Karlistadak
Konturatu naiz merkatuko plazan Karlisten bidea izena daraman panel berri bat patu dutela orain dela gutti. Hormaiduria, Nafarroako gobernuarena da eta karlismoaren ibilbidea izeneko ekimen turistikoa proposatzen du. Bisitariari gune haietan gertatutako bataila eta gertakari historikoak gogoraratzeko edo jakiteko ideiarekin eta gerra karlistetan Nafarroan izaniko batailarik garrantzitsuenak gertatu ziren lekutan hormairudiak eta panelak jarri dute, Lizarran, Altsasun, Orokieta-Erbiti, Etxaurin, Gares... Beran, Etxalarn, Zugarramurdni eta Elizondon nahiz eta paneletan informazio gutti azaldu.
Elizondo bakarrik ez baizik baztan osoa (baita ere bortziriak) garrantzi haundia izan zun XIX.mendeko gerra karlistetan, zeren muga ondoan dagonez arras preziatua zen zertaz eremu hau kontrolatzen zuna, Frantziatik etortzen ziren armak eta laguntzak kontrolatzen zitun,eta horretaz Baztan Lehenengo karlistadan, Karlisten "retaguardia" izan zen Liberalak bi alditan saiatu ziren ( ta lortu ere) Elizondo berreskuratzea.
LEHENENGO GERRA KARLISTA 1833-1840
Karlistadak Spainako arazo dinastikoen ondorioz direla aipatzen da baino benetan arazoak politikoa izan ziren. Felipe VII.naren azken urtetan liberalak boterean zeuden eta hauek idei berriak ,aldaketa eta askatasuna aldarrikatzen dute. Aldaketa hoirtako bat aduanak aldatzea da, Ebrotik, Bidasoara, eta hori ondorioz Euskal herrian hain eskasa den gariaren preziozioak igo araziz, honek aserre eragiñez eta erlijiozko sinismenak arriskuan ikusten direla liberalen poloitikarekin, Spainako arazo dinastikoa eztanda egiten duenean ( Fernando VII.na hiltzean, ez dauka semerik, baizik bi alaba eta "Ley salica" zegoenez) eta errege zenduaren anaiak Carlos absolutista zela eta gauzak lehen zeuden bezala bueltatuko zela jakinez, euskaldun gehienak bere alde jartzen dira. Bertze aldetik, erregearen alarguna Maria kristina bere alabaren eskubideak defendatuko du eta liberala ez izan arren hauen laguntza beharrezkoa du. Honen ondorioz liberalak estatuko kontrola izango dute.
Giro honetan, Baztan, Euskal herria osoa bezala (hiriburuak ezik) karlista da. Elizondo, berriz Liberalen menpe dago baina garai hontan Baztango alkatea Martin Luis Etxebarria Berroetarra da eta alkateaz gain Etxebarriak brigadier karlista da eta segidan Elizondo bereganatzen du, Baztan osoa bere menpe izanez, Karlisten erretaguardia bihurtzen da. Gerran dizdira haundiko kapitaina izango da Martinek eta komentatzen da Espoz y Mina general liberalak bere ama atxilotu zula eta 14.000 dukadu eskatu ziola erreskate gisa, kapitain baztandarrak ezetz erranez Espoz y Mina gerra bukatzean anrea gaixo askatu zuen (hau ez da izango general liberalaren zerrikeri bakarra). Karlistak seguru sentitzen dira Baztanen eta 1834am Karlisten buruzagie Don Carlos eta bere jeneral ospetsuena Tomas Zumalakarregi Elizondon elkartu ziren bien artean, gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten. ( irudian Zumalakarregi). Agintariak eta kuartel de mando Arizkunenean patuko dute eta soldaduen kuartela, gaur egun Ikastolako parkea dena, egonen dira.
1835an Espoz y Mina general liberalak Elizondo askatzen du,eta askatu bezain laster alde egiten du Zumalakarregi bila, baina karlistak oraindik indartsuak daude eta Baztango herri gehienak kontrolatzen dute eta Sagastibeltza general Karlista famatua Elizondo sitiatuko du bere kañonekin, plaza hori artu nairik, karlistak, Bordazuri gañetik tiroz zirikatzen eta karlisten soldaduek kalte haundi eraginez, egun batzuk egongo dira. Berriro liberalak Espoz y Mina bidaltzen dutebigarren aldizElizondo askatzeko eta genioz ta aserrez Iruña utzi eta Baztan aldera doa, Zumalakarregi bere atzetik eta Elio jeneral karlista Belate itxarozen. Espoz y Mina azeri zaharra izanez Belatetik ezkerretarago dagoen menditik Larremiar eta Zazpi-iturrieta lepoetatik igarotzen iritsi zen Baztanera. Elizondo sitiatzen zuten karlistak bere kañonak artu eta ondoko mendietan gordetu zuten.
