Oporrak eta herritar bidaiaria
Opor garaian gaudenez (behintzat batzuk) eta oporrak oporrak direnez, aste batzutan haizegorik ez da izango.
Oporretan, gauz asko egiten denetatik bat bidaiatzea da eta Arizkunen bidiari amorratu ta bitxia dugu. Gaur egun jende aunitz bidaiatzen du eta leku askotan egon dira , baino "Manolok" benetan bidaiari xelebrea da.
Erranen dugu Arizkundar honek 50 urte gora izanen dula, muxugorri, hizkera itxia (kosta da askotan erraten duna ulertzea) hitz guttikoa eta jantzieraz beti berdin doana, praka urdin batzukin "bonbatxoak" ta karratudun alkandorakin, hau da, Baztanetik atera ez dela ixzura osoa dauka, gañera osasunez zerbait ukituta dago hernia batekin urte asko buelta darama (ez du nahi operatu) eta bizkarreko miña dauka, gauz guzti hauez gain oso gizon jatorra da.
Berarekin egon nintzen azken egunian Arizkungo kontsultegiko egogelan izan zen, mediku esperoan giñela eta Arizkungo San Joanak asteko bi egun falta zirela. Tenore hortan derrigorrezko galdera egin nio;
Zer moduz dator festak? gogoz?
-Urte asko daramat herriko bestetan kampora ateratzen naizela, bihar Mallorkara noa,
Mallorkara? hondartza gustokoa?
-Ez "sin mas" berdin zait, hemendik aterata edozein lekua ona da. Ezagutzen naiz eta bestetan gelditzen ba naiz beti "la lio", ihaz Ibizan egon nintzen.
Ibizan ? Manolo Ibizan? , imaginazio haundikoa naiz, baino hori ez nuen irudikatzen ahal, Manolo zuriz jantzita, Patxan edo ibizako kaleen artean artesania erosten... Ezinezkoa egiten zitzaidan. Ondoan zegoen, bere bikotekideak holaxen komentatu zun -hemen "la lia", baiño han berdin berdiña iten du - bai, baina han ez naute ezagutzen!-
Ixilaldi ttiki baten ondorioz bere emaztea (eztakit ezkonduta dauden) azaldu zun orain dela urte batzuk erabaki zula, Manolo bakarrik joatea eta berak goxo goxo Arizkunen gelditzea eta Arizkungo bestaz gozatzeaz, Zeren
kalapite bat dela, bere kabuz joatea gustatzen zaiolako eta azkenik ez dute ezer ezagutzen, Kuban bezala. Dirudienez Manolok Kuban 3 alditan egon da eta La Habanako kale bat bakarra soilik ezagutu du 3 bidai hoietan.- Zertarako gehigo, kale hortan (ez daki ezta kalearen izena) denetarik dago ta!.- (argazkian La Habanala viejako kale bat, hau ez da izango ostaturik ez dagoenez akaso El Malekon izanen da) edo Holandan bezala, bidaia organizatua izan arren eta autobusan joaten zirela, gidak Holandako paisaja, errotak, tulipanak eta XVII. mendeko tulipanen krisia azalztzen zuen bitartean, gure Manolo zurrunka (eta nolako zurrunkak)egon zen irteera guztia, emakuma gixagoa lotsatuta bidai guztia barkamena eta gau txarra izan zula eta ez dula lo egin erranez, pasatu zen. -Loreak eta errotak ikusteko etxean gelditzen naiz-
Hori guztiagatik eta bertze bidaietan gertatutako xelebrekeriagatik emaztea erabaki zun berarekin gehiago ez joatea, Honen ondorioz eztabaida txiki batean sartu ziren, bat nahiago zula bidai organizatuak, behipin zerbait ikusten zutelako eta bertzeak alderantziz eta egon diren herrialde guztiak agerian geratu ziren eztabaida hortan eta bidai bakoitzan bitxikeria bat edo gertakizun xelebreak izan zirela nabarmendu nahi nuke.
