Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tukutukuen biltzarra

Zugarramurdiko lagun batek beti deitu dio baztandarren biltzarrari, "baztandarren arrotasun eguna" eta bertze batzuk (Malerreka aldekoak) tukutukuen biltzarra deitzen dute. Hori entzun bai nuen 06baztangohaizegoarenargazkiak-20090720162323.jpgigande goiz goizean. Goizeko 8 etan Errotabereatik jautxi nintzen bazkariako mahiak paratzeko laguntzeko, kotxea gurasoen garaje parean utzi nun eta han ostatu berri bat ireki dute Lekuaberria izenekoa (Pello Zaldainena) eta ordu haietan gaupaseroz beteta zeguen ostatua eta kalea, kotxetik ateratzerakoan bi donoztebetar pixa iten ari zirela bat komentatzen zion bertzeari:- ikusiko duk gero hau tukutukuz beteko da eta denak kaxeroz jantzita, kar kar kar, eta guk tukutukuen biltzarran galduta ...erantzun zion bertzeak.

 Tukutukuak, bai horrela deitu digute baztandarrei betidanik gehienbat Doneztebekoak eta aspalditik izan arren lehenengo aldia izan da enzun dudala baztangoa ez den, bati erratea. Nire anaia berriz neskalaguna Donoztebetarra da eta bitxikeri hau komentatzian erran nau bere neskalagunaren aita zena, berarekin beti tukutuku hitza erabiltze zula, tukutuku geldituko zara jatera?, tukutuku nahi duzu gehiago?, tukutuku pastu ogia... Entzuna diot amatxiri baztandarrei ez zizaiela molestatzen tuku-tukuak deitzea baino bai Doneztebetarrek baztandarrei zirikatzeko eta izorratzeko  erabiltzen zuten izena zela

06baztanescudo.JPGEta zertaz  tuku-tuku? Badirudi baztango jendia otza dela, geldia  beti mantso, trankil dabilela,..Malerrekakoak berriz ipurdi beroak direla, ez direla geldirik egoten ahal, jenio fuertiago dutela...Baztandarren mantsotasun eta lasaitasun hortaik seguraski etorriko da  hain famatua den "baztango ordua " edo "hora Baztan" erranairua. Norbaitekin edo zerbaitetarako gelditzen zaren  ordu hori, eta jendea edo lagunak orduerdi bat geroxago (edo gehigo) agertzen den ordu hori "hora Baztan" deitzen zaio, adibidez, 8tarako gelditu bazara baztandarreneko barrakoian mahaiak prestatzeko, hora Baztanen, jendea 8:30 aldera agertuko da.

Arestian komentatu den lasaitasun horretaz ere ikusten ahal da erranairu zahar horretan erraten duna: Baztandarra tuku-tuku, gasna erre yale, sura jan ta batre gabe- hau da gazta urtzen patu eta gauza mantso egiten dugunez sua urtu dena eta gazta gabe gelditu.

500px-bandera_del_valle_de_baztan.jpgErrandugunez bezala  ez zaigu asko molestatzen kanpotik horrela deitzea edo iseka itea, zeren hortarako gure hartian, herri batetik bertzera iseka edo zirikatzeko pilaka erranairuak  ditugu bai euskeraz ta baita ere erdaraz.

ERRANAIRUAK eta ISEKA KANTAK

Herriz herriz basaburutik hasita  baztangoizaraino herri guztiak badauka bere iseka kanta

-Almandoz galtza motz - Almanandoz kiz koz, berroetarrak galtza motz, aniztarrak buru motz, zigarrak muturre zorrotz.

-Berroeta han badire hainbertze iratze meta.

-Aniz, hameka etxe,hameka labe ta hogeitabi zetabe, bat bertze behartu gabe - Aniz inbusteri haundiz.

-Irurita jo zazu txiribita , edo erdaratuta "toka la txiribita".

-Oronoz galtza motz, Arraioz leku oz, Lekaroz hor ere otz, Oieregi zerri begi , Narbarte  hemendik aparte...

-Gartzain hor badago hainbertzearzain - Gartzain zapela bete gaztain.

-Elizondo xinguli mango, arto gitti jango, ogiaren papurra, Elizondo zangamakurra - Elizondo zangili mango, arto gutti yan do.

-Elbete kukute apo bat yan dute - Elbete kukute zerri bat hil dute katilu bai ezin izanez xerri aspilean yan dute

-Arizkun Dominus obiskun (jauna zuekin erran nahi du) - Haundienak dira arizkundarrak, hori segitu nahiak erratzutarrak, xito salto salto Ziga burutarrak, galtzapurdi lazo arraioztarrak.

-Bozate deabru guztiak hor zate - Bozate kukute zerri bat hil dute katilu txar bat ezin izanez zerri aspilean (zerriak bazkatzeko tokia) yan dute

-Erratzu mile petatzu- Erratzu hamar mile petatzu.

-Azpilkueta, jo eta bota.

-Amaiur haurrek xatar ezin bihur - Maia Baztango zerritaia.

Baita ere badago Baztango neskei buruz abestitxoak

-Neska ederrak dira aniztarrak, dantzari ederrak arraioztarrak, beltxaran graziosoak zigatarrak, makilkari haundiak gartzaindarrak, arrikari haundiak iruritarrak eta gona luze denbil, elizondarrak

eta akitzeko kanpotarrentzat ere badago

-Española yan ta hotza, frantsa yan ta bero nahiz ta deus ez den gero

Erran behar erranairu batzuk gaur egun kalean erabiliak direla, bertze batzuk amatxi ta aitaxi ta bere hadiñekoei entzunak direla  eta baita ere batzuk gutti edo ia ahaaztuak belaunaldi berrientzat direla , baño denak eta gehigo ere aurkitzen ahal dira Mariano Izetaren " Baztango kontuak" izeneko liburuan.

Erantzunak(2) »

  1. iepa Pello!

    interesgarria testua, batez ere erranairuena, denak ere errimekin, hitzekin jolas egitea ahozko tradizioaren parte denaren seinale garbia!

    "Almazenean" apuntatu beharko ttut, baztan aldera bertsotara joaten naizenerako, portzikasondokore!jeje!

    ongi segi ta animo blog interesgarri honekin!

    Julen — 2009-07-23 - 06:46:06 GMT 1

  2. Apa Julen

    Nola pozten naiz, interesgarria iruditzea posta, eskermile.
    eta apuntatzak porsiaka je je je...

    baztango haizegoa — 2009-07-24 - 00:23:51 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>