Joan zaigu uda
Aste batetik bertzera joan zaigu uda, tita batean konturatu gabe, aste batean eguzkitan bero ta bertzian bero sutondoan. Freskua etorri, euria erori, goizetan kalefakzioa kotxean, lanera joaterakoan eta zeru grisan, tximiniatik ateratzen den kea nahastuta, dira, udazken edo neguberri honen lurruinak.
Supazterreko arratsalde busti hauetan, goxo goxo egoteko, liburu baten laguntza nengoela , Josetxo Azkonaren azkena "arbola naiz eta zuhaitza" (Alberdania), egun hauetako aproposa (gainera baztango ikur bat dena), olerkia irakurri dut.
Xirimiri edanda.
Euria,
mila eta hamaika ttantta,
taupakaritan barreiaturik,
behe-lainoz jantzita zetorren
dotore, haritzpetik ikusita.
Bihotz kristaldun
opako baten antzera
ageri zen dizdizka,
oihal berde artetik astiro iragatzen.
Goraka behea nengoen ni:
zentzumenak laxaturik,
ahoa irekia, logikaz aratago.
Orduan,
nire baitara erori nintzen
ziplo, zeruz mozkorka.
Joan zaigu uda...eta uda hontan joan zaiguna (ez bakarra, baita bertze batzuk ere) Iruritar xelebre bat izan da Tiburtzio Almenar izenekoa, garai batian bandoa botatzen zuna, txistularia, barberoa ,etxeko tresna saltzailea, Iruritako club ciclista sortzailea, postaria, herriko hainbertze gauzen eta ekintzen bultzatzailea... denetarako eta denentzat lanetarako pres egoten zena, eta "Un viaje al valle de Baztan" liburuan agertzen zena ,beretaz erranez, gizon haundia zela. Uda hontako abuztuan zendu zaiguna. Goian Bego, lagun. (argazkia ttipi-ttapa.net webhorritik artuta dago)
Joan zaigu uda...ta baita ere urte oso bat, zeren orain dela urte bat, eta bertze Iruritar xelebre batekin , Tinidad Urtasun bertsolariari buruz hain zuzen, hasi zen baztango haizegoa lau haizehara (sarean) zabaltzen, eta urte hontan zehar, astero astero saHiatu gara hor egotea, eskerrak eman nahi genun zuei, irakurle guztie, eta berexiki Philipi, hasierako laguntza, animoak, aholkuak (oberena LINUX-era pasatzia), emateagatik, Ieperra (Angel), lehenengoetako irakurtzailea izateagatik eta bere erantzunagatik (falta botatzen dugu), Mikel Romo
argazkiblogaren lehenengo "garraitzailea", Lamizuriri (Pula) bere urbiltasunagatik nahiz eta urrun egon, katta edo kattalingorri, Ritxi kanterori, Trabis, liztor, Josebe, xa2, JKe, oriotarra, nabarkideri eta Nereari, eta kolorezko muxuak (argazkiblogan utzitako mezuagatik) baita ere Juleni, bere metzueagatik eta bere blogan esteka jartzeagatik, Jaime Viguriari arrazoi berberagatik, valledebaztan.com webhorri ederran aipatzeagaik, (hainbertze sarrera edo bisita etortzen zaigu zure web horritik) eskermile! egonen gara, baitaToribiori bere blog Arizkun agertzeagatik, nabarlur blogari (blog soberanista bezala agertzen garenez eta egia da, Nafarroko historia gaia jorratzen dugunean idei hori daukagu ta gaiñera nabarraldeko kideak izanez)...Pernan, Lola Sarratea, Mikel (berratarra), Mirian, Joseba... irakurtzeagatik..
Baita ere eskerrak eman nahi nuen, hasteko nire amatxiri ,(1911-1998) ,ipuin eta historio kontatzaile hain ona izateagatik (lastima gaztiak izatea eta konntatzen zuna arreta gutti jartzea, kontu zaharrak eta zaharren kontuak zirela pentsatzen genulakoz) gero Lander Santa Mariari, bere artikuloetatik eta "Las cuatro estaciones en el valle del Baztan" liburutik informazio aunitz atera bait dut, baita ere Agustin Otondo baztandar jatorrizko Txiletar idazlearen laneetatik, Maite Lakarren "baztan solasean" liburutik, ta Pello Salabururen "Baztango mintzoa gramatika eta hiztegia", Pedro Mari Esarteren liburu aunitzetatik "infazones", "navegantes del interior..."...Iñaki Sagredoren "castillo de Amaiur"...eta nola ez Mariano Izetarin ipuin, gertakizun eta bitxikeri aunitz "lapurtu dugu" bere liburuetatik, 2baztango kontuak", "negarrez sortu nintzan"...
Joan zaigu uda... tita batean urte oso hau bezala eta eta datorren bigarren urte hontan saiatuko gara astero-astero hitzak eta hizki batzuk astintzen eta urrengo urtebetetzerako hitz ematen dugu tarta izanen dela.
Ondo izan.



Zabaldu
del.icio.us
















Milesker zuri Pello!
ta segi hola baztango kontu eta istorio xelebreak lau haizetara zabaltzen!
agur bat Mallorka alde hontik!(oporren bueltan eguneratuko dut nere bloga , lasai!jeje
ongi segi!
Julen — 2009-09-24 - 15:02:27 GMT 1
Urte bat pastu da!! Oroitzen naiz bidali zenidanean emaila erranez bloga martxa jarri zinula eta sartu! eta esne makinaren posta zegon, Ze txapada!! ja ja ja ja jA ja.... badakizu astero irakurtzen dudala, muxu aunitz Bartzelonatik
lamizuri — 2009-09-25 - 22:30:54 GMT 1
Ezta zeren, segi hola, asko gustatu zait trinidad Urtasuren artikuloa, ez bai nuen ezagutzen gizon xelebre hori
Trabis — 2009-09-25 - 22:41:24 GMT 1
Zorionak, Pello, zure blogaren lehen urtebetetzean. Osasunez hazten ari da. Segi orain arteko sasoian. Eta barkatu erantzun faltagatik, baina badakizu, beti denbora aldetik estu ibiltzen gara. Eta buru aldetik ere, gero eta estuago... Ai ama! Agudo zure argazki zaharren albumean baino ez dugu lekurik izanen.
Iperra — 2009-09-26 - 09:58:35 GMT 1
Beriro milesker!
Julen ze ondo,,Mallorkan!, indarrak berrituta etorriko zara ta, zertaz bertsoak, irratia, bloga...nola iten duzu? ta gañera dena ongi.
Lamizuri . eta zu barcelonan! ia ia hiru urte han , ez?, eta astero irakurtzen! ba pozten gara
Trabisi, bai trinidad urtasun harras xelebria izan zen eta blogaren lehenengo posta baita..
ieperra, lasai, lasai, bai ,denbora falta, buru gogorrak...ea orointzen nahi zen eta bidaltzen dizut argazkiak eta lastima zure amaren etxia Ultzaman izateea, zeren bertzenaz argazki hori , eskaneatu eta argazki zaharren albumera joanen zen gurekin batera
baztango haizegoa — 2009-09-26 - 22:04:42 GMT 1