baztango haizegoa

Indianoak I. Martin Urrutia.
Baztanen eta Euskal herriko edozein herritan, garrantzi haundiko personaiak izan dira indianoak, zeren Ameriketan egindako diruarekin, zerbait herrian inbertituz eta bere memoria irauntzeko ideiarekin, gehienetan, obetasunak karri zuten bere jaiotako herritara, eskolak, elizen konpoketak, etxe-jauregiak estilo berrikoak

Indianoa, ameriketara joan zena eta diru aunitzekin bueltatu zenari erraten zaio. Baztandarra aunitz XIX. mendean, lehenengo gerra karlista ondoren gosea ta pobrezia zela eta XX.mendearen hasieran , putzua jautzi eta Ameriketara alde egin zuten. Hoietako batzuk eta ez gutti, diru pilakin bueltatu ziren. Baztanen ia ia herri bakoitza bere indianoa edo amerikanoa zeukan; Elizondon, Jaime Urrutia, dirua eman zun Elizondo ur eta argi publikoa izateko, Braulio iriarte, erraten da elizondoko elizaren bigarren dorrea ordaindu zula baita ere frontoi luzea,  Lekauzen berriz ura eraman zuna Martin Plaza izan zen eta elizondon Plazarena etxe egin zuna (argazkian, Elizondo XX. mendearen hasieran) eta 1917tik aurretik Paularena izena izango zuna, Errazun Iñarbilko Aldekoetxeako Irigoientarrak, hauetako Jose Irigoien 1912 Errzuko hilerri harrigarria kosteatu zun, Elbeten Franzisko Goienetxe Etxandi, dirua emanez eskola egiteko ta baita ere Santa Barbarako baseliza berria egiteko, Oronoz-Mugairin Martin Urrutia Ezkurra... Batzuei jatorrizko herriak "herriko benefaktore" tituloa eman zien eta gehienei, egindakoaren esker, herriko kale nagusiari beren izenez izendatu berriak izan ziren.

Martin Jose Urrutia Ezkurra 1855ko Urtarrilaren 4an jaio zen Oronozko Enandoa etxean. Hamalau urte zula Baztan utzi eta Puerto Rikora joan zen "bizitza hobe" bat, lortzeko asmoarekin, hiru urte egon ondoren Mexikora iritsi zen. Tulazingon, saltzaile bezala hariko da urte batzuk, bere okindegi propio izan artio, gero oihalgintzan sartu zen, eta garrantzi haundikoa izan zen Mexikoko ekonomian, Urrutiaren kotoi ekoizpenarako Santiago frabrika, ta gaur egun ere, zeren oraindik  funzionamenduan segitzen bai du.

1891an Carmen Lanzagorta Robles mexikarrarekin (aita bizkaitarra zen) ezkonduko da  eta lan haundia iten du Mexikoko "centro vasco" sortzeko, dena lasai joanez berahientzat 1910. urte artio,  Mexikon iraultza hasi dela, ta aberatsak direnez, Mexiko utzi eta Euskal herrira bueltatu ziren, hain zuzen Donostira, komentatzen da arkitektura gustokoa zuela eta Tabakaleraren erainkina txundituta utzi ziola ta hortaz erabaki zuten Donostia bizitzeko, han Kontxaren aurria Villa Urrutia izeneko txalea altxatu zuten ta gero denborarekin Donostiako pisuetako eraikin ederrenetako bat bihurtuko dena.

Bai Mexikon egonda ta baita ere Donostian, ez zen iñoiz ahaztu bere jaioterriaz eta hilerri berria egin ta bere bidea ta guztiz, herriko eliza haunditu ta berritu eta Baztango zaharrtxean diru dexente emanez gain, berarena ziren lur eremutan bi eskol erainki zituen, bata mutilentzat San Martin izenekoa, Mugairen (urte haunitz nekazal eskola izan dena) ta bertzea neskeentzat Nuestra señora del Carmen Oronozen. 1974artio Klarisak kudeatu zuten eta handik aurrera Baztan-Bidasoako institutoa izan zen. Bi eskol hauek erreferentzia haundikoak izan ziren bere garaian Nafarroan. Bitxia da eskolen izenena, bata bere izena darama ta bertzia bere emaztearena,

Martin Urrutiak 1936an hiltzen da Freuburgen (Alemanian) nazionalak altxatu zirenetik hies egin duten famailia osoa, abertzalea delako (E.A.J ko kidea). Baita ere han, urte batzuk geroago bere seme bakarra Juan hilko da. Azkenian bere alaguna Carmen Lanzagorta bueltako da eta 1950 San Martin eskolaren gibelekoaldia bere seme Juan omenez eraikiko du frontoia, txafla batian irakurtzen den bezala; “Frontón Santiago. Construido merced a la generosidad de la Ilma. Sra. Da. Carmen Lanzagorta Robles. A lamemoria de su hijo D. Juan”. Frontoia,  garaiartako ikusgarria zen, estalia, luzia, argia ,hamabi lehio haundietatik sartzen zena...

Oronoz-Mugairiko eskolak, ez ziren izan fundatutako eskol bakarrak, zertaz Mexikon egondako garaian, bere lehengoetako fabrika bateko lurretan, Tualazingoko eskola publikoa ere sortu zuen eta gaur egun (hemengoak ez bezala) Tualazingoko Martin Urrutia eskola publikoa irauntzen du eta ehunka ikasle ditu.

Badirudi Mexikon, berak egindako gauzei, berari eta bere borondateari aprezio handiago edo gehiago ziotela, zeren han, berak utzitako gauzak funzionamenduan segitzen badute (lantegiak, eskolak...) hemen berriz dena saldu, negozio bihurtu, zeren  pisu bloketan akitu dute bi eskolak eta orain dela urte batzuk 2006 aldera polemika haundia izan zen "San Martin" buruz, zeren herriarentzat lokal sozialetarako hiru plantak izan behar zirela, gero bi bakarrik, azkenian ia ia deus, gero 40 pisu v.p.o. egiteko asmoa zegola baina ez zirela egin (ez nago zihur) eztakizer ta badakizer... Badirudi azkenia bizitegi erresidenzial bat bezala akitu dula eskola izan zen eraikina, baina hori bai, kontzientzia garbituta, zeren ataria aurrian Martin Urrutia Ezkurraren soinenborra (bustoa) utzi dute eta oraindik irakurtzen ahal da "El ayuntamiento del noble valle y universidad de Baztan a su hijo predilecto D. Martín Urrutia  Y Ezcurra" ta baita ere behitiago "El colegio San Martin a su inolvidable fundador D. Martín Urrutia Y Ezcurra" ....halakoa da bizitza.

Comments

Mutilen dantza.
Orain dela egun batzuk, Urrian, Elizondoko txistulariak siñatutako gutun bat iritsi zizaidan . Hasieran ez nion inportantziarik eman, zeren Elizondoko bestetan, mutildatzen inguruan gertatutakoaren ondorioz, txistulariek artutako erabakiaren azalpena adierazten bai zun gutun hori, eta hori ia ia orain dela hiru hilabete, gertatutako gauzak zirenez, ezta interes pittin, ez nion jarri . Baina, Urriko, azken ttip-ttapan, iritzitan, gutun honi buruz idatzi bat irakurri ondoren, konturatu nintzen gutuna ez zela zaharra baizik iritsi zitzaidan egun hoietakoa hain zuzen. Hori. gaurkotasuna eman bai zion, gutuna interes gehiagorekin berriro irakurtzeko balio izan zun eta horren ondorioz post hau idazteko.

Arestian komentatu den bezala, Santioetan, mutildatzetan gertatutako gauz konkretu batzuen ondorioz eta Xabi Torres, alkate juradoarekin eta kargodunekin hitz egin ondoren , Elizondoko txistulariek Elizondon jotzea, uzten dute.  Gutunan uzte horren zergaitiak azaltzen dute.

Dena 2007ko Elizondoko bestetako gaueko mutildantzetan hasten da emakume batzuk hilaran sartzen direnean, honek tentsioa sortzen dunez, zenbait bilerak ospatzen dute hainbat mutildatzariekin  eta mutildantza ulertu, sentitu egiten bai dute, belaunaldietan zehar trasmititu den moduan, hau da gizonezkoek dantzatuta, erabakia artzen dute, gauza beraz gertatuz gero, Elizondoko txistulari moduan bezala aritzea utziko zutela.

2008ko bestetan ez zen neskatikorik sartu baino bai aurtengo Uztaila 25an, gaueko mutildantzetan  bi neska sartzen dira hilaran eta segidan desegiñez berzerik bi mutil eta bi neskak geldituz. Lenagotik artutako erabakia baliatuz jotzeari utzi zuten. Gero alkate juradorekin eta kargodunekin solasaldiak etorriko ziren; proposamenak, dianak bakarrik jotzea pres egongo baldin baziren?, zer egingo zuten, eztakizer ta badakizer... baian herriko txistularien lana bere osotasunan (dianak, gaueko mutildantzak...) egitea ulertzen zutenez, Elizondoko txistulariak Elizondon jotzea utzi zuten

Gutuneko azalpenekin, (nahiz eta idei desberdiña izan nesken parteartzeaz mutildantzetan) hartu zuten erabakia ulertu  eta errespetatzen dut. Bertzealdetik aipatu, ez zitzaidana ezer gustatu behinpin neri, (Pello San Millan, izena aipatzen dut zeren anonimo baten atzean ezkutatzea ez zaidaloko aproposa iruditzen, iritzi pertsonala denenean) azken egunean, Elizondar batzuk eramaten zuten pegatinak, "nik Elizondoko txistulariak" edo halako zerbait, leloarekin (barkatu, baina memoriaz erraten dut). Ez gustazea baino, lotsagarria iduri zitzaidan, pegatina hoiek, bularretan ikustean, bai helduetan, (normala iruditzan zaidana, nahi duena eraman dezala nahi duna) baita ere  haurretan (helduak patuta) , polemika gehiago sortzea edo haunditzea iduritu zitzaidan, burura etorriz Irungo eta Hondarrabiko alardeeko irudiak. Herritar "fundamentalista" hoien irudiak, bere plastiko beltzakin edo guardasola beltzekin (ta urte batean disneyko karetekin, benetan "penosoa") izaltzen Jaizkibel konpañia mixtoaren desfilea, eta imaginazioa dudanez, idurikatu nun 2010ko santioko mutildantzak ikusten duten herritarrei , plastiko beltzezekin eskuetan, pres "desplegatzeko"  emakume baten batek  hilaran sartzeko asmoak agertzerakoan edo disneyko mozorroekin...zeren "taliban" hauetaz, ezer pentsa!

Talibanena erdi broman, errateko moduan erabiltzen dut, ohitura kontuan artuz, tradizioa eta "beti" horrela izan delako eta gauzak dauden bezala uzteko pentsamendua daukatenei adierazteko ( gauz zehatz baterako, kasu hontan, dantza soili baterako). Argi utzi nahi dut ez  naizela haienkin konparatzen hari.

Nahiz eta txikitan mutildantzak ikasi Valentin Barraganekin (bat bakarra,  billantzikoa uste dut deitzen dela, jende gehienak badakiena) iñoiz ez nahiz atera plazara, lotsa dela eta ez dela, eta horrez gain gañera Elizondarra izanez baina azken hamar urte hauek Arizkun inguruan bizi eta erroldatua egonez, uste dut nire irizia ez dula ezer balio eta ez nahiz zela aproposena hontaz solasteko. Baina baztandarra bezala eta  sozietaea aldatuz doanez eta gauz batzuendako balio duena, bertze gauz batzutarako balio ez iztea, ez dudanez ulertzen, adibidez, iñauteak, kinto-bestak...kasutan bezala, zertaz bazen garai bat eta ez urruna, besta edo ospakizun hauetan emakumeak ere ez zutela parte hartzen ahal, bai debekua zela bai tradizio horrela zela edo "betidanik" horrela izan zelako, balioatuz.. eta gaur egun, hori ikusita gauz normala iduritzen zaigunez, niri iduritzen zait, neska batek dantza konkretu batean haritzea nahi baldin badu (errespetuarekin) eta  horrek iñorei miñik egiten ez baldin badio (behipin fisikoa, min morala badirudi iten dula) ba egin dezala eta kitto. Mundua aurrera doa, eboluzionatzen, moldatzen eta muga zaharrak eta tabuak erortzen...eta mundua ez da hor akitzen eta ezer pasatzen, zeren azkenean dantza soilik bat da.

