Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Falanje y tradicion, 36ko reketeak?

 Antifaxista izan da azken asteburu luze hau, Igande 11an, Iruñan izan zen antifaxismoaren eguna eta astelenian, baita ere Iruñan, "antifaxismoaxismoari stop" manifestaldiarekin batera, gehitu behar  da Donezteben, urte hontan zehar izan diren 04490741.jpgeraso faxiste aurka, egindako manifestazioa, jende mordoxka dezente bilduz . Gure eskualdean eta Euskalherri osoan izan diren eraso hoien egileak "falanje y tradicion" taldea izan da, eta hain zuzen talde honen lehenengo ekintza Donozteben izan zen eta Islamaren buruzko erakusketa baten aurka pintadak in zuten. Gero pixkanaka pixkanaka Euskalherria osora zabaldu ziren bere ekintzak eta meatxuak,Bilbon, Irunen, Tolosan.. gehienbat Nafarroan Tutera, Orkoien (pasionariako kalearen aurka), Iruñan, Arbizun, Lesakan, Beran ta baita ere baztanen: Amaiurren monolitoaren aurka, Arraiozen eta Iruritan alkate juradoen aurka, Elizondon eta Pitzamarren (Artesiagan) oroitagarri berriaren aurka eta baztandar batzuk mehatxatuz, falanje Baztan siñatuz.

Joanden aste hontan zehar, Falanje y tradicioan taldearen informazioa  bilatzen egon naiz  interneten deus aurkitu gabe (web horririk), aurkitzen ahal dena da, hainbertze falanje desberdiñen web horriak; falanje auntentica, falanje española, la falanje, falanje de la jons...eta hoietako iñork ez zuten ezagutzen falanje y tradicion elkarte edo alderdi bezala.

110774132.jpgTalde honek mugimendu espainiar patriota bezala definitu dute bere burua , eta  Espainiako Estatuan "benetako erregimen kristaua eta nazionala" ezarri nahi dutela adierazi dute. Bere ideiak eta behinpin Baztanen izandako erasoetan erabilitako hizkuntza, zonaldeko euskalkia, adibidez Artesiagan frankismoaren esklabuak omenzeko oroitagarrian agertutako "irebazi giñun eta irebazikou",  burura ekartzen nau zerikusi haundia edo antzeko parezido daukatela falanjea baino gehiago, 36an izandako napar erreketeekin. Napar hoien artean batzuk Baztandarrak izan ziren, gehienak derrigortuta, baino baita ere boluntarioak.

Reketeak, Spainako gerra zibilako gudari karliastak ziren, spainaren batasuna (errepublik garaian kolokan zeguen, auntonomia..) kristatasuna defenditzen zuten, hau da: dios, patria y rey eta ia 1931  bere ideiak zaintzeko hasi ziren biltzen eta antolatzen eta Mola jenerala altxatu zenean Nafarroan, 10.000 rekete napar, bat eginez.

0oficial.jpgBaztanen (blogeko bertze post batean ikusten ahal denez) garrantzi haundi izan zuen karlistadetan eta garai hoietan oraindik nabaritzen zen zeren jauntxo aunitz karlista izaten segitzen bai zuten eta errepublika garaiko udaletarako bi auteskundetan eskuindar- karlistak irabatzi zuten . Altxamenduaren egun guttitara baztanen agertu ziren erreketeak eta hauekin batera Heriok ere ,zeren abertzale, errepublikar, ezkertiar eta ateo zen guztia fusilatzeko gogokin etorri ziren, aunitz muga igaro zuten zeren komentatzen da ia Hainbertze baztandar osatutako lista bat ekarri zutela baino azkenian, ez zuten iñor fusilatu, bat ezik. Fusilatua Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos") zen Karabineroak errepublikako gobernuari leialak izan ziren eta hortaz eta emakume batzuk salatu ziotelakoz, mezetara ez zela joaten, preso artu eta Iruñara eraman zuten bidean Lantzko bidegurutzean errepide ondoan dagoen pinadian erahila izan zen zonaldeko bertze presoekin batera. Francisco Mula 25 urte zeukan eta hiru seme, Maiatzako 16an Artesiagan, aukera izan nun haietako seme batekin solastea, Ricardo izenekoa Elizondon jaioa eta bera erahil zutenean 3 urte zeukana. (goiko argazkian erreketen ofizial baten irudia)

Badirudi bertze baztandar fusilatua bat izan zela , Maite Lacar eta Ana Telletxearen  "baztan solasian" liburuan agertzen den bezala, Berruetako abertzale bat (ez da izena aipatzen) Iruñako presondegira eraman zutela, San kristobalera eta han fusilatua izan zela, bitxikeri bezala erran behar, berak zeukan ikurriña Etxeberria etxean urte auniz tabike falso batian altxatu zutela eta gaur egun zahar-zahartue Elkartetxean gordetuta dagona.

