Baña erran behar, Piñero Etxenike honek, ez dela Txileko errepublika izan duen Lehenengo presidente “baztandarra” baizik berze lau izan dira eta denok famili berberakoa, Errazuriz-tarrak.
Errazuriz abizena, betidanik Txileko “elitean” edo boterearen inguruan egon da, bertze “baztandar” abizen bazuekin batera, Etxenike eta Lecaros…adibidez. Errazuriz famili katoliko ta konserbadore hontatik ez dira bakarrik, presidenteak atra, baita ere politikako kargo ttallako aulkitan exeri direnak, senadoreak, gobernadoreak…baita merkataritzan, industrigintzako gizonak eta nola ez, erlijio munduan, hoien hartean, Francisco Javier Errazuriz Ossa Kardenala eta Santiagoko arzobispoa dena. Bai, bai, kardenal honek Pinochet “gixagoa” gaixo zegonian bere alde otoiza egitera animatzen zuena ta Pinocheten hiletan, Jangoikoari eskatzen ziona Pinochetek egindako gauz “onetaz” oroitzeaz, kardenal berbera.
Nahiz eta Txilera joan zen lehenengo Errazuriz-tarra Arantzakoa izan Francisco Xavier Errazuriz Larrain (1711), bere aitatxi, Pedro Errazuriz Iriberri baztandarrra zen, Arizkungo Pertalats auzoko Errazuri etxekoa eta 1660 jaiotakoa. Francisco Xavier Errazurizek diru aunitz egin zun merkatari bezala ta 32 urtekin Maria Loreto Madariaga Lekuna-Jauregiarekin ezkondu zen, Maria Loreto, Txilen , Spainako erreinuko “casa reales-en” tesorero nagusiaren alaba zen eta ezkontza honek Txileko boteraren inguruan urbilduko dio eta hortik aurrera Errazuriz familiak inguru horretatik ez da urrunduko.
Bere ondorengoak, urte batzuk geroago, Txile Spainatik independizatzen denean, 1810raren aldera, independentisten alde eginen dute (criollo jauntxo guztiek bezala). Errazuriztarrak, Bernardo O’Higginsgenralaren ingurukoak ziren eta hortik aurrera Errazurriz abizena, Txileko errepublikako sortzailetako bat bezala agertuko da .1831an kasualitatez edo gertakizuna batzuengatik Fernando Errazuriz Aldunate, urte batez Txileko gobernatzaile edo presidentea izanen da. Urte bazuk geroxago, bigarren Txileko presidente “Errazuriztarra” Federico Errazuriz Zañartu izan zen 1871tik 1876ra izan zen ta hirugarrena, honen semea, Federico Errazuriz Echaurren 1896-1901 urtetan zehar eta azkenik, laugarna, hauen hiloba ta lehengusua, German Riesco Errazuriz, 1901tik 1906 urtera presidentea izanez. Famili hau “clan” itxi bat bezala funzionatzen zuen, bere artean ezkondu, kargu politikoak haien artean banatu…(wikipedian ikusten ahal den bezala). Argazkian Errazuriz Zañartu presidentea.
Baina famili honen personai interesgarriena edo bitxiena, Elena Errazuri Echenique da, 1877 sortua eta Errazurriz Echaurren presidentearen alaba izan zen. Agure ultrakatoliko honek, aberatsandako auzoak sortuz gain, bere senarra, Belgikako enbajadorea zen eta 15 urtez Parisen bizi izanez , urte haietako udak Hendaian pastu zitun eta uda haietan Baztan aldera etortzen zen, bere arbasoen lurrak eta etxeak azagutzera, Errazun Etxenike jauregia ezagutu zun eta Pertalatsen, Errazuriz baserria. Baserri hontatik, etxeko armarria artu eta Txilen zeukan El Huique haziendan patu zuen. Hazienda hau bere etxebizitza zen eta “presidenten etxea” izena erabiltzen zun hazienda hori adieratzi nahi zuenean, bitxia da hazienda hori bere amaren partetik heredatu zula, hau da Etxenike aldetik eta az Errazauri partetik, orduan ez zen izango “presidenten etxea”, beno, gaur egun, lehendakari berriarekin (Etxenike) bai izaten ahal du izen hori, baño gaur egun baztango xakedun armarria duen hazienda hori Txileko ejerzitoaren museoa da zeren Elenaren familia, Pinochet lagunari (ejerzitora) 1975 eman zien. Erran behar ez dela armarri bakarra hegoaldean dagola ta gañera museo batean, zeren Errazuriz baserriko bertze xakedun armarri bat Buenos Aireskomuseo de arte decorativo-ko” egongela nagusian dago, zertaz, museoko eraikina Errazuriztar baten jauregia izan zen. Badirudi Arizkungo Errazuriz baserria, behinpin hiru armarri zula, berzenaz ezin izan.
Ez zarete makalak baztandarrak! Txileko Euskal Etxeak dioenez, jatorriz nafarrak diren 23 presidente izan ditu Txilek, horietatik 5 baztandarrak.
Orain, Txilekoa nahiko ondo kontrolatuta duzuela ikusita, hurrengo urratsa Iruñeko eta Gasteizko gobernuak kontrolatzea izan beharko luke, ez?? 😉
Iepa Oier. bai bai halaxe da, bort,z ez gehiago ezta guttiago. Ikusi dut esteka (el merkurioren erreportajia) eta zer sorpresa aurkitzea Latadiko Iñaki lagunari eta urrengo urr.atsa Iruña eta Gasteizekoa, ba horretan gaude!, zeren Nagarroko gobernuan, Sanzberro anderea dugu, eta ze kasualitatea Txilen bezala, eskuindarren aldean. ahi! tukutukuekin gauz onik ez!