Badakit dantza soil hori, Baztango eta kasu hontan Elizondoko ikur kultural haundienetako edo haundiena dela baina hau ere bere eboluzioa izan du (gauz guztiak bezala). Bere jatorria eta esanahia, deboraren hasieretan galtzen zaigu, pentsatzekoa da, jatorri hori ehizan eta guduetan eta zergatik ez, estaltze erritotan egongo zela (dantza haunitz bezala) eta hortaz mutilak, gazteak edo heldu-gazteak sasoi honekoak (ehizataria, gerlariak..) izango zirela eta ez haurrak ezta ere zaharrak. Eta horrela izan da haunitz urtez, zeren XIX. mendearen erdialderartio bakarrik mutil ezkongabeak dantzatzen ahal zuten, hortik aurrera pixkanaka pixkanaka, helduak, ezkonduak, zaharrak ta orain dela gutti (hamarkada batzuk) haurrak ere satu dira hilaretan eta zihur nago etorkizun ez urrun batean neskak ere zeren arestian erran dugun bezala, dena moldatzen da bizi garen garaietara, bizitzeko moduak, tradizioak ohiturak...

Bitxikeri bezala, aipatu nahi nuke, 2009ko Santio eguneko, eguerdiko mutildantzetan gizonezko hilara majoa ( zaharrak,adinetan sartutakoa, mutilak, mutikoak eta gaztetxoak) zela, nire atzean Elizondoko emakume talde bat zegola (erdi atso 60-7o urtekoak) ta kritikatzen hari ziren, ze respetu gutti zeukaten mutildantzari batzuk (gehienbat gazteak) ez zudelako beharden bezala jantzita mutildantzak dantzatzeko (pentsatu nahi dut erran nahi zutela, egun hartako mutildantzarako, Santio egunakoa) zertaz ez zuten eramaten jantzi "tradizionala", hau da, atorra zurie eta galtza urdiñe. Hau aipatzen dut, konturatu nahizelakoz, post hau apaintzen duten argazki zaharretan ikusi ondoren (goitikoa, Elizondoko merkatuzelaian, erdikoa, Berruetako bestetakoa eta hirugarrena Arizkunen) atorra zurie eramanez gain, mutildantzari guztiek txalekua eramaten dutela eta "jantzi" hori gaur egun (kolorezko lehenengo argazkian ikusten ahal denez) iñork ez dula eramaten. Honek galdera bat bururtzen zait, zenbat urteko tradizioa izanen du orduan, emakume hoiek aipatzen duten jantzi tradizionala?. Holako gauzak dira  nire ustez "puristen" arazoa (gauz guztietan, ez bakarrik mutildantzetan), zeren dena ez da hasieran sortutako bezala, baizik garaietara moldatua eta horren ondorioz aldakorra.

Azpimarratu nahi nuke, guzti hau nere iritzi personala dela eta errespetu haundia daukala aintzinako gauzak, ohiturak ta tradizoak berreskuratu, mantendu eta ezagutzera ematera lan egiten duten guztioi, kasu hontan Elizondoko txistulariei, mutildantzaile zaharrarei erakusten dutenei...baina baita ere errespetu berbera merezi dute Baztango bertze txistulari eta mutildantzari batzuk, txistuka eta dantzan segitzen dutela hilaran emakume bat sartzen baldin baden arren, zeren nire usted ez da garranzitsuena nork dantzatzen duen, baizik dantza berbera, da garrantzia daukana

Hau guztiz gain mutildantzetan gehiago sakondu eta irakurri nahi duenarentzat, Jaime Viguriaren www.valledebaztan web horrian aurkitzen ahal du, txistulariak, mutildantza motak, izandako irakasleak...merezi bai du.

Arestian erran dugun bezalaxe, mutildantzak Baztango ikurretako bat da, baina Baztanen daukagun betiko gauz bat eta beti egon dena, eta gure ikur garrantzitsuena dena, Euskara da eta euskarari gabe zihuraunitz ez genukela mutildantzarik, akaso igual, dantza de muchachos edo horrelako zerbait eta bai gai honetan, gustatuko lizateke, purista, taliban, eta aintzinako ohituren defendatzaile amorrutu gehiago izatea eta mutildantzetan agurtzen den bezala, aunitz urtez!

Comments

Atzoko ta gaurko feriak
Udazkenako feria, pastu berria denez eta dirudienez azken urte hauekin konparatuz gorunz joan denez, bai hazienda kopurua ( 200 abere) merkatuko plazan, eta baita ere karrika barrenetan postu (300) kopuruekin, badirudi aintzinetarako ferietara bueltatu garela, behipin 70-80 hamarkadako garaietan, 75-85 urte hoien bitartean postu kopuruz eta salerosketa haundienetako feriak   izanen ziren, zeren oraindik bai, ganadua eta nekazaritza, bizia zegoen etxe ta baserri gehienetan eta baita, urrun gelditzen zen, Iruña edo Donosti arropa, mantak, izarak, hemengo elikagaiak ez zirenak, baratxuriak...erosteko, eta baztandarrak ferietan, negua pasatzeko faltatzen zen guztia egun hauetan erosten bai zuten. Baina garai hauetara bueltatuta, noiznahi Iruñan garela  eta krisia dela edo ez dela salerosketa murrizak izan direla aipatzen zuten, bai abeltzainak ta bai "postulariak" .(azken urtetan bezala).

Euskal herri osoan, herri askotan azoka ta merkatuak egiteko gune izan dira XX. mendearen hasiera arte. Erran behar, merkatua eta azoka egunerokoak astekoak, hamabortzero edo hilabetero izan daiteke,  baina feriak (latinezko festivo datorrena) bi ziren, udazkenekoa eta udaberrikoa. Elizondo (Donoztebe ta Lesaka ere ) herri hoietako bat izan da iraganetik. Gure ferien jatorria, ganadu eta nekazaritzan dago eta honen inguruan, elikagaiak, etxeko gauzak.. salerosketako merkatua sortuz. Hau nabaritzen da oraindik, bi feria egun hauetan, Ortzirala gizonen eguna izanez, ganadu feria merkatuzelain eta larunbatan atso-ferie izanez, etxekoandren eguna.

Gaur egun gauz aunitz, tradizio edo ohitura bezala erosten dugu, baratxuriak, galtzerdiak, guardasola..., nahiz eta benetako tradizioa zerbait feriatzea den. Arestian komentatu den bezala ganadu feriaren iguruan, sortutako merkataritza horretan elikagai eta ohial salerosketa jarranzitsu bat bazen. Elikagaietan nabarmentzen ahal da, baratxuriak eta turroiak.

1950 aldera postuen kokapena foru plazan era abastoko plaza zen, postu haietan, ohial desberdiñak,neguko mantak, barratxuriek,roskillak,turroiak, girlatxea...hau da, hemen ez zeuden produktuak, nagusiak ziren. Baratxuriak adibidez, ristretan erosten zen, urte osorako,   baita ere ,gaur egun baino gehiago erabiltzen zelakoz bai sukaldaritzan ta baita ere, hilabete batzuk geroago (sanmartinak aintzin)  matatxerria eginterakoan.

Berdin gertatzen zen girlatxa eta turroi "royo"rekin (kalitate guttiko turroia) aunitz erosten zela eguberriak urbil zeudela ta eta nola ez mahatsa beltza ere.

Mahatsei buruz, gure amatxi izandakoari beti entzun nion, txikitan, Zigatik Elizondora ferietan jausten zirenean (1920 aldera) iritsi bezail laster mahats beltza erosten zuten eta elizako atriora jatera joaten ziren. Egun hartarako pezeta batekin jausten ziren ( diru aunitz iduritzen zait garai haietarako), eta mahatsaz gain urtero ere  , urrezko zerbait; lepokoa, eskumuturrekoa... erosten zuten eta urtero ere, arratsean etxera bueltatzerakoan, lehenengo gauz egiten zutena zen, supazterreko errautsak artu eta "urrezko" bitxi horretan igurtzen zuten jakiteko, kolorez ez baldin batzuen aldatze, benetakoa izango zela. Erran behar beti kolorez aldatzen zela eta "urretasun" horren azpian bere burdin edo latoi kolorea agertzen zela. Ta horrela urtero, urtez-urtez ea urte batian benetako urrezko lepokoa  erosiko zuten.

Hau, burura ekartzen nahu,  ez bakarrik saltzaile "onak" etortzen zirela , zeren garai batean "trilleroak" eta "txarlatanak" ere ikusten ziren. Oroitzen naiz mutil koxkorrak ginenean Elizondoko arteka batian, nola agure batek, milako billeteak galtzen zituen bata bestearen atzetik deus egin gabe, baita ere, amak beti kontatu du bere anairai, ti-ta batean eta konturatu gabe "trilleroa"  diru guztia kendu ziola eta urte hartan  galzerdi zahar eta petatzatuekin negua igaro behar izan zun.

Garai batean bezala, gaur egun ere galtzerdiak erostea normala da eta eztakit zerikusirik daukaten trillero hoiekin edo amatxiri urrezko bitxiak saltzen zioten hoiekin zerbait. Zeren gaur egun erosten duzun galzerdiak (behipin negu osoa irauntzeko ideiarekin) gehienbat eta suerte izanik, eguberritarako ia ia zulatuta daude, likra dela ta...

Baita ere entzundakoa da, kasu hontan iatatxiri, (Lekauzkoa) bera gaztetan bere aitarekin Ortziralan jausten zela. Baserri txikikoak zirenez, urtero abere bat erosten zuten, batzutan behi bat, (normakli bi izaten zuten etxean) asto bat (lanerako)...Garai hoietan tratantiak blusa beltzez joango ziren eta denek tripa zorro haundia izango zuten. Bai tratanteak eta bertze herrikoe ta baserrikoak tripa betetzeko, egun hartan Elizondon jaten zuten eta normalki garbantzuak azakin, merluza ta uxoa zen garai haietako, egun hontako bazkarie. Gaur egun oraindikan Elizondoko jatetxe batzuk menu hori berbera daukate Ortziraleko, kartetan.

Nahiz eta tradizioz, urtez urtez, gauz berdiñak erosten dugu erosteagatik (baratxuriak, dendan daukagu urtean zehar, arropa berriz, mota desberinak bada, bai hemen edo Iruñan), feriak eboluzionatzen eta aldatzen doa, sozietatea aldatzen duen bitartean, eta gero eta presentzia guttiago  segitzen baldin badu izaten abeltzaintza eta nekazariak, eta gero eta kalitate guttiago baldin badaukate, saltzen duten produktoak, udazkeneko feriak, udaberriko feriak bezala akitzen ahal dute, zenzurik ez duen festa batean. Baina denborarekin, zenzua hartzen ahal duen festa edo eguna, izaten ahal da, azken urtetan ospatzen de stock feria da, zeren herritar asko egun hartan, " txollo" bat erostea  (ona ta merkea) edo aurkitzea espero dugu, garai batean gure arbasoak, ferietan esperatzen zuten bezala..

Dena aldatzen eta  moldatzen doa, ohiturak, tradizioak, dantzak...dantzak!.  baita ere, baino hori bertze post bat izango zen.

Comments

Gamioxarreko dolaretxeaz
Hamargarren aldiz jo ala jo taldekoek kirikoketa besta ospatu zuten Urriaren 24an eta berriz ere Gamioxarreko dolarea martxan patu zuten sagardoa egiteko,orain dela 300 urte egiten zen bezalaxe.

Baina besta honen atzean lan aunitz dago eta lehenengoa akaso Gamio xarreko dolarea konpontzea, txukuntzea eta berreskuratzea izan zen. Baztanen dolaretxe hau bezalakoa hainbertze baziren edo badira, batzutan eraikina mantentzen da, adibidez; Ordokiko Etxebertzeko dolarea, Elbeteko Uhartenea gibeleko aldean dolaretxea mantentzen da, Zigaurreko Jauregia..bertze batzutan etxearen izena erraten digu zela, Urrasungo Dolaretxea bezala eta haunitzetan bakarrik arrastoak eta hondareak gelditzen direnak;  Zigaurreko Etxeberriko dolarea (paretan ikus daiteke zurutarria), baita ere Elizondoko Txokoto auzoko Migeltonea...

Dolaretxe hauek, Gamioxarreko dolaretxeko dolarea bezala, dolare barrokoa  deitzen dutenetakoa ziren edo dira, XVII. eta XVIII. mende bitartekoak,eta Arizkungo Gamioxarreko dolarea, Euskal herrian eta seguraski mundu guztian funzionatzen duen dolare bakarra izanen da. Gipuzkun, Ezkio baserrian badago funtzionatzen duen bertze dolare bat, oraindik zaharrago eta gotiko izenaz ezagutzen denetakoa, baino xinpleagoak eta kanpoan (larrainean) erabiltzen zirenetakoak.

Gamioxarreko dolaretxea (goitiko argazkian) izena erraten dun bezala Gamioxarrea etxeren gibeleko aldian itsatsita dago, eta bi eraikin osatzen dute dolaretxea. Etxe eta dolaretxeko bi eraikinen artean larraina dago eta honen aurrean, harrizko etsi batez babestua, sagasti bat.