0voluntariosnavarros.jpgErran dugunez Erreketeak indar haundia izan zen (argazkian errekete boluntarioak Iruñan) eta gerra jarrantzi haundia ere, nazionalen ejerzitoan IV.Brigada Navarra  izeneko ejerzitoa Euzkadiko frentean borrokatu zuten , Irunen hasiz, Bilbo "askatuz" eta baita ere Ebroko batallan. IV. Brigada hori denak ez ziren Naparrak baian bai aunitz, brigadako 10 terzio naparrak ziren eta hoietako bat " el tercio de Elizondo" zen, (badirudi ez zela Baztandarrez osatua ezta Elizondon iñoiz egonak, baino bai Mugairen egon zirela eta izena hori artu zutela, 1834 Zumalakarregi eta Don Carlos Elizondon idatzitako manifestuagatik). Baino bai Brigada hauetan baztandar haunitz egon zirela, zeren erreketeak, kintoak mobilizatu zuten frentera joateko, batzuk boluntario bezala joanez, ta bertze batzuk, gehienak behartuak eraman zuten baita ere gutti batzuk muga pasatu zuten. Joan zirenetakoak aunitz frentian hil ziren eta bere izenak urte askotan, Iruritako plazan bazegoen iturri edo monumento batean zintzelatuak egon ziren (eskerrak orain dela urte 12  edo 13 urte kendu zutela).

0reglamento.jpgEz da aztu behar ere, erreketeak Baztanen egindako lehenengoetako ekintza, Txokoton zegoen Elizondoko ikastola (Nafarro osoan bakarrik hiru euskal eskola baziren, Iruñan, Lizarran eta Elizondon) ixtea izan zela. liburuak eta mahiak erre ondoren "cuartel de pelayos" bihurtu zuten. Pelayosak erreketen gazteria zen eta gerra ondoren Elizondar gazte aunitz pelayoak izan ziren, errekete bezalal jazten ziren, txapela gorrie eta desfilatzera eta kanta karlistak ikasten zuten.

Urteekin erreketeak eta falanjeak batuko ditu frankok eta nahastuko dira bia taldeak indar haundia ez izateko eta Frankori izala ez egiteko.

Gaur egungo Falanje y tradicion talde faxista eta ultra katoliko honek hauetako napar erreketen asko dauka eta hauetako errekete zahar batek bere " bilobekin" talde honen atzean egotea ez zait arraroa egiten zeren "irebazi giñun eta irebazikou" esaldi hori ez da urrunekoa.

 

Erantzunak(4) »

  1. Ez dakit, Pello. Falangistak eta erreketeak ez ziren ongi moldatzen, ez ideologikoki, ez pertsona eta familia mailan. Etsai berberak izatea (komunismoa eta separatismoa) izan zen elkartzeko modu bakarra. Egia da Nafarroako mendialde honetan erreketeek (karlistek) izan zutela indar gehiago. Baina egia baliz garai bateko erreketeen bilobak Falangea goratzen dutela gaur egun, "potaje" ideologiko handi baten seinale izanen zen. Ea horietakoren bat animatzen den Blog honetan kontua argitzera, muhatxuka eta kaka jario ibili beharrean.

    Iperra — 2009-10-12 - 11:35:13 GMT 1

  2. Egia duzu eraten duzunian, harras desberdiñak zirela, baina post hau abiatu nahiz ideiarekinn, nafarroan indar haundiena zeukatena erreketeak ziren, falanjea baino eta garai batean biak bat egin zutela edo egin ziotela (behartuta), pentsatu du "biloba" hauek dena nahastea eta falanje hitza ezagunagokoa delako eta gaur egun indar haundiagoa (iruñan falangistak alderdi ta elkarte bezala dagoenez) hitza erabiltzea edo falanje desberdiñatik etortzea, gero ere bere ultra katilizismoa (navarra cristiana, mahoma cerdo,,,) erreketeen ultrakatolizismo berbera iruditzen zait.
    Postan idei hori azaldu nahi dun, baina seguraski errealitatetik akaso urrun egonen da eta zu erraten duzun bezala oberena takde horren kide batek argitzea oberena izanen zen.
    eskermile segitzeagatik eta mezuengatik eta bertze batarte.

    baztango haizegoa — 2009-10-12 - 19:37:19 GMT 1

  3. Zoritxarrez, zaila izanen da horiek deus argitzea hemen. Defendatzen duten arrazoi bakarra da "Hola da eta kitto" eta bertzeoi onartuko diguten ideia bakarra da "Amen". Hura errateko eta hau entzuteko aski dute Diario de Navarra. Igual zaie zer pasatu zen beren Pensamiento Navarro harekin. Dena nahasten dute formula milagroso batean, eta gero moskeatzen dira bertzeok "faxista" hitzaren barnean sartzen baditugu.

    Iperra — 2009-10-13 - 20:57:23 GMT 1

  4. Bai, bai, hoiek, adierazten duzun bezala bere medioak daukate, gaur egun cordovilla kaleko egunkari gris eta ilun hori eta lehen adierazten duzun el pensamiento Navarro.
    El pensamiento navarro desagertu zen baino bere irakurleak erraten duzun bezala Diario de Navarran goxo goxo aurlituko ziren.
    Egunkari karlista hori, ia ia 1937an desagertzekotan dago, falanje española eta comunion tradizionalista (carlistak) batzen dutenean. Carlistak eta Falanjistak talde bakarra izatea behartu zuten.
    Postaren ideia, hortik datur zeren taldearen izena bien izena eramaten du" Falanje y tradizion".

    baztango haizegoa — 2009-10-17 - 17:42:52 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>