Azken 3. denbora. Agur Lino
Urriaren 20, egun grisa eta tristea izan zen errugbiaren mundurako, zeren Soria aldean, auto istripu batez, Lino Plaza Lekauztarra zendu zen. 70 urte zituen, lanbidez arkitektua zen , baino maitasunez eta gaztetik errugbilaria. Hobe errateko, bera zen rugbia, eta Hegoaldean eta estatu espainoleko errugbian, berak izan zen dena.
Baztango Rugby Taldean aritzen nintzenean, komentatzen zen, B.R.T sortu zenean 1978an , garai haietan Baztanen, iñor ez zekiela ezerrrez errugbiari buruz ( ezta taldea osatu zutenak, Xabier Soubelet, Jose Mari Aldako, José Miguel Arizmendi, Rafa Olaizola, Miguel Gonzalez, Karrikiri, Frías...) Lino Plaza ezik.
Linok, Lekauzko kolejioan ikasketak bukatu ondoren, Madrilera arkitektura ikastera joan zen. Han "Escuela de Arquitecturan" errugbia ezagutuko zuen eta joan den asteko astelehenartio errugbiarekin eta errugbiarako bizi izan zuen.
1962 debuta egin zuen eta handik aurrera historian (estatu espainolako errubian) sartu zen, bere taldearekin "Escuela" 9 liga eta 4 errege kopa irabazi bai zun eta gaur egun, titulo gehien irabazi dun jokalaria izaten, segitzen du. Beti pilier bezala jokatu zun, eta oso ezaguna izan zenez, bere omenez pasodoble bat taguzti dedikatu zioten, el rey del rugby izena zeukan pasodoblia. Gero, errugbi kirolari bezala izatea utzi zuenean, bera zekien guzti-guztia irakastera pastu zen. entrenazailea, selekzionazailea izanez eta arbitro internazionala ere izan zen, F.E.R. reko kidea (Federacion Española de Rugby) eta postu horretan, lagun aunitz munduan zehar egiñez, Irlandan, Gales, Ingraterran, Australian, Zelanda berrian eta Hego Afrikan... eta hauek springbook (hegoafrikako antilopea eta eta errugbi taldearen ikurra dena) disekatu bat oparitu zioten, zeren hori da lurralde hoietan ematen den sari edo opari preziatuena.
Madrilen bizi eta han bere arkitektura estudioa irekita izan arren, aunitzetan Baztanera etortzen zen, eta azken urtetan ia ia asteburu guztitan. Baina bazen garai bat bera bakarrik ez zela etortzen, baizik berarekin batera, bai bere taldea, Escuela edo selecioak eortzen zirela Lekautzko kolegiora stage egitera eta "kondaira" erraten duen bezala haietako stag batean (Nueva zelandako Old blackak izanen ziren), jokalari bat konturatu zen Baztango lurra eta klima arras iduritsua zela Zelanda berriarekikoarekin eta orduan lur hau aproposa izanen zela kiwiak landatzeko. Bitxikeri horren ondorioz, gaur egun, Baztanen eta inguruan kiwia landatzen da, zeren hori entzun bezain pronto Linok ta bertze Baztandar batzuk, kiwiak ekarri eta landatu ondoren Baztango kiwia merkaturatu zen . (goiko argazkian Lino Plaza eskiunekoa da, pilier izateko gorputza daukana)
Errugbiaren mundua gizon garranzitusu bat galdu du eta arestian komentatu dugun bezala errugbiarako, dena izan bai zen. Igandean B.R.T .ek Zarautz R.T.ren aurka Lekarotzen jolastu du eta bere omenez ohionontzeko ixilezko minutua gorde zuten. Erran behar baita ere, baztandarrak 17-9 irabazi zutela Zarautztarrei. (argazkian B.R.T ixilpeko minutua gordetzen).
Goian Bego Lino eta betiko den hirugarren denbora hortan, ondo izan.


Zabaldu
del.icio.us
















Goian bego LINO ta gora rugbia
Esteban — 2009-10-27 - 23:10:06 GMT 1