Dolaretxearen barruan, berriz, hiru sorailu edo hiru espazio desberdin dauede. Lehenegoa eta garranzitsuena, dolarea, hau, harri txaflaz egiñako "piszina" edo aska haundia izanen zen, eta honen inguruan dolaretxean altxatzen zen, goian berriz biltegia dago, hemen sagarrak gordetzen dira eta zulo batetik dolarera botako dira eta hirugarrena, azpiko aldean, Kupelategia.

Ederra eta ia magikoa izan zen ikaustea, nola iten zuten sagardoa 1700 urte aldera. Horretarako biharamunetik hasi ziren lanean peoiak, hauek dolarea sagarraz bete eta pisoiekin sagarra zanpatzen edo jotzen hasten ziren, sagarra zanpatzerakoan pats bihurtzen zen eta palakiekin, pats hau , dolareko bazter batean pilatzen zuten. Berriz dolarea sagarrez betetzen zen eta berriz, sagarra zanpatzia, horrela dolarea patsaz betetze artio.

Sagarra zanpatzia lan gogorra eta erritmikoa da, erritmikoa denez. harras aproposa da abesteko eta koplak ateratzeko, horrez gain kantatzia, lana harinduko zuen. Erritmo hoiek, peoien arabera ezberdiña izango da. Bat baldin bazen "rau-rau" izanen zen, bi berriz "tiki-taka" eta hirukotea izatean "kirikoketa"...hortik dator ba  kanta ezagun hori,

kirikoketa, kirikoketa, kirikoketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela, sagarra jo dela, jo dela jo dela jo dela...

Dolarea patsaz beteta dagonian, estutze prozesua etorriko da. Tenore hontan hiru ardatzako prentsa mugimenduan jarriko da. Ardatzak, agailekin biratzen dira. Agailak, makil luze eta sendoak dira (hauek txalaparta jotzeko erabiltzen diren makilak dira) eta ardatzaren buruko azpikoaldean burdin harri batzuk patzen dira eta zapatu beharrako ohola (patsola) finkatzen da. Ohol zerrenda bakoitza bere egin beharra zeukan eta hori guztia patsa estutzen du eta zukua zurutarritik atratzen hasiko da. Txorrota hori egurrezko kanaltxo batetik kupelategira eramanen da eta han aska batean biltzen da. Hortik, kupeletara eta han lehenengo fermentazioa izanen du eta handik egun batzutara, kupela itxita, bigarren fermentazio bat izanen da eta horreri sagardoa deituko zaio.

Sagardoa egiterakoan edo egiten zuten bitartean , lanorduak akitzreakoan, pisoiak eta patsola baten bat artu eta larraineko etsietara igota, egunan zehar haritutako erritmoak eta improbisatzioak berriro iten zuten baina orduan lan moduan baizik besta moduan eta laneko tresnak halaberean soinu tresnak bihurtuz.

Gero urtekin, industralizazioarekin, katxarro berriekin, garaiko teknologia puntarekin... etxetara eta baserritarra matxaka izeneko tresna iritsiko da, gauz ttikia eta sagarrak sartzen zirela, burdiñezko bolantia biratuz , segidan  zukua ateratzea lortuzen zuna, Honek egin zun dolareak ez erabiltzea eta handik aurrera ez bakarrik dolareak galdu ziren baizik baita ere sagardoa modu horretan egiterakoan bere inguruan zegoen kultura  ere bai.

Baño eskerrak badirela jo ala jo kultura talde hauek bezala, kontu eta gauz zaharrak berreskuratzen dutela eta behipin urtean behin, berriro dolarea eta honen inguruan dagoen kultur guztia martxan jartzen dutela.

Bideoak

Sagarrak zanpatzeran prozesuko bideoa, Kirikoketa egunan.

<object width="445" height="364">
<param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/Q-Uw6e40oVw&hl=en&fs=1&color1=0x234900&color2=0x4e9e00&border=1" />
<param name="wmode" value="" /><embed src="http://www.youtube.com/v/Q-Uw6e40oVw&hl=en&fs=1&color1=0x234900&color2=0x4e9e00&border=1" wmode="" type="application/x-shockwave-flash" width="445" height="364"></embed></object>

Baita ere argazki gehiago begihizkian, baztango haizegoaren argazki web horrian

Comments

Azken 3. denbora. Agur Lino
Urriaren 20, egun grisa eta tristea izan zen errugbiaren mundurako, zeren Soria aldean, auto istripu batez, Lino Plaza Lekauztarra zendu zen. 70 urte zituen, lanbidez arkitektua zen , baino maitasunez eta gaztetik errugbilaria. Hobe errateko, bera zen rugbia, eta Hegoaldean eta estatu espainoleko errugbian, berak izan zen dena.

Baztango Rugby Taldean aritzen nintzenean, komentatzen zen, B.R.T sortu zenean 1978an , garai haietan Baztanen, iñor ez zekiela ezerrrez errugbiari buruz ( ezta taldea osatu zutenak, Xabier Soubelet, Jose Mari Aldako, José Miguel Arizmendi, Rafa Olaizola, Miguel Gonzalez, Karrikiri, Frías...) Lino Plaza ezik.

Linok, Lekauzko kolejioan ikasketak bukatu ondoren, Madrilera arkitektura ikastera joan zen. Han "Escuela de Arquitecturan" errugbia ezagutuko zuen eta joan den asteko astelehenartio errugbiarekin eta errugbiarako bizi izan zuen.

1962 debuta egin zuen eta handik aurrera historian (estatu espainolako errubian) sartu zen, bere taldearekin "Escuela" 9 liga eta 4 errege kopa irabazi bai zun eta gaur egun, titulo gehien irabazi dun jokalaria izaten, segitzen du. Beti pilier bezala jokatu zun, eta oso ezaguna izan zenez, bere omenez pasodoble bat taguzti dedikatu zioten, el rey del rugby izena zeukan pasodoblia. Gero, errugbi kirolari bezala izatea utzi zuenean, bera zekien guzti-guztia irakastera pastu zen. entrenazailea, selekzionazailea izanez  eta arbitro  internazionala ere izan zen, F.E.R. reko kidea (Federacion Española de Rugby) eta postu horretan, lagun aunitz  munduan zehar egiñez, Irlandan, Gales, Ingraterran, Australian, Zelanda berrian eta Hego Afrikan... eta hauek springbook (hegoafrikako antilopea eta eta errugbi taldearen ikurra dena) disekatu bat oparitu zioten, zeren hori da  lurralde hoietan ematen den sari edo opari preziatuena.

Madrilen bizi eta han bere arkitektura estudioa irekita izan arren, aunitzetan Baztanera etortzen zen, eta azken urtetan ia ia asteburu guztitan. Baina bazen garai bat bera bakarrik ez zela etortzen,  baizik berarekin batera, bai bere taldea, Escuela edo selecioak eortzen zirela Lekautzko kolegiora stage egitera eta "kondaira" erraten duen bezala haietako stag batean (Nueva zelandako Old blackak izanen ziren), jokalari bat konturatu zen Baztango lurra eta klima arras iduritsua zela Zelanda berriarekikoarekin eta orduan lur hau aproposa izanen zela kiwiak landatzeko. Bitxikeri horren ondorioz, gaur egun, Baztanen eta inguruan kiwia landatzen da, zeren hori entzun bezain pronto  Linok ta bertze Baztandar batzuk, kiwiak ekarri eta landatu ondoren Baztango kiwia merkaturatu zen  . (goiko argazkian Lino Plaza eskiunekoa da, pilier izateko gorputza daukana)

Errugbiaren mundua gizon garranzitusu bat galdu du eta arestian komentatu dugun bezala errugbiarako, dena izan bai zen. Igandean B.R.T .ek  Zarautz R.T.ren aurka Lekarotzen jolastu du eta bere omenez ohionontzeko ixilezko minutua gorde zuten. Erran behar baita ere, baztandarrak 17-9 irabazi zutela Zarautztarrei. (argazkian B.R.T ixilpeko minutua gordetzen).

Goian Bego Lino eta betiko den hirugarren denbora hortan, ondo izan.

Comments

Baztan oinez, oinez 82
Bertze Nafarroa oinez pastu dugu, ainitz ongi, ondo antolatua, elegantia, denbora ederrkin, jendetsua, arrakastatsua...hau da, urrengo urtian errepikatzeko gogokin bueltatu gara (urtero bezala). Eta bueltatzerakoan autobusaren bakartasunean, neketasunaren ondorioz eta postura ezin artuz, konturatu naiz, autobusan bueltatzen ginenak, Baztan Ikastolako ikaslen eta ikasle ohien gurasoak izanez gain , batzuk ikastolako ikasleak izan garela eta modu batean Nafarroko oinezekin batera, hazi garela. Ikasle ginenean gurasoekin etortzen ginen; Bera 83, iruña 84, Lizarra 85, gero gazterian. cuadrillan; Lesaka 88, Etxarri 89, Lizarra 90, Atarrabia 91, Viana 92, Altsatsun 94n (hujalotekin lokatzan saltoka) Beran (pilotak eskibatzen) urrengo urtetan formalki, neskalagunarekin edo bikotetan; tafalla 97, Zangotza 98, berriz Iruña 99 eta azken urte hauek seme alabekin Olazti-Ziordia 05, Bera 06, Biana07,Iruña 08 eta horrez gain Baztandarrak (ta sakanarrak ere) hasieratik bizi izan dugu oineza, zeren Baztango ikastolako ikasleak ginenean, gure ikastolak, izandako bigarren oineza antolatu zun, oraindela 27 urte.

1982 urtea zen eta garai haietan Uztailan izaten zen. Oroizapen goxoak dakarkigu egun hori, nahiz eta haur bat izan (9 urte,) oroizen nahiz ibilbidean zehar (Pilarretik goiti Lekauz aldera joanten zena) egon ginela pegatinak saltzen edo borondateagatik ematen, eta ahazteziña ez  dena, pegatina haietan zeuden logotipoa zen. Logotipoaren egilea Martin Garde Lekauztarra izan zen, garai hartan ikastolako gurasoa eta gaur egun Baztango udalako kultur sailako zinegotzia. Logotipo horren bidez euskararen berreskurapena pausoz pauso, oinez lortuko dela adierazi nahi zuen. Logotipo horrek lortu zuena gure barrenean sartzea eta betirako ikono bat izatea izan zen (garai haietako baztandarrentzat) zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten kamiseta zuri hoiek logotipoarekin, zeren urte aunitz ondoren segitzen genun eramaten motxila-zaku hori (logotipoarekin) piszinara, toalla eramateko edo gosaria eramateko eta urte auniz ondoren, bestetan ikusten zen logotipo hori zeukan txano zuri hori eta  zihur nago,  gure aitak oraindikan daukala eta erabiltzen dula baratzean, haietako txano bat.

Haur baten oroizapenak alde batera utzita, erran behar egun inportantia izan zela baztandar guztiendako, eta hain zuzen Baztan Ikastola osatzen zuten guztiendako. Baztan ikastola orduan berrehun ta sei haur  eta bi egoitz zahar eta murritzak zitun, bata Elizondo eta bertzia Elbeten eta ikastolako hazkundea haundituz joaten zenez, egoitzak desegokiak zirenez eta institizioen laguntza ez zenik, behartuak izan ziren jai "berri" hau ospatzea. Lan haundia egin ondoren, dena ongi atera zen, antolaketa eta giroa apartekoa izan zen, eguraldi ederra eta harekin, hamabi mila lagun hurbildu ziren ziren Baztan aldera.  Euskal Herriko txoko guztietatik etorri ziren Elizondo eta Lekaroz artean prestatutako zirkuituan oinez egitera. Garai haieta ezi ziren gaur egun ezagutzen dugun bezalako guneak, baina musika, dantzak eta jai giroa,  bazter guztietan bazen.

Jende ezaguna agertu zen , Hori artean Karlos Garaikoetxea garai hartako Euskal Autonomia Erkideko lhendakaria zena , Txillardegi (Telesforo Monzonen alarguna), Jose Mari Satrustegi (apeza, etnologoa...) honek pregoi polemikoa bota zun...baina beti bezala (edo behipin askotan) etorri ez zirenak, Nafarroako Diputazioko ordezkariak izan ziren, muzi egin bai zuten.

Apaitzekoa da ere, mila lagun baino gehiago aritu zirela antolaketan eta laguntzatan. Batzuk zikiroa prestatzen, bertzeak bazkaria zerbizatzen... Zeren ekitaldi nagusia, herri bazkaria izan zen. Bazkarian mila bortzheun personek parte hartu zuten eta menu arras baztandarra dastazeko aukera izanez, baztanzopak, piperrada, zikiroa postria eta nola ez kafia ta kopa.

Oinez hori ez da gaur egungoekin konparatzen ahal, ez jende kopuruam, ekitaldietan... baina ttikiagoa eta xumeagoa izan arren 3,5 milloi pezeta biltzea lortu zen. Gaur egun ez da diru aunitz, baiño garai hartan diru nahikoa izan zen.

