Xanpart, Amaiurko artzaia
Amaiurko artzain txakur txapelketa, Amaiurren tradizioa edo ohitura bihurtu dena eta beren bestetan faltatzen ez den, gauz bat da, baita ere Baztanen, herri bakarran egiten dena da.
Aurten 34. edizioa izan da eta zoritxarrez Patxi Etxeberria "Xanpart" V. memoriala ere. Honek erran nahi du, orain dela bortz urte joan zizaiguala Xanpart, Euskal Herrian egon den artzai oberena, txakurrekin solas iten zuena eta ardiekin jolas, mutil zintzoa zena eta denegatik maitaua zena, bai txapelketetan baita ere bere bizitza arruntan.
Patxi Etxeberria Mihura, (Xanpart lagunentzat) 1958ko otsailaren 2an sortu zen Amaiurreko Xanpartenbordan baserrian, hortik dator bere goitizena. Ttikitatik, baserrian artzaintzan hasi zen. Laster lan bakarti horretan zakurra bilakatuko zen bere lagunik hoberena. Artaldearen zaintzen egoten zen belardietan zakurren hezten hasi zen. Patxirentzat txapelketetan aritzea ez zen helburua ez zizaion ezta burutik pasatu, baina 1976an garai haietan Amaiurren apeza zena Norberto Iturraldek, ezagutzen ziola zein artzain ona zela, solastu ondoren animatu zion Amaiurren, bere herrian parte artzera, 18 urte zeukan eta bertze jendeen aitzinean bere burua erakustea izaera ez izan arren, azkenean onartu zuen. Lehiatu eta irabazi, ez bakarrik lehenengo hau baizik 10 aldiz gehiago irabatziko zun Amaiurren.
Xanpart hasi zelarik, artzai zakurren txapelketaren munduak iraultza ttikia ezagutu zuen. Amaiurko artzainak bere lehen urtean, hitzordu nagusiak irabazi zituen, Oñatiko masterra tartean (artzai txakur txapelketetan sari nagusiena dena). Lehen urte horretan Euskal Herriko txapela ez izan zuen lortu, eguraldi kaskarra egin bai zuen Urkuiolan, baina berantago bortz aldiz irabaziko zun (gaur egun ez du inork hori lortu). Nafarroako txapela berehala jauntzi zuen, eta ondoko urteetan 15 aldiz irabaziko zuen, hoietatik 12 segidan 1976tik 1987ra. hoietako sei bere lagun Labri-rekin lortu zun eta bertze seiak Pintxe-rekin eta hiru aldiz berriz Lagun zakurrekin.
Patxik eta bere lagunak (zakurrak) txapelketetan ikusgarriak ziren, jendea "flipatuta" gelditzen zen nola manejatzen zun zakurrak eta ardiak, bere sentiberatasuna animaliekin, nola solasten zun bere zakurrekin...segi aintzinera!, aitu errana!.. Labri ta bertziak urbiltzen ziren eta bere aurrian exerita, artzaia eta zakurra aurrez aurrez, begietatik begietara, solastu ondoren, zirudien (argazkian Labri-rekin) buruarekin baietz egiten zula Labrik; -ulertu dizut, nausi- eta harat, artaldera joaten zen ziztu bizian, ardiak biltzen zitun eta berriz txapela Patxirentzat.
1988an Nafarroako Txapelketa bertze Amaiurtar bat irabazi zun, Felix Irigoien eta handik aurrera ia gutti edo ezerrez lehiatu zuen.
Herrian gutti agertu arren, herriko bestetan bi egun pare, ez gehigo, agertzen zen, herritarrek asko maitatzen ziotenez 1999 omenaldi xume eta ederra egin zioten Amaiurren eta 2001 berriz Iruñan, animo haundia artuta bere artzai lanetan segitzeko zeren ia bere osasuna ukituta zegoen. 30urtekin osasun arazoakizan hasi zen eta hil baino lenago neumonia haundi bat pastu zun baina berak artzai bezala segitzen zun eta egunero Belateko zelaietara (ardien bazkalekuetara) joan etorri egiten zun eta joan etorri hoietako batetan bidean gelditu zen. 46 urte zitun eta kristoneko palmaresa artzai bezala (Oñatiko masterra 3 aldiz irabazita), horregatik eta gañera mutil zintzoa, xumea eta maitagarria zenez egun horretan Baztanen laino beltz eta triste bat somatu zen (penaren lainoa).
Adixkide ginuen
artista ere bazen,
beti irrifartsu
eman zizkigun
hamaika atsegin



Zabaldu
del.icio.us
















Kaixo Pello!
Post polita gelditu zaizu.
zorionak
Lamizuri — 2009-08-16 - 18:56:07 GMT 1