Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zezenketak

Baztandarren biltzarrako, Belatzak kuadrillaren orga irabazlea  (1951 Elizondon egindako zezenketa) eta Elizondoko bestak pastu berriak elkartuz eta atzera begiratuz, arrarua dirudi arren (baita lotsagarria, behipin zezenketak gustokoa ez dugunentzat) zezenketak Elizondon (festetan) gauz normala eta jarraitua izan dela adieratzi beharko zen.

                    out1.jpg

Egindako azken zezenketa  (txekorrak ziren) 1973an izan zen, gezurra dirudin arren. Plaza mobila, aurten Xorroxingo behikaka.com zozketa egin zen belai hortan patu zen eta urte hortik atzera sarmanki izan ziren.

05zezena1236.jpg XX.mende osoan izan dira "espektakulo" hauek, adibidez argazkian ikusten ahal den bezalaxe, 1931ko zezenketen kartelan (Xabier Landa artxibo fotografikotik aterata dagona eta gourmet-image web horritik artuta dagona) ez bakarrik baziren zezenketak baizik, baita ere gaur egun dauden edo deitzen diren torero bonbero espektakulo txar hoiek ere, edo Gabriel Imbuluzqueta baztandar kazetariak, Elizondoko bestako ekitaldien liburuxka batean kontatzen dun bezala, hau da,1907ko Uztailaren 25ko zezenketako kritika, garai artako Diario de Navarrako korresponsalak egindakoa. Eguna euritsua izan zela azaltzen du eta toreruak nortzuk ziren ere: Toribio Gil "Txikorro", Manuel Borroi "el Aragones" eta Manuel Martinez "el Varita", baita ere  plaza portatila joanden urtekoa baino haundiago zela zeren jende asko etorri zen, Iparraldetik, Biarrtztik hain zuzen, kanpotar asko bazirela eta haien artean Nafarroako Diputazioko presidentea  Manuel Albistur (ikusten denez Nafarroko presidenteak  bakarrik etortzen dira zezenak ikustera edo komisaldegiak inaguratzera) ta ikusleak pozik gelditu zirela, ...Hau dena orain dela 102 urte Elizondon

Elizondoko  "Tauromaquia"  ez da bakarrik gelditzen zezenkata hauekin, baizik baita ere, 30. hamarkadan garai haietako "figura maestra der toreo" bat bizi izan zela denboralditxo batez Elizondon eta "figura maestra" hori Marcial Lalanda izan zen. Marcial 13 urtekin hasi zen toreatzen eta "entedituak" erraten dutenez, historian izandako onenetako bat izan da, horrez gain aktorea izan zen eta bere omenez pasodoble bat egin zen eta 1203013143788litridn.jpgguztiz "Marcial eres el mas grande!". Marzial Lalanda honek 1936ko udan, Iparraldean, Baionan eta Franzia aldean Nimes,  Toulouse, Dax..toreatzen zegoenean Nazionalak altxatu ziren (uztailak 18an) Espainako errepublika aurka eta horren ondorioz Espainako gerra zibila hasi zen, hasieran Franzian gelditu zen baino geroxago konturatu zen edo erran omen zioten Nafarroko bailara hontan gerrarik ez zela somatu eta ez zela somatuko, (Nafarroan Mola altxatu zen eta lehenego egunetan errepublikako lealak fusilatuta, probinzi osoa nazionala izan zen) bere famila Elizondora ekartzea lortu zun eta emaztea ta bi seme txiki hemen gelditu ziren bizitzen, hilabete batzuk, Mendinueta kaleko 1º zenbakian (ikastola parean dagoen etxean eta gaur egun behitin botika bat dagona). Erraten dute hilabete hoietan barridekin eta Elizondarrekin arras ondo moldatu eta gustora egon zirela eta ikusgarria zela , bere emazteak, kapote garbiak idortzeko lehiotik zinzilikatzen zuenean, ikuskizun apartekoa, iñoiz ikusitakoa, oihal paregabeak bai ziren. .

out.jpgErran behar ere garai haietan Baztanen bazirela antitaurinoak ere (behipin bat) eta jauntxoa gañera, Bertizko jauntxoa, Pedro Ziga. Honek liburu edo panfleto batzuk idatzi eta argitaratu zitun zezenketen aurka eta animalien babesen alde eta denbora aunitz zezenketak debekatzea saiatu zen hori bai seudonimoak erabiliz. Pedro Zigak landaren eta animalien babeslea izan zen eta Gipuzkoako "sociedad protectora de plantas y animales"-en kide, gaur egun P.E.T.A.koa izango zen.

Akitzeko eta simil taurinoak erabiliz, bi belarriak ta buztana Xabier Torres alkateari ta bere kargodun taldeari Elizondoko besta ederrak, herrikoiak eta denendako antolatzeagatik.

Ondo izan  ta bertze bat arte!...manolete!

Erantzunak(4) »

  1. Ole maestro! jeje!
    kuriosua, aurten behikaka egin den belategia, zezen plaza izan zenaren kontu hori. aldaketa ezta txarra izan, zezenak kendu eta behiak jarri!

    eta aldaketez ari garela,nik ez ditut elizondoko bestak bizi(herrikoetarako erreserbatzea tokatzen baita) bino pozten naiz Xabik eta bere udal taldeak besta herrikoiago batzuk bihurtzeagatik! egia erran , egitarauari begituta bakarrik,beharrezko aldaketa bait zen!

    ala, orain Berakotan murgilduak gauden ta hortan segituko dugu, hau hasi bertzerik ez baita egin!

    ongi segi!!

    Julen — 2009-08-03 - 19:58:25 GMT 1

  2. Beitu nondik txikitatik neukan entzunda Felipe Lasa harakiñari (aita eta torerotzalea) Elizondon bizi izan zela torero famatu bat eta iñoiz ez nintzen gelditu bere izenarekin ezta inportazik eman, eta ala nun, hemen aurkitu dudala, zertaz Marcial honek izango omen zen Felipe Lasak aipatzen zuna, ez?
    Segi hola, karakola

    Roxa S. — 2009-08-04 - 21:40:34 GMT 1

  3. Zuzenketa pare bat bertzeik ez:
    - Kasu man komunztadura ta, batez ere, ortografia kontuekin: *harras>arras, *ohia>oihal...
    - Baztanera pollit hau zaintzian alde itia ongi egoin zen: ondo>ongi, asko>aunitz...
    - Kuadrillan izena Belatzak dela uste dut, ez Belatza.

    han-hemen — 2009-08-07 - 19:33:32 GMT 1

  4. Julen iepa ! bai, aurten Erdiz, lore eta Zagua kaka egin duten toki berberean orain dela 36 urte sei zezen hil zuten, batzuk kaka in ta bertziak kaka. Ondo pasa herriko bestetan.
    Poxa S. Seguraski izango zela Marcial honek, Felipe Lasa (aita) eta Felipe Baldanta (Txokotokoak) kriston afizioa daukate eta honetan jakinak dira.
    Han hemen. Zuzenketak zuzenduta.Eskermile sahiatuko gara ortografiarekin. OK

    baztango haizegoak — 2009-08-07 - 23:40:27 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>