Ta garaiko prensan agertzen zen bezala "Baztan xerri buztan? ba bueltak eman ondoren uztan"

Argazkiak eta datuak "Baztan ikastola 25 urteurrena 1970/1995" liburutik artuak daude.

Baita ere bitxikeri bezala picasaweb hau bisitatzen ahal da eta izan diren Nafarroa oinez guztietako logotipoak ikusten ahal dira.

Comments

Falanje y tradicion, 36ko reketeak?
Antifaxista izan da azken asteburu luze hau, Igande 11an, Iruñan izan zen antifaxismoaren eguna eta astelenian, baita ere Iruñan, "antifaxismoaxismoari stop" manifestaldiarekin batera, gehitu behar  da Donezteben, urte hontan zehar izan diren eraso faxiste aurka, egindako manifestazioa, jende mordoxka dezente bilduz . Gure eskualdean eta Euskalherri osoan izan diren eraso hoien egileak "falanje y tradicion" taldea izan da, eta hain zuzen talde honen lehenengo ekintza Donozteben izan zen eta Islamaren buruzko erakusketa baten aurka pintadak in zuten. Gero pixkanaka pixkanaka Euskalherria osora zabaldu ziren bere ekintzak eta meatxuak,Bilbon, Irunen, Tolosan.. gehienbat Nafarroan Tutera, Orkoien (pasionariako kalearen aurka), Iruñan, Arbizun, Lesakan, Beran ta baita ere baztanen: Amaiurren monolitoaren aurka, Arraiozen eta Iruritan alkate juradoen aurka, Elizondon eta Pitzamarren (Artesiagan) oroitagarri berriaren aurka eta baztandar batzuk mehatxatuz, falanje Baztan siñatuz.

Joanden aste hontan zehar, Falanje y tradicioan taldearen informazioa  bilatzen egon naiz  interneten deus aurkitu gabe (web horririk), aurkitzen ahal dena da, hainbertze falanje desberdiñen web horriak; falanje auntentica, falanje española, la falanje, falanje de la jons...eta hoietako iñork ez zuten ezagutzen falanje y tradicion elkarte edo alderdi bezala.

Talde honek mugimendu espainiar patriota bezala definitu dute bere burua , eta  Espainiako Estatuan "benetako erregimen kristaua eta nazionala" ezarri nahi dutela adierazi dute. Bere ideiak eta behinpin Baztanen izandako erasoetan erabilitako hizkuntza, zonaldeko euskalkia, adibidez Artesiagan frankismoaren esklabuak omenzeko oroitagarrian agertutako "irebazi giñun eta irebazikou",  burura ekartzen nau zerikusi haundia edo antzeko parezido daukatela falanjea baino gehiago, 36an izandako napar erreketeekin. Napar hoien artean batzuk Baztandarrak izan ziren, gehienak derrigortuta, baino baita ere boluntarioak.

Reketeak, Spainako gerra zibilako gudari karliastak ziren, spainaren batasuna (errepublik garaian kolokan zeguen, auntonomia..) kristatasuna defenditzen zuten, hau da: dios, patria y rey eta ia 1931  bere ideiak zaintzeko hasi ziren biltzen eta antolatzen eta Mola jenerala altxatu zenean Nafarroan, 10.000 rekete napar, bat eginez.

Baztanen (blogeko bertze post batean ikusten ahal denez) garrantzi haundi izan zuen karlistadetan eta garai hoietan oraindik nabaritzen zen zeren jauntxo aunitz karlista izaten segitzen bai zuten eta errepublika garaiko udaletarako bi auteskundetan eskuindar- karlistak irabatzi zuten . Altxamenduaren egun guttitara baztanen agertu ziren erreketeak eta hauekin batera Heriok ere ,zeren abertzale, errepublikar, ezkertiar eta ateo zen guztia fusilatzeko gogokin etorri ziren, aunitz muga igaro zuten zeren komentatzen da ia Hainbertze baztandar osatutako lista bat ekarri zutela baino azkenian, ez zuten iñor fusilatu, bat ezik. Fusilatua Franciso Mula Oronozko karabineroa ( Diputazioko "celador de caminos") zen Karabineroak errepublikako gobernuari leialak izan ziren eta hortaz eta emakume batzuk salatu ziotelakoz, mezetara ez zela joaten, preso artu eta Iruñara eraman zuten bidean Lantzko bidegurutzean errepide ondoan dagoen pinadian erahila izan zen zonaldeko bertze presoekin batera. Francisco Mula 25 urte zeukan eta hiru seme, Maiatzako 16an Artesiagan, aukera izan nun haietako seme batekin solastea, Ricardo izenekoa Elizondon jaioa eta bera erahil zutenean 3 urte zeukana. (goiko argazkian erreketen ofizial baten irudia)

Badirudi bertze baztandar fusilatua bat izan zela , Maite Lacar eta Ana Telletxearen  "baztan solasian" liburuan agertzen den bezala, Berruetako abertzale bat (ez da izena aipatzen) Iruñako presondegira eraman zutela, San kristobalera eta han fusilatua izan zela, bitxikeri bezala erran behar, berak zeukan ikurriña Etxeberria etxean urte auniz tabike falso batian altxatu zutela eta gaur egun zahar-zahartue Elkartetxean gordetuta dagona.

Erran dugunez Erreketeak indar haundia izan zen (argazkian errekete boluntarioak Iruñan) eta gerra jarrantzi haundia ere, nazionalen ejerzitoan IV.Brigada Navarra  izeneko ejerzitoa Euzkadiko frentean borrokatu zuten , Irunen hasiz, Bilbo "askatuz" eta baita ere Ebroko batallan. IV. Brigada hori denak ez ziren Naparrak baian bai aunitz, brigadako 10 terzio naparrak ziren eta hoietako bat " el tercio de Elizondo" zen, (badirudi ez zela Baztandarrez osatua ezta Elizondon iñoiz egonak, baino bai Mugairen egon zirela eta izena hori artu zutela, 1834 Zumalakarregi eta Don Carlos Elizondon idatzitako manifestuagatik). Baino bai Brigada hauetan baztandar haunitz egon zirela, zeren erreketeak, kintoak mobilizatu zuten frentera joateko, batzuk boluntario bezala joanez, ta bertze batzuk, gehienak behartuak eraman zuten baita ere gutti batzuk muga pasatu zuten. Joan zirenetakoak aunitz frentian hil ziren eta bere izenak urte askotan, Iruritako plazan bazegoen iturri edo monumento batean zintzelatuak egon ziren (eskerrak orain dela urte 12  edo 13 urte kendu zutela).

Ez da aztu behar ere, erreketeak Baztanen egindako lehenengoetako ekintza, Txokoton zegoen Elizondoko ikastola (Nafarro osoan bakarrik hiru euskal eskola baziren, Iruñan, Lizarran eta Elizondon) ixtea izan zela. liburuak eta mahiak erre ondoren "cuartel de pelayos" bihurtu zuten. Pelayosak erreketen gazteria zen eta gerra ondoren Elizondar gazte aunitz pelayoak izan ziren, errekete bezalal jazten ziren, txapela gorrie eta desfilatzera eta kanta karlistak ikasten zuten.

Urteekin erreketeak eta falanjeak batuko ditu frankok eta nahastuko dira bia taldeak indar haundia ez izateko eta Frankori izala ez egiteko.

Gaur egungo Falanje y tradicion talde faxista eta ultra katoliko honek hauetako napar erreketen asko dauka eta hauetako errekete zahar batek bere " bilobekin" talde honen atzean egotea ez zait arraroa egiten zeren "irebazi giñun eta irebazikou" esaldi hori ez da urrunekoa.

Comments

Gartzaingo Iturbidetarrak
Gartzaingo Ainzano auzoan, Baztanen baden lehenengoetako jauregi edo "etxe-noble" bat  badago, Iturbidea jauregia izenekoa. Nahaiz eta gaur egun baserri baten itxura izan eta jatorrizko eraikinatik bakarrik zutabe bat bere kapitelerekin gelditzearren, garai batean "Cabo de armeria" zen eta garrantzi haundikoa, gainera hortik hainbat baztandar seme bitxiak atera  dira, haien artean  enperadore bat ta guztiz.(argazkia baztan.es webgunetik artua dago).

XV.mendea  Martin Iturbidetar bat agertzen da (Baztango alkate "perpertuo" bezala, urte batzuk geroago naparren arteko "gerra zibilan" Agramontarrak  eta Bahamondarren artean, (agranondarrak Aragoiko Joanes II.aren alde patuz eta Behamontarrak Karlos, Bianako Printzearen alde) gerra ondoren, orduko   Nafarroko errege "usurpadorea" Aragoiko Joanes II.na ( usurpadorea, erregea bere seme Karlos, Bianako prinzipea  izan beha zuelako) Gartzaingo Iturbidetarrei eskerrak eta "graziak" ematen die, erregeari eskeinitako laguntzagatik. 1512ko Gaztelaniarren inbasioan, badirudi ados egin zutela hauekin eta hemendik aurrera Iturbideako semeak karrera militarra eginen dute gaztelaniako eta geroxago, spainako ejerzito barnan, baino bitxia da hoietako batzuk, independentziaren alde borrokatu eta hil  izan zirela historian zehar. Hoietako bat Agustin Iturbide Aranburu (1783-1824)  izan zen, Mexikon jaioa baina arbasoa gartzaindarra izanez, hasieran Spainako erreinuaren generala zen baina segidan Mexikoko independentzia eskatzen zutenekin ados eginen du eta 1821an lortzen dute Mexikok Spainatik independizatzea eta  bera izango da Mexikoko lehenengo enperadorea (1822), hori bai bakarrik urte bat izan zen, zeren  1923 errepublika jartzen da eta 1824an fusilatuko diote.

Baina benetan interesgarria dena, independentzia aldetik, Miguel de Iturbide  Garzaindarra da. Familia gehiena bezala arma gizona izan zen eta XVI. mendean zehar Baztango aranako "capitan a guerra" kargua izan zun, baina Flandesera borrokatzera deitua izan zen eta han gerraren medioz (ospe haundia artu zun gerlari ausarta bezala) segidan karguz igo zioten, Nafarroan berriro zelarik espia bezala aritu zen Bearnen hori eta bertze guda batzuk ondorioz kapitaina izatea lortu zuen eta azkenik 1644 diputado bezala ateratzen da Iruñako hiria  eta Nafarroa, kortetan ordezkatzeko.

Garai hoiek gogorrak dira Spainako erresumarendako, Portugal askatasuna lortu du. Herrialde Katalanarretan independentzia lortzeko borrokatzen dute, gainera Frantziarekin gerra daude, gauz guzti hauek egiten dute, Madriletik gerrarako gizon eta diru gehiago eskatzea Nafarroari. Nafarroa 100urte anexionatua eraman arren, Nafarroa oraindik eskubide batzuk mantzentzen ditu, foruak... (estadu independiente bat izan bai zen) eta eskaera hoiek foruen kontra joaten zirelakoz, korteen aurkako Diputazioko protestak eta erresintenzioaren buru jartzen da Miguel de iturbide. Baita ere,  Nafarroako virreya "Oropesako kondearen"  aurka agertzen da, honek kataluniako gerran, Nafarroako desertorei ezaretzen dionean izugarrizko zigorra, bere protesten ondorioz lortuko du Oropesako kondea Nafarroako virreynatoa uztea  eta alde egitea.

Horrela gauzak joaten direla eta Madrilerako gizon gogoikarria (molestua) bat denez, 1646an Kortetara deituko diote eta han deus erran gabe urte batez atxilotua egonen da eta azkenian "conjura separatista" baten buru zelakoa, salatuko diote eta bapatean era arraro eta misterioso batean hila agertuko da Madrilgo kartzelian. Nafarroan berriz, Diputazio protesta formalak eginen du eta erregimentu batzuk altxatzeko sahiakerak eginen dute, baino ez gehiagorik.

Ez da historian zehar Madrildarrak edo gaztelaniarrak horrela jokatzen dutela zeren 100 urte  lehenago zerbait iduritsua getatu zen San Nikolaseko prisondegian, hilik agertu bai ziren "iñor jakin gabe nola", egun batzuk lehenago preso hartu zuten Jaime Belaz eta bere seme Luis, Amaiurko gazteluko azken alkaide naparra.

Eta historioan atzera aunitz joan gabe 1989ko azaroaren 20an bertze euskal diputado bat (Miguel de Iturbide bezalaxe) eta independentzia askatasunaren defendazailea (Jaime Belaz bezala) hil zuten, tiro batez afaltzen zuen bitartea, Josu Muguruza eta bertze kasuen bezala ere, era arraroan eta misteriosoan zeren gaur egun ez da jakin nork edo nortzuk hil zuten.

Badirudi, batzuk ohiturak txarrak mantentzen dutela mendez mende.