General liberalak Elizondon sartu bezain laster, bere lehenengo lana izan zena Sagastibeltza general karlista kerabili izan zituen kañon piezak harrapatzea izan zen eta ongi aski zekien Lekauzen inguruan egongo zirela ezkutatuak. (argazkian artillero karlista bat)
1935lo Martxoaren 14an, Espoz y Mina Lekautzera igo eta ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditu ziren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze sei herritar plazan hil zitun ( bere hil zorian bakarrik 3 zirela eerran zun). Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen. Minak bere izena betiko zikindu zuen gogorkeri orrekin. (gero ere, Cabrera general karlistare ama fusilatu zun).
Ekainan Zumalakarregi Bilbon zauritua izanen da eta egun batzuk gerora, 24an Zegaman hilko da.
Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak )bultzatu zuten. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, ordea, euskaldunek beren foruak mantentzeko eskubidea, hautsi egin ziren eta euskal karlistak traizionatuak izan ziren estatuarengatik zeinak foruak ezabatzeaz gain, jende ugari gartzeleratu zuen.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen murrizketa izan zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.
BIGARREN GERRA KARLISTA 1846-1849
Bigarren altxaera karlista, Baztanen eta Euskalherrian ez zen sumatu zeren gertuegi zegoenez gerraren esperientzia, euskaldunak ez ziren altzatu. Altxamendua Kataluñan indarra izan zun eta bigarren gerra karlista bezala ezaguzen da, guretzat berriz, bigarrena hirugarrena zanen da.
HIRUGARREN GERRA KARLISTA 1872-1876
Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak (argazkian) Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Don
Karlos hau, karlisten erregegairik ospetsua eta maitatuena izan zen, zeren karlistekmila milaka argazki atera zuten bere irudiarekin eta ohikoa bihurtu zen euskal baserrietako sukaldetan, ama birginaren estanparen alboan, seguraski.
1873ko urtarrilean Karlistek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,Nafarroa eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten ( lehenengo errepublikak estatu laikoa izan zan eta euskaldunek katolikoak izanez tradizionalismoan murgildu ziren).
Dena ongi doanean karlisteentza (hegoeuskalherriko lau probintzietan gobernatzen dute) 1873ko Uztailaren 16an, Karlos VII.na Zugarramurditik sartzen da bigarren aldiz ( 1872an Beratik sartu zen lehen aldiz baino frantziara bueltatuz) eta Baztan igarotzean, baztandarren harrera sutsua jasozen du eta Atxurira (peña plata, Baztan eta Etxalar tartean) igotzen da, han bai daude karlisten kuartela eta Nafarroako iparraldea handik kontrolatzen dute.
Gerra honta ere Baztan ere garrantzi haundia izan zun muga hondoan zegolakoz eta hasieratik karlisten mempe egon zen, eta karlisten mugimendua asko sumatu zen,baita ere inguruan, bidasoa aldean
Endarlatzan, Santa Kruz apaiza karlista ospetsua ibiltzen da, (argazkian bere gerrilar taldea) honek arazoak izango ditu bere karlista kidekin bere sarrakiegatik eta 1873ko udan erbesteratuko dute
1874 frentea estankatzen da eta 1875 errepublikaren porrota ostean monarkia ezarriko da berriz espainian Alfontso XII.a tronuan exertzen da eta hemendik aurrera pixkanak pixkanak gauzak gaizki joanen zaio karlistei eta ia ia hirugarren gerra karlista arestian komentatu dugun Atxuri mendiako (Etxalar-Baztan) batailan akitzen da zeren zazpi horduz borrokatu ondoren karlistak ihes egiten dute eta liberalak zonalde guztien jaun ta jabe izanen dira, Alfontsinoen generala Miguel Martinez Campos izan zen eta denborarekin Alfontso XII.nak Baztango markesaren titulua emanen dio hain zuzen batalla honengatik. Aspaldi irakurri nuen Lander Santa Mariaren artikulo bat, badela Arjentinan tipo bat honen deszendientia dela eta Baztango markesaren tituloa berreskuratu edo erabili nahi duela.
Bertzaldetik batalla honen ondorioz Don Karlos VII.nak "ausarta, elegante eta dotorena" iparraldera jo zun eta "volvere" erranez muga pastu zuen.
Berak ez da berriro bueltatuko, baino urte dezente bazuk geroxago baztanera bueltatuko dira karlistak (tradizionalistak, fatxa-fatxak) 1936an, reketeen itxuran eta odola ekarriko dute berriro, baina hori bertze historioa da.


Zabaldu
del.icio.us















