Gazteluaren ondareak
Uda hontan, laugarren aldiz Aranzadi Zientzia Elkartekoak, indusketa arkeologikoekin segitu dute eta joan den urtean erdi Aroko gazteluaren harresia aztertzen ibili bai ziren, aurten, berriz, barnealdean aritu dira Aranzadikoak, gauz interesgarriak agertuz. Egunerokoan XIV eta XV. mendeen artean erabili ziren hainbat objektu topatu dituzte: animalia batzuen hezur arrastoak, ontzi eta bertzelako tresnak, ezpata bat, gezi punteen arrastoak eta urrezko txanpoin bat ere. Negu hontan, aurkitutako gauzak laborategian aztertu, sailkatu... ondoren hurrengo urtian bueltatuko dira Amaiurrera lanak segitzeko asmoarekin.
Abuztuko egun goxo batian, Bozatetik, bide zaharretik Amaiurrera joan ginen indusketak espreski ikustera eta sorpresa haundia eta ona eman ginen han aurkitutakoaz, zeren argi eta idei garbi bat inten ahal zara nolakoa izan zen gaztelua, ondareak ikusten, baita ere sorpresa. jendea pentsatzen zuen baino haundiagoa zelakoz (gaztelua, gaztelua) zeren betidanik entzun dut, haundia ez zela izango, akaso dorretxe bat, harrizko etsi bat inguratzen ( jendea monolitoa okupatzen duen lur eremu horretan bakarrik zegola pentsatzen zun edu genun) baina gaztelua hor zegoen, lur azpian, lur zati dexente batean zabaltzen zen, eta bai, dorretxe bat, gazteluetako dorretxea torre de homenaje deitzen dena eta etsi batez inguratua baina harretsi bat, dorrekin (argazkian dorre baten ondareak, eta indusketen argazki gehigo ikusteko, baztango haizegoaren picasa albunean) ta guzti, sei uste da bazirela eta gero kubo berriak gehituz urtez urte...Baina hortaz, (nolakoa zen, nola eta noiz joan zitzaion zatiak gehituaz, noiztik dokumentuta azaltzen da eta abar...) jakiteko , Iñaki Sagredoren azken liburuan "El castillo de Amauir a traves de la historia de Navarra" argi ta garbi eta arras ondo dena azaltzen da.
Pamielak argitaratutako liburu honek, Nafarroako konkistaren ikuspegi ezberdina eskaintzen digu, 1522ko Amaiurko bataila gertakizun nagusiaz baliatuz. Obrak Goi Erdi Arotik XIX. mendean gaztelua desagertu bitarte izandako gertakizun nabarmenenak biltzen ditu, baita monolitoa eraikitzea eta ondoren XXI. mendean egindako berreskuratze arkeologikoa ere.
Alde batetik indusketak nola joan dira, agertutako ondaren bidez nolako izanen zen, zer agertu diren..kontatzen digu ( argazkia, El castillo de Amaiur liburutik eskaneatua).Nola 1516an "kubo nagusia2izeneko zatia gehitu zen, 1517an "kubo berria" eta azkenian gaztelaniarrek erreforzatu zuten.
Bertze zati bat historian murgiltzen digu, Nafarroko historian, Gaztelu beltzatik abiatuz. Gazteluaren lehenego aipamena 1192 daukagu, tenente bezala Orizko Gartzia agertzen da. Amaiurren (dokumentutan Mayer edo Maya bezala agertzen da) peajea ordaindu behar zen, hau da, merkantzien krontrol iten zen, erresuman zer sartzen zen eta zer ateratzen zen kontua eramaten zen (tabla), Amaiurko gaztelutik peaje hori kontrolatzen zen. Liburuan baita ere gazteluko alkaide edo tenenten zerrenda guzia aurkitzen da eta baita Nafarroko konkista nola izan zen argi eta ulertzeko errex azaltzen da. Zati hontan arras interesgarria iruditu zaidana eta nabarmendu nahi dudana, konkista ondoko kronologia (zeren azkenia urte hoietan gazteluarekin gertatutakoa ulertu eta jakin izan dut).
1512ko Uztailaren 21a, Gaztelaniako ejerzitoa Albako dukearen eskutik Nafarroan sartzen daSakanatik barna.
Uztailaren 24an Iruña kapitulatzen du eta Nafarroko kortea Ortezera pasten da.