Comments

Aldapeko sagarraren sagastiaren sagardoa.
Urrian sagardo egiteko garaia denez, Irailan zehar sagarrak bildu dira edo garai batean ala izaten zen, sagarrekin, bertze gautz batzuez gain sagardoa iten da eta  sagardoa gauz preziatua eta garranzitsua izan da lurralde hauetan.

Aspalditik sagardoa ekoizten da eta sagastiak garai batean zabalgune haundiak hartzen zuten eta sagardoari buruz aurkitu den lehen aipamena, 1014ko apirilaren 17k.ekoa da. Data honetan, Nafarroako Santxo Handia Erregeak diploma bat eskaintzen dio Leireko Monasterioari; bertan irakur daitezke sagar eta sagardoari buruzko erreferentziak. Baina sagardoa eta sagarrak izan duten jarrantzin haundia, gaur egun  baserri deitzen diegun eraikinetan, ikusten ahal da , Baserri zaharrenak 500en bat urte izanen dute (Euskal herrian), Nafarroko zaharrenak Baztanen daude, harrizko horma, zurezko egitura itzela ta barruan behi ikuilu zabala, ta dolarea. Dolarea, sagardoa egiteko tokia da. Baztanen gelditzen zaigu batzuk, adibidez Amaiurko Apezaren etxean berritu dutena eta ikusteko dagona (argazkian) , Arizkunen  badira batzuk ere baina garrantzisuena Gamioxarreako izanen da zeren Jo ala jo kultur taldearen bidez, zarberritu zuten eta bere prentsa barrokoa (XVII. mendekoa) berriro urte aunitz geldituta egon arren , 2006k0 Urrian martxan patu eta1.500 kilo sagar sartuz ( Aritzakun, Azpilkueta, Arizkun eta Erratzuko sagarrodoetatik) berriro sagar zukua atera zen dolarian. Aipatzekoa da Jo a la jo taldeak egin duen la ederra sagarraren inguruan dagoen kultura berreskuratzen eta erakusten, ez bakarrik dolaria zarberritzen baizik baita ere Kirikoketa jotzea bezala eta hainbat baztango sagardantzak (azkena  Amaiurkoa) berreskuratzen.

Etxe guztiak dolarea ez izan arren , baserri eta etxe gehienetan orain dela gutti arte sagartegia (sagarrak gordetzeko tokia) mantendu dute, sabaiako txoko batian, (lurrean zabalduta sagar pila, izara baten gainean). Seguraski baserri bakoitzak (etxe sakabanatua) garai batean bere sagardoa eginen zuten negu luzia obe pasteko eta berriz, herritan ,etxe zaharrenak izanen zuten dolarea, eta egindako sagardoa barridei eta herritarrei salduko zuten.

Saltzen zela eta nola saltzen zela, badakigu, Pedro Mari Esarte baztandar historiatzaileari esker,zeren berak ikertutako, 1544 data duen "Elizondoko ordenantzetan" (Batzango ordenantzak baino zaharragoak) argi ta garbi azaltzen da nola zen saltzeko prozesua, eta baita, nola sagardoari prezio patzen zizaion.. Dirudi mandatariak, alkate jauna, kargodunak (akaso Baztangoa edo Herrietako alkate-juradoak) ziren lehenengoak sagardoa dastatzen zutenak eta hauek egiaztatzen zuten ona baldin batzen edo ureztatua zegoenik ala ez, goxoa ala samiñe baldin bazen, kolorea zein zuen... Sagardoaren kalitatea zehazten zenian ,orduan prezioa ezartzen zen kupela bakoitzeko sargardoari, sahiatuz , beti ahal zen prezio merkenan.

Ordenantzetan, baita bertze arau batzuk aipatzen dira eta bete beharrezkoak zirenak, adibidez ez dela saltzen ahal kanpoko sagardoa Baztangoa ez baldin bada akitu, baita ere ixunak egonen dira ezarritako prezioa baino garestiagoan saltzen baldin bazen, prezioa ezarritako kupeleko sagardoa bakarrik saltzen ahal zen, ta beharrezkoa zen, izatea "pintak, pinteroiak eta pintalaurdenak". Gañera harras garrantzitsua zen arau hauek betezea  zeren  sagardoa ez zen edari arrunt bat, baitzik ia ia elikagai bat eta garai hartako osasunarako harras garranzitsua eta beharrezkoa. Bitxikeri bezala erraten da, euskal marinelen fama, marinel finak, langileak eta osasuntsuak sagardoari esker zela, zeren sagardoz betetzen zuten itxasontziak (lapurdiko produkzio guztia itsatsontzietarako zen) bidai luzetarako, Terranobara, bakailua eta baleak arrantzatzera, sagardoa edateari esker ez zuten antrax, eskorbuto eta alakorik gaixotasunik artzen.

Gauz guzti hauek nabarmentzen digu zein preziatua zen sagardoa eta horren ondorioz baita ere sagarrak, sagarrondoak eta sagastiak eta ia erdiarotik arau idatziak daude sagastiak babesteko. Lehenengoetako bat 1189 ko udazkenekoa da Lapurdin eta Rikardo (lehoi biozkoa) emandakoa da, erranez- "debekatua dagola animaliak sartzea sagastitan eta zigortuko zela sagarrak lapurtzera sartzen zena" baita ere Lapurdin ematen da lehenengo epaiketa, behi batzuk sagasti batean sartu direlakoz,..1457an gipuzkun heriotz zigorra ezartzen da behinpin bortz sagarrondo moztu edo xehatzen duenari, 1587an Hernanin 24 marabediko ixuna jartzen zien ahuntzen artzaiei, (ahutz bakoitzagatik) sartzen baldin baziren sagastietan... eta horrelakoak,haunitz dokumentatuak dude.

Baina pixkanaka pixkanaka sagastiak desagertzen joango ziren, gehien bat artoarekin, zeren artoarekin iraultza txiki bat izan zen (ez zen gendea aberastu baini bai famili asko ez zuten gose gehiagorik jasango, taloak, artopilek. oiloendako...erabiliko bai da). XVII. mendetik aurrera sagastiak ordez lur horietan artoa landatzen da. Honek eta gero ta gehiago asten dela kontsumitzen Arabak eta Nafarro erdialdeko ardoa, egin zun ia ia sagardoa eta sagastiak desagertzea. XIX. mendearen bukaeran Araba izanen da, ehenego herrialdea sagastiak galtzen duna, kasu hontan mahatshondoagatik eta patatagatik, gero Lapurdin, arratza flota ia ez da hain haundia ta bertze pattarral edaten dira (wiskia..), ta baita ere ia, ia Nafarro guzian

Bertzealdetik ardoa sagardoa baino iraunkorragoa eta sendoagoa zen gehienbat garraiatzerakoan, ez zen oxidatzen... honek iten du ekonomikoki eta komertzioarako, ardoarekin konparatuz ez izatea hai aproposa eta  hortik aurrera soilik etxerako egitenen da, ta ia XX. mendean bakarrik sagastiak gelditzea dira etxearen (baserria) inguruan edo etxeko baratzetan.

1917an Nafarroan  bakarrik Bera aldean ekoitzten  da(e gin ta saldu)  sagardoa. Gipuzkoan berriz garai haietan, oraindik 30. milloi litro egiten da baina urte batzuk geroxago 1967an 1.250.000 litro bakarrik ekoiztuko du.

Gaur egun 12 milloi litro ekoizten da, baztanen Larraldeako sagardotegia bakarra izanik, sagardoa ekologikoa eta nahiz eta sagasti propioak izan eta zonaldeldeko baserrietako sagarrondotik artu eta jaoan den urtea harras ona izan zela sagarrentzat, kanpotik ekarri behar dira, Galizia, Asturias, Francia... 200.000 litro ekoizteko.

Comments

Joan zaigu uda
Aste batetik bertzera joan zaigu uda, tita batean konturatu gabe, aste batean eguzkitan bero ta bertzian bero sutondoan. Freskua etorri, euria erori, goizetan kalefakzioa  kotxean, lanera joaterakoan eta zeru grisan, tximiniatik ateratzen den kea nahastuta, dira, udazken edo neguberri honen lurruinak.

Supazterreko arratsalde busti hauetan, goxo goxo egoteko, liburu baten laguntza nengoela , Josetxo Azkonaren azkena "arbola naiz eta zuhaitza" (Alberdania), egun hauetako aproposa (gainera baztango ikur bat dena), olerkia irakurri dut.

Xirimiri edanda.

Euria,

mila eta hamaika ttantta,

taupakaritan barreiaturik,

behe-lainoz jantzita zetorren

dotore, haritzpetik ikusita.

Bihotz kristaldun

opako baten antzera

ageri zen dizdizka,

oihal berde artetik astiro iragatzen.

Goraka behea nengoen ni:

zentzumenak laxaturik,

ahoa irekia, logikaz aratago.

Orduan,

nire baitara erori nintzen

ziplo, zeruz mozkorka.

Joan zaigu uda...eta uda hontan joan zaiguna (ez bakarra, baita bertze batzuk ere) Iruritar xelebre bat izan da Tiburtzio Almenar izenekoa, garai batian bandoa botatzen zuna, txistularia, barberoa ,etxeko tresna saltzailea, Iruritako club ciclista sortzailea, postaria, herriko hainbertze gauzen eta ekintzen bultzatzailea... denetarako eta denentzat lanetarako pres egoten zena, eta  "Un viaje al valle de Baztan" liburuan agertzen zena ,beretaz erranez, gizon haundia zela. Uda hontako abuztuan zendu zaiguna. Goian Bego, lagun. (argazkia ttipi-ttapa.net webhorritik artuta dago)

Joan zaigu uda...ta baita ere urte oso bat, zeren orain dela urte bat, eta bertze Iruritar xelebre batekin , Tinidad Urtasun bertsolariari buruz hain zuzen, hasi zen baztango haizegoa lau haizehara (sarean) zabaltzen, eta urte hontan zehar, astero astero saHiatu gara hor egotea, eskerrak eman nahi genun zuei, irakurle guztie, eta berexiki Philipi, hasierako laguntza, animoak, aholkuak (oberena LINUX-era pasatzia), emateagatik, Ieperra (Angel), lehenengoetako irakurtzailea izateagatik eta bere erantzunagatik (falta botatzen dugu), Mikel Romo argazkiblogaren lehenengo "garraitzailea", Lamizuriri (Pula) bere urbiltasunagatik nahiz eta urrun egon, katta edo kattalingorri, Ritxi kanterori, Trabis, liztor, Josebe, xa2, JKe, oriotarra, nabarkideri eta Nereari, eta  kolorezko muxuak (argazkiblogan utzitako mezuagatik) baita ere Juleni, bere metzueagatik eta bere blogan esteka jartzeagatik, Jaime Viguriari arrazoi berberagatik, valledebaztan.com webhorri ederran aipatzeagaik, (hainbertze sarrera edo bisita etortzen zaigu zure web horritik) eskermile! egonen gara, baitaToribiori bere blog Arizkun agertzeagatik, nabarlur blogari (blog soberanista bezala agertzen garenez eta egia da, Nafarroko historia gaia jorratzen dugunean idei hori daukagu ta gaiñera nabarraldeko kideak izanez)...Pernan, Lola Sarratea, Mikel   (berratarra), Mirian, Joseba... irakurtzeagatik..

Baita ere eskerrak eman nahi nuen, hasteko nire amatxiri ,(1911-1998) ,ipuin eta historio kontatzaile hain ona izateagatik (lastima gaztiak izatea eta konntatzen zuna arreta gutti jartzea, kontu zaharrak eta zaharren kontuak zirela pentsatzen genulakoz) gero Lander Santa Mariari, bere artikuloetatik eta "Las cuatro estaciones en el valle del Baztan" liburutik informazio aunitz atera bait dut, baita ere Agustin Otondo baztandar jatorrizko Txiletar idazlearen laneetatik, Maite Lakarren "baztan solasean" liburutik, ta Pello Salabururen "Baztango mintzoa gramatika eta hiztegia", Pedro Mari Esarteren liburu aunitzetatik "infazones", "navegantes del interior..."...Iñaki Sagredoren "castillo de Amaiur"...eta nola ez Mariano Izetarin ipuin, gertakizun eta bitxikeri aunitz "lapurtu dugu" bere liburuetatik, 2baztango kontuak", "negarrez sortu nintzan"...

Joan zaigu uda... tita batean urte oso hau bezala eta eta datorren bigarren urte hontan saiatuko gara astero-astero hitzak eta hizki batzuk astintzen eta urrengo urtebetetzerako hitz ematen dugu tarta izanen dela.

Ondo izan.

