Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Baztango katedrala

pello @ 03:01 Tagak:

Erranairua erraten dun bezala San Lorentzo jaun santu, esku batian sua ta bertzian ura ta dirudi egia dela zeren ti-ta batian berotik eurira pastu dugu.

ziga20.JPGSan Lorentzoak Zigako bestak dira, Zigako herria basaburuako kuartelean kokatua dago.  Irurita-Berrueta errepidearen albo batea dagoenez dirudi pixket baztertuta dagola baini ez da aztu behar herria zeharkatzen duela done Jakue bidea edo "camino reala", eta herri  xumea dirudi arren gaur egun nabari da aintzineko noblezia eta garrantzia. Noblezi hori nabarmenzen da bere eliz ikusgarriarekin, San Lorentzori eskanitakoa eta Baztan osoan parerik ez duen eliz horretan eta "Baztango katedrala" izengoitiarekin ezagutzen dena.

Bere itxura, ikusgarria eta harrigarria da, baztango harri gorrizko sillareakin egiña dago. Nahiz eta garai batzutan konpondu, gauzak berritu eta aldatu (eskalerak gehitu, dorrea XIX. mendekoa da)..., eliza ikusgarri hontako ereikin data 1593-1603 da, nahiz eta urte batzuk lehenago hasi ziren.

Betidanik entzun da Eliza honek bitxikeriaz eta misterioz inguratuta dagola. Adibidez erraten da elizako elizaurrea (fatxada) San Lorenzo de Escorial-aren 09monasterio_del_escorial_3.jpgkopia txiki bat dela (izen berbera ta garai berdiñakoak) . Eskorialak 1563-1584 urteetan egin zen eta honek bai leku misteriosoa eta magikoa dela, zeren kondairak beltzak erraten dutenez, otoiza egiteaz gain, astrologia ta astronomia ikertzen zen, baita ere alkimia eta jakintasunaren templo berria izanen zen, Salomon-en templuaren kopia izanez...Hori egia izatea edo ez, erran behar bi elizak, izena berdiña apartez, itxura aldetik zerbait berdintasuna daukat. bortz arkuak, zutabe borobilak, frontoia...akaso el Escorial bezal hemen  ere " magia" eginen zen? edo zihuraski konzidentzia izanen da eta garai haietan "el Escorialeko" modelua erabiltzen edo kopiatzen zuten elizak egiterakoan. (argazkian San Lorenzo de el Escorialeko eizaurria).

Bertze bitxikeri bat Zigako Elizaren iguruan bere kokapena eta alderantziz ereikia dagola da. Bertze Eliza guztiak bezala plazara begirtzen du edo plazatik ataria ikusten d,a bortz arku hoiekin, baina elizaurre edo atari horretan sarrerik ez dago, barrura sartzeko  alboko pasabidetako atzekaldian dauden atetik sartzen da  eta sartzerakoan konturatzen zara alderantziz dagola , absidea eta aldarea bertze norabidean daude,  hau da elizaurrean edo fatxada nagusian daude. Dirudi Lehenik barrukua egin zutela eta gero bertze aldera begiratu behar zula , fatxada lekuz aldatu zuten edo akaso herria, elizaren atzekoaldian sortuz joan zen eta...edo esanahi  magiko bat izanen du guzti hori?.

                       ziga

Zigako eliza aunitz nabari da bertze herriko eraikiñeetatik

 

Baino ez da bakarrik kanpoaldea baizik ere barruan  murgiltzen gara "misterioan" ,zere aldarean dagoen retabloan, masonen sinbolojia aurkitzen ahal da, konpasa eta eskuadra ta bertze ikur masonikoak. Masonak, "maestros canteros"  (argiñak), unibertsoko eraikitzaileak...ziren eta dira eta Baztango eliza bitxienan, aurkitzen ditugu, Kasualitatea?. Ba bai, zeren retablo hori Iruñako San Nikolas elizan zegoen 1713. urtetik, enkargatu zutela eta 1904an Zigako elizara eraman zuten.

Ez da gezurra izanen, erraten baldin badugu, gauz guzti hoiek kontuan hartuz, San Lorentzo eliza zerbait misteriotsua dela baieztatzerakoan, bai ta ere "misterio" hoiek kasualitate hutsak direla eta magikorik ez dagonik ezerrez eta dena, literatura ta folklore merkea dela,... edo igual bai, akaso eraikin horrek, gaur egun bere esanahia galdu dugun sekretoa edo jaikintasun bat gordetzen du bere sillar eder eta argin masonikoak zintzelatutako hoietan? ala bitxikeri hoiek  esanahirik izanen dute? Ah! jakintzak!!!

Bitxikeri hauekin edo ez, Zigako San Lorentzo eliza, Baztanen dagoen eliz ederrena, zoragarriena eta harrigarriena da eta bisitatzea pena merezi du.

Erantzunak(2) »

  1. Egia da hori guztia?
    Donostiarra naiz eta askotan noa Baztan aldera, urrengoan Zigatik pastu eta "baztango katedrala" bisitatuko dut.
    Ondo izan Haizego

    katalingorri — 2009-08-11 - 22:06:40 GMT 1

  2. iep!
    bi herri falta zitzaizkiten baztanen bixitatzeko Ziga eta Azpilikueta, inoiz egon gabeko bi herri.(badut koadrilako bat bertako bikotea duena baina...)."gan den egunean Pantxoa eta Peioren (edo Peio ta Pantxoaren) kontzertuaren aitzakian joan ginen ta lehendik ere errana ziguten eliza kristona zela ta egia erran arrazoia zuten hori erraten zutenak.Ederra bi zentzutan, kanpotik behinpin! kontzertua berez berezia zen ta ia eliza inguruan eta plaza aire librean eta...gehiago edertu zuen emanaldia.

    Orain azpilikueta bertzerik etzaigu gelditzen bixitatzeko ...

    Julen — 2009-08-15 - 11:54:05 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>