1512ko Urriaren 18an Erresuma berreskuratzeko lehenego saio izanen da, Naparrak gaztelua berreskuratzen dute,
Azaroaren 1an Amaiurren dagoen Napar ejerzitoaren zati bat, Iruña berreskuratzeko asedioan laguntzeko abiatzen da, ejerzito horren buruzagia Ezpeletako Juan izanez.
Azaroaren 30an neguagatik Iruñako asedioa utzi eta atzera iten dute naparrek. Amaiurren Ezpeletako Xelen aurkitzen da eta gaztelaniarren asedioa eusten saiatuko da.
Abenduaren 19an Amaiurko gaztelua errenditzen da eta Fernando Katolikoak Anton Alguacil izeneko gaztelaniarra tenente bezala jartzen du gazteluan.
1516 Berreskuratzeko bigarren saiakera, baina Nafarroko Pedro mariskala preso artzen dute. Urrengo urteetan 1517-1520, gaztelaniarrek obrak eginen dute gotorlekua gogortzeko, jakinez naparrek saiatuko direla erresuma berreskuratzen eta Amauieko gaztelua garranzitsua izanen da naparrek gelditzeko.
(marrazkia Juan Luis Landarena da eta Berriako Nora aldizkaritik eskaneatua dago). 1521ko Maiatzaren 10an Naparrak berreskuratzeko hirugarren saiakera iten dute. Iruña askatzen dute eta gaztelaniarrek ihes egiñez alde egiten dute.
Ekainaren 30an Noaingo batalla izanen da eta Naparrak galdu ondoren iparralderako bidea artuko dute.
1521ko Irailaren 29an Napar tropak Amaiurko gaztelua asdiatzen dute.
Urriaren 3an Gaztelaniarrek errenditzen dira. Naparrek Baztan-Bidasoa berreskuratuko dute Nafar erresumarako (Hondarrabiako gaotorlekua barne)
1522ko Uztailaren 15an Gaztelaniarrek gateluaren aurrian akanpatzen dute.
Uztailaren 19an Mina bat jarri ondoren zulo bat erekitzen dute.
Uztailaren 20an gaztelua gaztelaniarren esku geratuko da.
Abuztuaren 12an minak batzuk jartzen dute gaztelua suntsitzeko ideiarekin eta alde iten dute.
Gaztelua ez zen benetan suntsitua izan zeren 1536ko Abuztuaren 11an bertze saiakera bat izanen da Naparrengandik.
1582an lapurtu eta saltzen da gazteluko harria eta Amaiurko eliza berria egiteko erabiltzen da.
1617 an gaztelua suntsitua dagoenez harria saltzen da.
1641an espainolak gelditzen diren gazteluaren ondareak suntsituko dute.
1922ko Ekainaren 30an monumentua inaguratzen da. Monolitoa Martin Zabaleta Berroetarra egin zun eta harria Almandozko marmol zuria zen, eta altura 7,75 metro zituen.
1931ko Abuztuaren 26an dinamitaz lehertuko dute monolitoa, ez zuen iñork erreibindikatuko baiño zihurraski Nafarroko eskuintzaleak izan ziren.
1975an komisio bat sortzen da oroitagarria berriro berreraikitzeko, Nafarroko diputazio foralatik baimena eta subentzioa lortuz.
1982an oroitagarria berriro altxatuko da Amaiurko herri osoa inplikatuz, oritagarri berri honentzan, atentatuaren ondoren gelditu eta erabiltzen ahal ziren harriak berreskuratu ziren.
Honegatik eta bertze gauz anitzagatik liburua arras interesgarria da eta gainera Amaiur eta Baztani buruz bitxikeri asko aurkitzen ahal da eta indusketa segituko direnez berri gehiago jakiteko pres itxarotzen egonen gara.
Betiko argia .



Zabaldu
del.icio.us
















Gazteluan, Nafarroaren alde burruka egin zutenentzan (monolitoan idatzita dagoen bezala) BETIKO ARGIA eta gaur egungo nafar defetsatzailei, Iñaki Sagredo, Pedro Mari Esarte, Angel Rekarte, Mikel Sorauren... eta bertze idazle eta historiatzaile soberanistei ere ARGIA detzaten bere lana aurrera segitzeko
Nabarkide — 2009-09-19 - 22:16:02 GMT 1