Zaharretxea.
Urtarrilaren erdian San Anton daukagu, Baztanen egun hau, gaur egun, oraindik ospatzen da, nahiz eta (bertze bestekin pasatzen den bezala) jatorria galdu edo ahaztu den. San Anton, etxaldeko edo baserriko laneko animalien zaintzailea da, edo zen, zeren gaur egun zama eramateko asto gutti, eta lera garraiatzeko, idirik ja!. Eztakit San Anton honek, birziklatu beharko zen eta traktoren, enpakatadoren...zaizintzailea izan behar.
Komentatzen da, baserriko laneko animaliak egun hontan beraientzat festa eguna zela ea bazka doblia izaten zutela eta ez aspald, mezatara jausten zuten eta eliza atarian bedeinkatzen zieten, urtean zehar gaixoasunik eta
heritasunek ez izateko. Baño hau baino ohitura zaharrago eta ez aspaldi artio baserri bazutan iten zena eta animalien onura berdiña billatzen zen errito zaharrean, animalie, enbor erre baten gañetik pasatzerazten zuten, enbor hori, apaizen bendizioaren bezala, onuragarria zen, enbor hori egun batzuk lehenago, baserriko sukaldeko suan erretako enborra zen, hain zuzen Abendua 24ko gauan, enbor hori Olentzero zen, baina hau aspaldik galdutako kontuak dira,
Gaur egungo Baztandar gehienentzat (behinpin Elizondarrentzat), San Anton eguna, aratxearen zozketarekin lotzen dugu, beno gaur egun aratzea, orain dela urte bazuk, goiz-goiazetik Elizondoko karriketa barna pasaiatzen zuten behia, eta hasieran, zerria zenaren zozketa. Zozketa hau bailaran egiten den zozketa zaharrena da, bere ehun urte pasakin, etan urte guzi hauetan zozketatik bildutako dirua, "xahar-etxearentzat" izan da.
Baztango zaharretxea, izenez, Francisco Joaquin Iriarte erresidentzia, deizen da, gehienak zahar-etxe izenakin ezagutzen dugun arren, urte aunitzetan "la Misericordia" hitz erdalduna, erabili izan den, Hori izan bai zen hasieratik, leku edo toki bat, bailarako edo kanpoko behartsuentzat, etxez etxez "limosna" eskatzen zutenentzat. Gaur egun denok ezagutzen dugun Francisco Joaquin Iriarte zaharretxea ez da, izan den erresidentzia bakarra edo obe errana, lehenengua, zeren honek lehenago bazen baten ondorioa da.
Bartolome Iturralde, XVIII. mendeko Zigatar batek, bailaran "escuela de latinidad" (gaur egungo institutoa bezalakoak ziren, elizgizonak eramana) bat egiteko 2.000 peso eman zuen, erranez eskola hori egitea ez baldin bazen posible, diru hori onura publiko baterako erabili behar zela. Azkenian erreinu zaharrearen legeengatik eskola ez zen egiten ahal eta ballarako junta generalak erabaki zun diru horrekin, Elizondoko kaputxinoen hospizioaren eraikina erostea; hau da, Kuartelekozelaiko eraikiña, (gaur egungo parkeko Ikastola dena, bitxia eraikin honen historioa, hospizioa, miserikordia, carlisten kuartela, gero liberalena, eskola nazionala eta orain ikastola izan da). Ideia zen, Kuartelekozelaian, bailaran etxez-etxe eta elizen atarian limosna eskatzen zutenentzat (garai haietan aunitz bazela dirudi) toki bat txukuntzea. Honek egin zun, jende aunitzek, gehienbat Ameriketan zeudenak edo han dirua egin zutenak, diru dexentea ematea afera horretarako. 1787ko Otsailaren 27an arautegia onartzen da, erranez "casa de beneficiencia" horren izena San Francisco Javier izanen dela, jabetza Baztandar guztiena izango zela eta eklesiastikoak eta sekularrak kudeatuko zutela.
Urte batzuk funzionatzen ari zela, 1793 Napoleonen soldaduak zonaldea okupatuko zuten, urte haietan limosna eta karitate publikoaren falta, lehenengo zaharretxe hori itsiko dute. Independenzia gerratea izenarekin ezagutzen den gerrate ondoren, berriz bueltatu zen jendeen diru eskaintza eta urte batzuk segitu zun, bertze gerrate bat artio, kasu hontan Lehenengo Karlistada, 1833 aldera.
Hortik aurrera ez zen berriro irekiko, baño XIX.mendearen erdialdean berriz idei hori piztu zen eta horren bultzatzailea Francisco Joaquin Iriarte elizondarra ta eligizonak (presbiteroa) izan zen eta berak emandako diruarekin, 1857an eraikin berri bat egin zen (gaur egungoa), horrez gain, bertze eraikin bat despensa, siloa, eta labeak izanen dula ereikiko dute ta baita ere baratzia izanen du. Honen guztiren prezioa, 575.000 realak izango da, eta benefizenzia etxe berri honen kudaketa, apaiza eta bortz karitateko monja eramanen dute, baita ere erran, "beneficencia" berri hontan, bakarrik baztango 14 herriko (urte haietan Amaiur, Baztanik kanpo zegoen, 1667tik 1969artio) behartsu, umezurtz eta babesgabetuk hartuko direla.
Zahar etxe hau, bertzea bezalatxe, zeukan sosen iturburu haundiena, jendearen borondate onez emandako karitatea zen, eta modu horretan, aurrera egin zun, baño ia 1885an, gastuak ,emandako dirua baño haundiagoa zenez, udaletxeak, faltatzen ziren 4.750 pezetak, ordainduko zitun, ta hori horrelakoak ez gertatzeko (urte haietako udaletxeari, kudaketaren pribatizazioa ez zizaien bururatu) eta sosa iturri berri bat bezala, zerri baten zozketa egiten zutela, eta gaur egun artio, zozketa hori mantendu da, hain zuzen 133 urte.
Urte hontako zozketa, eta azken urte hauetan bezala nire ustez jende falta, aurten falta faltagatik, baztanzopak falta ziren, ze zurriak!!!



Zabaldu
del.icio.us











Iduri du zurrerie orrokorra izan dela, arrunt txartel gutxi saldu baitira aurten, gurean behinpein, zozketarako. Krisiagatik ote? Zozketa bera ari ote da zentzua galtzen, instituzioaren aldaketekin? Zuzenean Haitiren alde egin eta kito? Nolanahi dela, egia da birziklapen edo bultzada berri baten beharra duela. Eta baztanzopa faltan are jende gutxiago agertuko dela heldu den urtean.
Iperra — 2010-01-24 - 11:39:52 GMT 1
Ados nago zurekin Iperra, nire uste, besta eguna eta berarekin baita ere zozketa, zentzua galdu eta gañera, zaharretxea ez dugu, lehenenguak ikusten zuten bezalaxe, denena zela, (azken urtetan guttiago) eta heldu den urtian, astelehenian eroriko dela oraindik jende guttigo egonen da,
Haurrak giñenean kriston besta zen, behia karriketan barna pasaiatzen zuten (gaur egun aratxea ez dute remolketik atratzen) herriaetatik jendea jausten zen, Aurten ia ia ezta Elizondokoak, Gaur egun, nekazal besta hauek ez dute ia ia zentzurik.
baztango haizegoa — 2010-01-25 - 22:42:04 GMT 1