Comments

Karlistadak
Konturatu naiz merkatuko plazan Karlisten bidea izena daraman panel berri bat patu dutela orain dela gutti. Hormaiduria, Nafarroako gobernuarena da eta karlismoaren ibilbidea izeneko ekimen turistikoa proposatzen du. Bisitariari gune haietan gertatutako bataila eta gertakari historikoak gogoraratzeko edo jakiteko ideiarekin eta gerra karlistetan Nafarroan izaniko batailarik garrantzitsuenak gertatu ziren lekutan  hormairudiak eta panelak jarri dute, Lizarran, Altsasun, Orokieta-Erbiti, Etxaurin, Gares... Beran, Etxalarn, Zugarramurdni eta Elizondon nahiz eta paneletan informazio gutti azaldu.

Elizondo bakarrik ez baizik baztan osoa (baita ere bortziriak) garrantzi haundia izan zun XIX.mendeko gerra karlistetan, zeren muga ondoan dagonez arras preziatua zen zertaz eremu hau kontrolatzen zuna, Frantziatik etortzen ziren armak eta laguntzak kontrolatzen zitun,eta horretaz Baztan Lehenengo karlistadan, Karlisten "retaguardia" izan zen Liberalak bi alditan saiatu ziren ( ta lortu ere) Elizondo berreskuratzea.

LEHENENGO GERRA KARLISTA 1833-1840

Karlistadak Spainako arazo dinastikoen ondorioz direla aipatzen da baino benetan arazoak politikoa izan ziren. Felipe VII.naren azken urtetan liberalak boterean zeuden eta hauek idei  berriak ,aldaketa eta askatasuna aldarrikatzen dute. Aldaketa hoirtako bat aduanak aldatzea da, Ebrotik, Bidasoara, eta hori ondorioz Euskal herrian hain eskasa den gariaren preziozioak igo araziz, honek aserre eragiñez eta erlijiozko sinismenak arriskuan ikusten direla liberalen poloitikarekin, Spainako arazo dinastikoa eztanda egiten duenean ( Fernando VII.na hiltzean, ez dauka semerik, baizik bi alaba eta  "Ley salica" zegoenez) eta errege zenduaren anaiak Carlos absolutista zela eta gauzak lehen zeuden bezala bueltatuko zela jakinez, euskaldun gehienak bere alde jartzen dira. Bertze aldetik, erregearen alarguna Maria kristina bere alabaren eskubideak defendatuko du eta liberala ez izan arren hauen laguntza beharrezkoa du. Honen ondorioz liberalak estatuko kontrola izango dute.

Giro honetan, Baztan, Euskal herria osoa bezala (hiriburuak ezik) karlista da. Elizondo, berriz Liberalen menpe dago baina garai hontan Baztango alkatea Martin Luis Etxebarria Berroetarra da eta alkateaz gain Etxebarriak brigadier karlista da eta segidan Elizondo bereganatzen du, Baztan osoa  bere menpe izanez, Karlisten erretaguardia bihurtzen da. Gerran dizdira haundiko kapitaina izango da Martinek eta komentatzen da Espoz y Mina general liberalak bere ama atxilotu zula eta 14.000 dukadu eskatu ziola erreskate gisa, kapitain baztandarrak ezetz erranez Espoz y Mina gerra bukatzean anrea gaixo askatu zuen (hau ez da izango general liberalaren zerrikeri bakarra). Karlistak seguru sentitzen dira Baztanen eta  1834am Karlisten buruzagie Don Carlos eta bere jeneral ospetsuena Tomas Zumalakarregi  Elizondon elkartu ziren  bien artean, gerora Elizondoko manifestu bezala ezagutu izan zen textua idatzi eta irakurri zuten. ( irudian Zumalakarregi).  Agintariak eta kuartel de mando Arizkunenean patuko dute eta soldaduen kuartela, gaur egun Ikastolako parkea dena, egonen dira.

1835an Espoz y Mina general liberalak Elizondo askatzen du,eta askatu bezain laster alde egiten du Zumalakarregi bila, baina karlistak oraindik indartsuak daude eta Baztango herri gehienak kontrolatzen dute eta Sagastibeltza general Karlista famatua Elizondo sitiatuko du bere kañonekin, plaza hori artu nairik, karlistak, Bordazuri gañetik tiroz zirikatzen eta karlisten soldaduek kalte haundi eraginez, egun batzuk egongo dira. Berriro  liberalak Espoz y Mina bidaltzen dutebigarren aldizElizondo askatzeko eta genioz ta aserrez Iruña utzi eta Baztan aldera doa, Zumalakarregi bere atzetik eta Elio jeneral karlista Belate itxarozen. Espoz y Mina  azeri zaharra izanez Belatetik ezkerretarago dagoen menditik Larremiar eta Zazpi-iturrieta lepoetatik igarotzen iritsi zen Baztanera. Elizondo sitiatzen zuten karlistak bere kañonak artu eta ondoko mendietan gordetu zuten.

General liberalak Elizondon sartu bezain laster, bere lehenengo lana izan zena Sagastibeltza general karlista kerabili izan zituen kañon piezak harrapatzea izan zen eta ongi aski zekien Lekauzen inguruan egongo zirela ezkutatuak. (argazkian artillero karlista bat)

1935lo Martxoaren 14an, Espoz y Mina Lekautzera igo eta ea non ezkutatuta zeuden kañon pieza hoiek hasi zen galdezka (lehenik erdaraz ta gero euskaraz euskalduna bai zen), Lekauztarrek ez zuten ezer erran, muttu gelditu ziren, honek ez zion ezer gustatu generalari eta alkatea eta bertze sei herritar  plazan hil zitun ( bere hil zorian bakarrik 3 zirela eerran zun). Honek ere ez zitun lekauztarrei mingaina atera eta haserre bizian agindu zun herri  guztia erretzea , herria sugarren menpe kiskalita gelditu zen, eliza eta hiru etxe ezik Xaharrea, Lartxea eta Ortiborra hain zuzen. Minak bere izena betiko zikindu zuen gogorkeri orrekin. (gero ere, Cabrera general karlistare ama fusilatu zun).

Ekainan Zumalakarregi Bilbon zauritua izanen da eta egun batzuk gerora, 24an Zegaman hilko da.

Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka-pixkanaka gerran iniziatiba hartzen hasi ziren, baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu. Gauzak horrela, gerra amaitzeko formulak bilatzen hasi ziren batez ere herrialdeetako handikiak, Baionan bilduta. Hauek Muñagorriren bandera eta leloa (Bakea eta foruak )bultzatu zuten. Militarki eraginik izan ez bazuen ere, eragin handia izango zuen gero, 1839an Rafael Maroto eta  Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren testuan. Bertan, militar karlisten graduak mantentzen ziren baina foruak ez ziren erabat berresten, ordea, euskaldunek beren foruak mantentzeko eskubidea, hautsi egin ziren eta euskal karlistak traizionatuak izan ziren estatuarengatik zeinak foruak ezabatzeaz gain, jende ugari gartzeleratu zuen.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruen murrizketa izan zen. 1841ko lege batek, halaber, Nafarroako foruak desegin zituen, autonomia handia izaten jarraitu bazuen ere.

BIGARREN GERRA KARLISTA 1846-1849

Bigarren altxaera karlista, Baztanen eta Euskalherrian ez zen sumatu zeren gertuegi zegoenez gerraren esperientzia, euskaldunak ez ziren  altzatu. Altxamendua Kataluñan indarra izan zun eta bigarren gerra karlista bezala ezaguzen da, guretzat berriz, bigarrena hirugarrena zanen da.

HIRUGARREN GERRA KARLISTA 1872-1876

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak (argazkian) Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean.Don Karlos hau, karlisten erregegairik ospetsua eta maitatuena izan zen, zeren karlistekmila milaka argazki atera zuten bere irudiarekin eta ohikoa bihurtu zen euskal baserrietako sukaldetan, ama birginaren estanparen alboan, seguraski.

1873ko urtarrilean Karlistek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,Nafarroa eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez. Euskal lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten ( lehenengo errepublikak estatu laikoa izan zan eta euskaldunek katolikoak izanez tradizionalismoan murgildu ziren).

Dena ongi doanean karlisteentza (hegoeuskalherriko lau probintzietan gobernatzen dute) 1873ko Uztailaren 16an, Karlos VII.na Zugarramurditik sartzen da bigarren aldiz ( 1872an Beratik sartu zen lehen aldiz baino frantziara bueltatuz) eta Baztan igarotzean, baztandarren harrera sutsua jasozen du eta Atxurira  (peña plata, Baztan eta Etxalar tartean) igotzen da, han bai daude karlisten kuartela eta Nafarroako iparraldea handik kontrolatzen dute.

Gerra honta ere Baztan ere garrantzi haundia izan zun muga hondoan zegolakoz eta hasieratik karlisten mempe egon zen, eta karlisten mugimendua asko sumatu zen,baita ere inguruan, bidasoa aldean Endarlatzan, Santa Kruz apaiza karlista ospetsua ibiltzen da, (argazkian bere gerrilar taldea) honek arazoak izango ditu bere karlista kidekin bere sarrakiegatik eta 1873ko udan erbesteratuko dute

1874 frentea estankatzen da eta 1875 errepublikaren porrota ostean monarkia ezarriko da berriz espainian Alfontso XII.a tronuan exertzen da eta hemendik aurrera pixkanak pixkanak gauzak gaizki joanen zaio karlistei eta ia ia hirugarren gerra karlista arestian komentatu dugun Atxuri mendiako (Etxalar-Baztan) batailan akitzen da zeren zazpi horduz borrokatu ondoren karlistak ihes egiten dute eta liberalak zonalde guztien jaun ta jabe izanen dira, Alfontsinoen generala Miguel Martinez Campos izan zen eta denborarekin Alfontso XII.nak Baztango markesaren titulua emanen dio hain zuzen batalla honengatik. Aspaldi irakurri nuen Lander Santa Mariaren artikulo bat, badela Arjentinan tipo bat honen deszendientia dela eta Baztango markesaren tituloa berreskuratu edo erabili nahi duela.

Bertzaldetik batalla honen ondorioz Don Karlos VII.nak "ausarta, elegante eta dotorena" iparraldera jo zun eta "volvere" erranez muga pastu zuen.

Berak ez da berriro bueltatuko, baino urte dezente bazuk geroxago baztanera bueltatuko dira karlistak (tradizionalistak, fatxa-fatxak) 1936an, reketeen itxuran eta odola ekarriko dute berriro, baina hori bertze historioa da.

Comments

Gazteluaren ondareak
Uda hontan, laugarren aldiz Aranzadi Zientzia Elkartekoak, indusketa arkeologikoekin  segitu dute eta joan den urtean erdi Aroko gazteluaren harresia aztertzen ibili bai ziren, aurten, berriz, barnealdean aritu dira Aranzadikoak, gauz interesgarriak agertuz. Egunerokoan XIV eta XV. mendeen artean erabili ziren hainbat objektu topatu dituzte: animalia batzuen hezur arrastoak, ontzi eta bertzelako tresnak, ezpata bat, gezi punteen arrastoak eta urrezko txanpoin bat ere. Negu hontan, aurkitutako gauzak laborategian aztertu, sailkatu... ondoren hurrengo urtian bueltatuko dira Amaiurrera lanak segitzeko asmoarekin.

Abuztuko egun goxo batian, Bozatetik, bide zaharretik Amaiurrera joan ginen indusketak espreski ikustera eta sorpresa haundia eta ona eman ginen han aurkitutakoaz, zeren argi eta idei garbi bat inten ahal zara nolakoa izan zen gaztelua, ondareak ikusten, baita ere sorpresa. jendea pentsatzen zuen baino haundiagoa zelakoz (gaztelua, gaztelua) zeren betidanik entzun dut, haundia ez zela izango, akaso dorretxe bat, harrizko etsi bat inguratzen ( jendea monolitoa okupatzen duen lur eremu horretan bakarrik zegola pentsatzen zun edu genun) baina gaztelua hor zegoen, lur azpian, lur zati dexente batean zabaltzen zen, eta bai, dorretxe bat,  gazteluetako dorretxea torre de homenaje deitzen dena  eta etsi batez inguratua baina harretsi bat, dorrekin (argazkian dorre baten ondareak, eta indusketen argazki gehigo ikusteko, baztango haizegoaren picasa albunean) ta guzti, sei uste da bazirela eta gero kubo berriak gehituz urtez urte...Baina hortaz, (nolakoa zen, nola eta noiz joan zitzaion zatiak gehituaz, noiztik dokumentuta azaltzen da eta abar...) jakiteko , Iñaki Sagredoren azken liburuan "El castillo de Amauir a traves de la historia de Navarra" argi ta garbi eta  arras ondo dena azaltzen da.

Pamielak argitaratutako liburu honek, Nafarroako konkistaren ikuspegi ezberdina eskaintzen digu, 1522ko Amaiurko bataila gertakizun nagusiaz baliatuz. Obrak Goi Erdi Arotik XIX. mendean gaztelua desagertu bitarte izandako gertakizun nabarmenenak biltzen ditu, baita monolitoa eraikitzea eta ondoren XXI. mendean egindako berreskuratze arkeologikoa ere.