Adibidez, Brasilen gertatutakoa bezalakoa. Rion zeudela, irteera bat egin zuten 200km dagoen hiri (ideikere hiriaren izena) batera hango katedrala ikustek, berak Arizkungo elizan txikitatik sartu ez denez are guttiao brasilgo katedral batean, aizakiarekin kanpoan gelditu ze,n han Iruñako bi gaztekin topatu zen eta pote batzuk hartzera joan ziren, Ordu txikitan zebilenean bi Iruñarrak berandu zela eta hotelara joateko ordua zenez Manolo konturatzen da goizean Riotik atera eta hiri hortara joan zela. Taxi bat artu eta goizeko 7 agertzen da Rioko hotelean, han polizia, agentziako arduradunak...zeuden zeren bost ordu katedral ingurutan bilatzen egon ondoren, salaketa patu zuten desagertua edo bahitua izan zela pentsatu omen bai zuten. kristo bronka bronka bota zioten agentziakoak eta baita ere bertze bidairiak zren bere oporretako bost ordu bera billatzen pasatu zutelako.
Baita ere bertze bronka bat izan zun Dinamarkan, hontan autobusean hainbertze ordu zeramaten eta garagardo bat edateko gogokin zegola azkenian errepideko "auto servic" batean gelditu ziren, bizkor bizkor garagardoen hotzgailura abiatu zen eta garagardoa ireki eta edan behar zuenean korbatadun bat hitzketan asten zaio aserre itxurakin - ez dizut ulertzen- erantzuten dio, garagardoa ahora eramnan behar duenean ahotik kentzen dio- Eman nazazu hori arazoak ez baldin baduzu nahi- Daniarra ohiuka eta kopeta ilun arizkundarra asertzeko zorian -Man zazu eta herri puta hontatik banoa- . Azkenian gazteleraz zekien gizon bat urbiltzen zaio eta erraten dio alkohola edateko zerbait jan behar dela- Hori arazoa baldin bada "me como un caharro de estos" (sanwidtxa) ezez, jan behar dela plateran, zerbait sendo- "ke hostias ni ke puto plato " ohikatu ondoren garagardoa edatea lortu zuen baita ere zopa puta bat eta plastikozko aragi ta patata plater bat
horrelakoak hainbertze, Irlanda emazteak erraten zun harras polita zela, 10 egunak hango gaztelu eder batean egon zirela berak berriz, Irlanda aspergarria, eta baztan baino grixa eta euritsua zela erraten zun bakarrik Guinees garagardoen lantegia ikustea pena merezi zula baino arras zuhurrak zirela bakarrik ematen zutelako dastatzeko garragardo baso bat bakarra...
Vienara joaten zirela, abioia matxura izan zun eta larrialdiko lurreratzea egin zun Pragako aireportuan, eta han haietaz ahaztu eta bi gau igaro zuten aireportuan, leku batetik bertzera, azkenian Austriara joatea lortu zuten, kotxez. -ez naiz bueltatuko gehigo Pragara, puta kume hoiek han utzi ziguten eta nik chekiar jakin gabe- nik barrurako pentsatzen nun, ezta txekiar, ezta danieraz ezta portugesa ezta inglesa eta hain lasai eta pozik ibiltzen zara munduan zehar, zuk bai ausarta!
Belgikan, pixile arazoak zuela autobusa 10 minutoka gelditzen zun pixa egiteko, emaztea lotsatuta manta baten azpian bidaia egin zun. Horrela segitu zutendenbora batean, Londres, Maroko, Madril,Valentzia...medikuko ordua iritsi zidan artio gero nik atera eta beraiek sartu eta agurtu giñe. Nik harrituta eta txundituta atera nintzen arestian erran dudan bezala ez bai nuen imaginazen ahal gure Manolo jatorrak munduan zehar ibilitakoa zela.
Herriko bestatik eskapo doa baino Mallorkatik herriko bestako azken egunean etorri zen, gaueko 12tan iritsi zen eta festako azken orduak pasatu zitun,
Ondo izan Manolo! fenomeno bat bai zara.


Zabaldu
del.icio.us
















ja ja ja ja...Bai xelebrea Arizkundar hori!,
aupa zu ta segi hola
Xalto — 2009-07-22 - 22:10:15 GMT 1