oraindik kristautasunaren aurreko siñiskerietan siñisten jarraitzen zutela, siñiskeria hoiek kristau erlijioarekin nahasten zirela eta horrek ez zuela ezer ikusirik deabruarekin....
Erabilitako bibliografia
"Sorgiñak", Toti Martinez de Lezea, Erein
"Las brujas y su mundo" Julio Caro Baroja, Alianza Editorial.
"Las brujas de Zugarramurdi y la inquisicion de Logroño" Los


Zabaldu
del.icio.us











Baga, biga, higa, laga, bloga...arras polite posta, badakizu betidanik pentsatu dudala Maria Zozaiaren hiloben hiloben hiloba naizela?
Lamizuri — 2009-06-29 - 22:07:12 GMT 1
Aupa Pello! Eskerrik asko! Aizu, a ze katxarroa daukazuena hemen montatua: segi horrela lanean!
Gorka Bereziartua — 2009-07-03 - 15:34:18 GMT 1