Alde batetik indusketak nola joan dira, agertutako ondaren bidez nolako izanen zen, zer agertu diren..kontatzen digu ( argazkia, El castillo de Amaiur liburutik eskaneatua).Nola 1516an "kubo nagusia2izeneko zatia gehitu zen, 1517an "kubo berria" eta azkenian gaztelaniarrek erreforzatu zuten.

Bertze zati bat historian murgiltzen digu, Nafarroko historian, Gaztelu beltzatik abiatuz. Gazteluaren lehenego aipamena 1192 daukagu, tenente bezala Orizko Gartzia agertzen da. Amaiurren (dokumentutan Mayer edo Maya bezala agertzen da) peajea ordaindu behar zen, hau da, merkantzien krontrol iten zen, erresuman zer sartzen zen eta zer ateratzen zen kontua eramaten zen (tabla), Amaiurko gaztelutik peaje hori kontrolatzen zen. Liburuan baita ere gazteluko alkaide edo tenenten zerrenda guzia aurkitzen da eta baita Nafarroko konkista nola izan zen argi eta ulertzeko errex azaltzen da. Zati hontan arras interesgarria iruditu zaidana eta nabarmendu nahi dudana, konkista ondoko kronologia  (zeren azkenia urte hoietan gazteluarekin gertatutakoa ulertu eta jakin izan dut).

1512ko Uztailaren 21a, Gaztelaniako ejerzitoa Albako dukearen eskutik Nafarroan sartzen daSakanatik barna.

Uztailaren  24an Iruña kapitulatzen du eta Nafarroko kortea Ortezera pasten da.

1512ko Urriaren 18an Erresuma berreskuratzeko lehenego saio izanen da, Naparrak gaztelua berreskuratzen dute,

Azaroaren 1an Amaiurren dagoen Napar ejerzitoaren zati bat, Iruña berreskuratzeko asedioan laguntzeko abiatzen da, ejerzito horren buruzagia Ezpeletako Juan izanez.

Azaroaren 30an neguagatik Iruñako asedioa utzi eta atzera iten dute naparrek. Amaiurren Ezpeletako Xelen aurkitzen da eta gaztelaniarren asedioa eusten saiatuko da.

Abenduaren 19an Amaiurko gaztelua errenditzen da eta Fernando Katolikoak Anton Alguacil izeneko gaztelaniarra tenente bezala jartzen du gazteluan.

1516 Berreskuratzeko bigarren saiakera, baina Nafarroko Pedro mariskala preso artzen dute. Urrengo urteetan 1517-1520, gaztelaniarrek obrak eginen dute gotorlekua gogortzeko, jakinez naparrek saiatuko direla erresuma berreskuratzen eta Amauieko gaztelua garranzitsua izanen da naparrek gelditzeko.

(marrazkia Juan Luis Landarena da eta Berriako Nora aldizkaritik eskaneatua dago). 1521ko Maiatzaren 10an Naparrak berreskuratzeko hirugarren saiakera iten dute. Iruña askatzen dute eta gaztelaniarrek ihes egiñez alde egiten dute.

Ekainaren 30an Noaingo batalla izanen da eta Naparrak galdu ondoren iparralderako bidea artuko dute.

1521ko Irailaren 29an Napar tropak Amaiurko gaztelua asdiatzen dute.

Urriaren 3an Gaztelaniarrek errenditzen dira. Naparrek Baztan-Bidasoa berreskuratuko dute Nafar erresumarako (Hondarrabiako gaotorlekua barne)

1522ko Uztailaren 15an Gaztelaniarrek gateluaren aurrian akanpatzen dute.

Uztailaren 19an Mina bat jarri ondoren zulo bat erekitzen dute.

Uztailaren 20an gaztelua gaztelaniarren esku geratuko da.

Abuztuaren 12an minak batzuk jartzen dute gaztelua suntsitzeko ideiarekin eta alde iten dute.

Gaztelua ez zen benetan suntsitua izan zeren 1536ko Abuztuaren 11an bertze saiakera bat izanen da Naparrengandik.

1582an lapurtu eta saltzen da gazteluko harria eta Amaiurko eliza berria egiteko erabiltzen da.

1617 an gaztelua suntsitua dagoenez harria saltzen da.

1641an espainolak gelditzen diren gazteluaren ondareak suntsituko dute.

1922ko Ekainaren 30an monumentua inaguratzen da. Monolitoa Martin Zabaleta Berroetarra egin zun eta harria Almandozko  marmol zuria zen, eta altura 7,75 metro zituen.

1931ko Abuztuaren 26an dinamitaz lehertuko dute monolitoa, ez zuen iñork erreibindikatuko baiño zihurraski Nafarroko eskuintzaleak izan ziren.

1975an komisio bat sortzen da oroitagarria berriro berreraikitzeko, Nafarroko diputazio foralatik baimena eta subentzioa lortuz.

1982an oroitagarria berriro altxatuko da Amaiurko herri osoa inplikatuz, oritagarri berri honentzan, atentatuaren ondoren gelditu eta erabiltzen ahal ziren harriak berreskuratu ziren.

Honegatik eta bertze gauz anitzagatik liburua arras interesgarria da eta gainera Amaiur eta Baztani buruz  bitxikeri asko aurkitzen ahal da eta indusketa segituko direnez berri gehiago jakiteko pres itxarotzen egonen gara.

Betiko argia .

Comments

San Jil, ebaki trankil
Iratzea ez zen mozten ahal , Irailako (iratzearen hilabetea) lehenengoa iritsi artioa San Jil eguna, behinpin hori jartze du Bailarako ordenantzetan. Baserri eta etxe bakoitzak egokitua zeukan lur komunalatik irazelai (idezelai) bat belaunaldiz belaunaldiz trasmititzen zena. Gaur egun "iratzea itea"  iratzea moztea, iratze metetan patzea ia apenas egiten da, baino bazen garai bat iratzea oso garranzitsua zela. Iratzarekin, ongarri  iten zen, bai metazirietan edo "kamantza" bezala, kamantzak artzaien guaziak iratzez egiñakoak izanez gain baita ere aberenak dira eta kamantza hauek animalien gorotzakin nahastuta ongarria eta simaur bihurtzen zen, ongarri naturala eta primerazkoa izanez.

Iratzea moztea oso gogorra zen eta  ez bakarrik bere zurtoia gogorra delakoz eta sega, denbora guztian zorrozten egon behar zelako, baizik baita ere normalki iritzelaiak baserritik urrun zeudelakoz eta iratze moztua leretan ekarri behar zelako. Urtean behin mozten da eta oso garrantzisua zen Irailaraino itxarotxea, zertaz tenore hontan iratza "heldua" dago eta lehenago mozten baldin bazen arriskua izanen zen urrengo urteetan ez zelakoz aterako. Baita ere garranzi haundia dauka bakoitzak egokitutako eremutik moztea, ezin zen eta debekatua zegoen bertze edozein lekutik moztea, baita ere garrantzi haundikoa da urtero moztea edo behipin ez egotea bi urte segidu moztu gabe, zeren irazelai bat abandonaturik harras txarra izanen zen mendirako, aproposa izanen  zelakoz suteak izateko.

Iratzearekin iratze-metak iten dira, eta han ustelduko da. Iratzea ez zaie ematen haziendari janari edo bazka bezala zeren ez da jangarria animaliendako, gañera arriskutsua izanen zen jango bazuten. Usteldua izan ondoren eta ongarrian bihurtuta, simurtuko dira  zelai eta belai guztiak, ziklo naturalaren urrats guztiak emanez.

Garai hauetan ere, Udazkenaren ateetan gaudenz, egurra prestatzen da eta baita ere San Jil-endako, egurre loteak eskatuta egon  behar dira (Abuztuak 31 azken eguna). Hau ere eremu komunalatik egurra aprobetxatzen da ta horrela baita ere mendia eta basoak garbitzen dira, lote hauetan gehienbat etxeko supazterretarako edo sutondotarako da baina baita ere nekazal tresnak egiteko, egurra ematen da, meten metaziriak iteko, lerraferrak iteko (gaztañak gaztañondotik botatzeko makile)... Hemen ere bailarako ordenantzetan argi uzten du, egokitutako  lotea menditik ateratzeko eta etxera eramateko 9 hilabeta daudela, Irailatik Maiatzaartio eta ordenantza patuta ez egon arren harras gaizki ikusita dago honekin "negozioa" egitea, baino zoritxarrez egiten da, lehen egiten zen eta gauer egun baita ere.

Lehen negozio iten zutenak, 50. hamarkadan  hemen zeuden militarrak (ofizialak) ziren, hauek bai ziren, moztu, zer moztu ta nori moztu erabakitzen zutenak. Meakan zeukaten kuartelak eta han inguruan mozten zuten egurra, herritarrek, turnoko ofizialari erosten zioten. Egurra ordaindu eta etxera eramateko , soldadu dozena alokatzen zuten, Soldaduak artu eta herritarren etxeko atearaño eramaten zuten egurra. Normalki etxekoa, soldaduei bost duro eta gosari on bat ematen zieten baina batzutan ezta hori.

Gaur egun berriz zerbait antzeko parezido egiten dela,  dirudi. Zeren  zerbait horrela gertatu zizaion Bilbotik Aritzakunera etorri ziren bikote ezagun bateri. Aritzakunen borda bat erosi eta konpondu ondoren, negua pasteko egur lotea eskatu zuten, lotea etxeraraino urbildu zutenean eta egurra prestatzen hari zela, barridea agertu eta ea egur guzti hori datorren negurako zen galdetu zien. Ezagunak baietz erranez,  Arizankundarrak ezez, inposible, ezinezkoa zela, zeren egur hori freskua zela eta zuhaitz mota hori (uste dut haritza zela) behipin urte bat egon behar zela idortzen. Lagunak, urbanita zelakoz edo Bilbotarra (akaso athletikakoa)  zelakoz, pentatzen zun iruzur egin ziotela edo behinpin sentsazio hori zeukan.

Urrengo urtean berriro lotea eskatu zun, egokitu zizaion loteak ikustera joan zen Baztango Udaletxeko  basozain batekin eta joaden urteko basozaina berebera zenez, joanden urtean gertatutakoa aserrez bizian azaldu zion. Basozainak lasai lasai horrela erantzun zion:- Egur ona nahi baldin baduzu, nik lortuko dizut,

Lagunak ez bai ezta ez erantzun zion, pentsatuko zuela eta gauza horrela gelditu zen. Handik haste batzutara, lanean zegola, basozainak deitu zion, egurra pres zeukala eta kamionan orain bertan eramango ziola, lagunak egun artan ezinezkoa zela erran zion, zeren emaztea Bilbon zegoen, berak, lanean eta lanetik atera bezain laster iruñara joan behar zen gauz jarrantzisu batera eta ea bertze egun baterako uzten ahal ba zun?.  Basozainak, modu txarrean, ohikatuz hori ezinezkoa zela, kamioia kargatuta zeukala eta bertzenaz porte hori kobratuko ziola eta garestiago aterako zizaiola. Orain harte diruaz ez zuten hitz egin, lagunak pentsatzen bai zun lotea izango zela, baino ez! basozainak kobratu nahi zuen eta gañera ez merke , hiru mila euro kobretu nahi izan zion (palaren gastua egurra ateratzeko, kamioaia eta  ganantziak) berak diru hori ez zuela ordaintzen ahal eta hijoputa hemendik eta hijoputa handik, telefonoa eskegitu zuten.

Eztakit basozain honen jokaera hau normala den eta hau bezalakoa aunitzetan iten duen edo lehen aldiz egin zun (negozioa ikusi zula, urbanitatzelakoz) baina benetan gauz itxusia da, zerbait komunala dena (denena) negozioa itea edo behinpin saiatzea eta ikusten denez gauz bazutan ez da aunitz aldatu gure zulo berde  honek, eta arestian errandakoa  bezala San Jil arrapà dena ta bil.

Comments

Lekauzko kolegioa
Gaur egun. sortu zenetik 121 urte geroago "aholku onaren" lekauzko kolegioa garai batean zenaren fantasma triste eta penagarri (baita ere beldurgarria barruan sartzerakoan) bat da . Azken arnatsa artzen eta erraustea  itxarotzen ari den  eraikuntza  da, zeren hori da jabearen (Nafarroko gobernua) erabakia.

Ez dute dena botako, eliza,sarrerako ataria eta kolegioaren ikurra dena, kaustroko magnolio zaharra mantenduko dute. Kaputxinoak 2003. urtetik alde egin zutenik pauso haunditan,  utzikeriagatik irudi lotsagarri hontara iritsi da, sarrera debekatua dago eta "erortzeko arriskua", kartela ipinita, baita ere urte hauetan baliozko gautzak  eramanak izan dira, azkenak elizako ezkilak eta erlojua izan ziren (2007) ezkilak Lizarrara eta erlojua... norbaitek jakinen du. Lehenago bibliotekako liburuak, museoko eta laborategiako gauzak, elizako irudiak eta retabloa eraman zuten baita ere   José María Llevaneras, kolegioaren sortzailearen omenez Oteizak egindako eskultura. Gauz gehienak, eskultura bezala, Zangotzako kaputxinoen monastegira eramanak izan dira, bertzeak, adibidez liburuak, Iruñako San Antonio (karlos III) libururegira.

Baina beti ez da horrela izan, ondar hauen atzetik, garai bateko instituzio haundi eta kultural bat dago eta Lekaroz eta Baztan arana kulturaz ornituz gain bi hitz hoiek ezagun eta ospea izatea lortu bai zuen, handik atera bai ziren euskal kulturaren (ta arlo haundiagotan) maixu haundiak izan diren batzuk. Adibidez, Jose Antonio Zulaika  Aita Donosti izenarekin ezagunagoa, konpositorea, musikari ospetsua eta folklorista eta Lekauzko frailea izan zena. Folklorista bezala Baztango eta Euskal Herriko herri eta bazter guztiatik ibili zen abesti zaharrak billatzen, apuntantzen eta herriko zaharrenei galdetzen, horren ondorio izan zen "Gure Abendaren Ereserkia" (499 abesti eta 24 melodi biltzen ditu),  eta bere lanagatik ez baldin bazen  gaur egun euskara daukan kantu asko galduta egonen ziren. (argazkian aita Donostia kantu bat errekopilatzen, argazkia www.saretik.net artuta dago). Baita ere aipatzekoa, Jorge Riezu aita, bere ikaslea izan zena eta bere lanak aita Donostia hil ondoren editatu zituna, ta Patxi Ondarra (aita Ondarra), Lekarozen eman zituen 12 urte irakasten eta Baztango historiarreko,  monumento megalitikoak ikertu eta katalogatu zituna...Ikasle bezala Jorge Oteiza eskultorea   ere ibili zen bertze hainbertzekin batera zeren 1890 tik 1990ra (ikasketak ematea utzi zituztela), 6.500 ikasle pastu ziren eta 40 hamarkadatik baztandar batzuk (alumnos externos) joanen dira.

Lekarozko kolegio 1888 sortzen da Joaquin Maria Llavaneras eskutik, baina 1890 arte ez dira kaputxinoak etorriko 87 ikasleekin (kantabriatik). Urte bat geroxago 1891an eliza ereikitzen da, urtez urtez haunditzen doa eta 1897 elektizitatea iristen da ( hortarako Baztan ibaian uharka bat eginen dute eta orain dela gutti bota dutena, Lekauzko bideguruzean). Kolegioa hasieratik autonomoa izan nahi du eta 1915tan Bidasoako trena inaguratzen denean , kaputxinoak Iruritaraino doan errepidea iten dute, Iruritan geltokia egonen bai zen. 1931 haunditzeko lanak asten dira baino gelditu behar dute espainako gerra zibila hasi delakoz, kolegioa hospitalean bihurtzen da eta gerra ondoren aita Donostia eta bertze batzuk hies egiten dute, urte hauek artio Lekauzko kolegioan euskal abertzaletasun kultural haundia dauka, gero diktaduraren garaian, honi buelta emanen diote eta justu alderanzizko kutsua izanen du. Aita Donostia 1941 bueltatuko da eta urte hortan zonaldeko ikasleak artuko dute lehen aldiz eta 60 hamarkadan 100 kaputxino eta 400 ikasle izanen ditu. Txikia gelditzen dela eta sute batek  zati bat  suntsiti duela (ez da iñoiz konponduko) 1967an eraikin berri eta modernua egiten da, eraikin horretan 1975an natur zientziako museoa irekiko da, museoan edoitzen animali mota (disekatuak) aurkituko dira, artzak, oreinak, tximinoak..baita ere naturako bitxikeri aunitz, zazpi hankako bildotsak, bi aurpegiko aratxea, hiru zangoko ahatak... denak zonaldeko baserrietan jaioetakoak. 1980 polikiroldegia eraikiko da eta 8 urte geroago kolegioaren 100 urte ospatuko dute. Azkenik 1990-91 ikasturtea, azkena izanen da, 12 urte geroago kaputxinoak joanez.

112 urte ondoren erran behar, ondare kultural haundiak utzi dula kaputxinoen ikastetxe hau Baztanen, baina konbetuaren ondare haundiena, behipin adiñetan sartuak daudenetzat beti izanen da Lekauzko konbentuko tortille!. Ala komentatzen bai omen du Mariano Izetak bere Baztango kontuak liburuen..."Yanari arronta balin bada ere, aski ona ta gustagarri, Lekauzko tortillaren fama alde guztietan hedatua dago eta denek laudatzen dute..." Liburuan komentatzen du Lekauzko tortille ikastetxeko lehenengo urtatatik iten zela eta  fama haundikoa zela, espeziala, eta ia ia formula sekretua zeukala. Baita ere oso preziatua zela eta Baztandarren Biltzarretan eguerdiko otorduan emanten zela, eta ala izanen zen.

Kontu zaharrak (eta ez horregatik aspergarriak baizik interesgarriak) alde batera utzita gaur egun ikastetxea egoera penagarria dago nahiz eta aurtengo Martxoan Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak, Udalak eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu izan arren, egoitzaren etorkizuna erabakitzeko. Apirilaren 6an, berriz, proiektua nondik jo jakiteko SPRIN erakundea kontratatzeko erabakia hartu zuen Kolegioaren inguruan eratutako batzordeak. Ideien lehiaketa egin eta egokiena dena egitea izanen da hemendik aitzinerako pausoa.

Comments

Xanpart, Amaiurko artzaia
Amaiurko artzain txakur txapelketa, Amaiurren tradizioa edo ohitura bihurtu dena eta beren bestetan faltatzen ez den, gauz bat da, baita ere Baztanen, herri bakarran egiten dena da.

Aurten 34. edizioa izan da eta zoritxarrez Patxi Etxeberria "Xanpart"  V. memoriala ere. Honek erran nahi du, orain dela bortz urte  joan zizaiguala Xanpart, Euskal Herrian egon den artzai oberena, txakurrekin solas iten zuena eta ardiekin jolas, mutil zintzoa zena eta denegatik maitaua zena, bai txapelketetan baita ere  bere bizitza arruntan.

Patxi Etxeberria Mihura, (Xanpart lagunentzat) 1958ko otsailaren 2an sortu zen  Amaiurreko Xanpartenbordan baserrian, hortik dator bere goitizena.  Ttikitatik, baserrian artzaintzan hasi zen. Laster lan bakarti horretan zakurra bilakatuko zen bere lagunik hoberena. Artaldearen zaintzen egoten zen belardietan zakurren hezten hasi zen. Patxirentzat txapelketetan aritzea ez zen helburua ez zizaion ezta burutik pasatu, baina 1976an garai haietan Amaiurren apeza zena Norberto Iturraldek,  ezagutzen ziola zein artzain ona zela, solastu ondoren animatu zion Amaiurren, bere herrian parte artzera, 18 urte zeukan eta bertze jendeen aitzinean bere burua erakustea  izaera ez izan arren,  azkenean onartu zuen. Lehiatu eta irabazi, ez bakarrik lehenengo hau baizik 10 aldiz gehiago irabatziko zun Amaiurren.

Xanpart hasi zelarik, artzai zakurren txapelketaren munduak iraultza ttikia ezagutu zuen. Amaiurko artzainak bere lehen urtean, hitzordu nagusiak irabazi zituen, Oñatiko masterra tartean (artzai txakur txapelketetan sari nagusiena dena). Lehen urte horretan Euskal Herriko txapela ez izan zuen lortu, eguraldi kaskarra egin bai zuen Urkuiolan,  baina berantago bortz aldiz irabaziko zun (gaur egun ez du inork hori lortu). Nafarroako txapela berehala jauntzi zuen, eta ondoko urteetan 15 aldiz irabaziko zuen, hoietatik 12 segidan 1976tik 1987ra. hoietako sei bere lagun  Labri-rekin lortu zun eta bertze seiak Pintxe-rekin  eta  hiru aldiz berriz Lagun zakurrekin.

Patxik eta bere lagunak (zakurrak) txapelketetan ikusgarriak ziren,  jendea "flipatuta" gelditzen zen nola manejatzen zun zakurrak eta ardiak, bere sentiberatasuna animaliekin, nola solasten zun bere zakurrekin...segi aintzinera!, aitu errana!.. Labri ta bertziak urbiltzen ziren eta bere aurrian exerita, artzaia eta zakurra aurrez aurrez, begietatik begietara, solastu ondoren, zirudien (argazkian Labri-rekin) buruarekin baietz egiten zula Labrik; -ulertu dizut, nausi- eta harat, artaldera  joaten zen ziztu bizian, ardiak biltzen zitun eta berriz txapela Patxirentzat.

1988an Nafarroako Txapelketa bertze Amaiurtar bat irabazi zun, Felix Irigoien eta handik aurrera ia gutti edo ezerrez lehiatu zuen.

Herrian gutti agertu arren, herriko bestetan bi egun pare, ez gehigo, agertzen zen, herritarrek asko maitatzen ziotenez 1999 omenaldi xume eta ederra egin zioten Amaiurren eta 2001 berriz Iruñan, animo haundia artuta bere artzai lanetan segitzeko zeren ia bere osasuna ukituta zegoen. 30urtekin osasun arazoakizan hasi zen eta hil baino lenago neumonia haundi bat pastu zun baina berak artzai bezala segitzen zun eta egunero Belateko zelaietara (ardien bazkalekuetara) joan etorri egiten zun eta joan etorri hoietako batetan bidean gelditu zen. 46 urte zitun eta kristoneko palmaresa artzai bezala (Oñatiko masterra 3 aldiz irabazita), horregatik eta gañera mutil zintzoa, xumea eta maitagarria zenez egun horretan Baztanen laino beltz eta triste bat somatu zen (penaren lainoa).

Adixkide ginuen

artista ere bazen,

beti irrifartsu

eman zizkigun

hamaika atsegin

Comments

Baztango katedrala
Erranairua erraten dun bezala San Lorentzo jaun santu, esku batian sua ta bertzian ura ta dirudi egia dela zeren ti-ta batian berotik eurira pastu dugu.

San Lorentzoak Zigako bestak dira, Zigako herria basaburuako kuartelean kokatua dago.  Irurita-Berrueta errepidearen albo batea dagoenez dirudi pixket baztertuta dagola baini ez da aztu behar herria zeharkatzen duela done Jakue bidea edo "camino reala", eta herri  xumea dirudi arren gaur egun nabari da aintzineko noblezia eta garrantzia. Noblezi hori nabarmenzen da bere eliz ikusgarriarekin, San Lorentzori eskanitakoa eta Baztan osoan parerik ez duen eliz horretan eta "Baztango katedrala" izengoitiarekin ezagutzen dena.

Bere itxura, ikusgarria eta harrigarria da, baztango harri gorrizko sillareakin egiña dago. Nahiz eta garai batzutan konpondu, gauzak berritu eta aldatu (eskalerak gehitu, dorrea XIX. mendekoa da)..., eliza ikusgarri hontako ereikin data 1593-1603 da, nahiz eta urte batzuk lehenago hasi ziren.

Betidanik entzun da Eliza honek bitxikeriaz eta misterioz inguratuta dagola. Adibidez erraten da elizako elizaurrea (fatxada) San Lorenzo de Escorial-aren kopia txiki bat dela (izen berbera ta garai berdiñakoak) . Eskorialak 1563-1584 urteetan egin zen eta honek bai leku misteriosoa eta magikoa dela, zeren kondairak beltzak erraten dutenez, otoiza egiteaz gain, astrologia ta astronomia ikertzen zen, baita ere alkimia eta jakintasunaren templo berria izanen zen, Salomon-en templuaren kopia izanez...Hori egia izatea edo ez, erran behar bi elizak, izena berdiña apartez, itxura aldetik zerbait berdintasuna daukat. bortz arkuak, zutabe borobilak, frontoia...akaso el Escorial bezal hemen  ere " magia" eginen zen? edo zihuraski konzidentzia izanen da eta garai haietan "el Escorialeko" modelua erabiltzen edo kopiatzen zuten elizak egiterakoan. (argazkian San Lorenzo de el Escorialeko eizaurria).

Bertze bitxikeri bat Zigako Elizaren iguruan bere kokapena eta alderantziz ereikia dagola da. Bertze Eliza guztiak bezala plazara begirtzen du edo plazatik ataria ikusten d,a bortz arku hoiekin, baina elizaurre edo atari horretan sarrerik ez dago, barrura sartzeko  alboko pasabidetako atzekaldian dauden atetik sartzen da  eta sartzerakoan konturatzen zara alderantziz dagola , absidea eta aldarea bertze norabidean daude,  hau da elizaurrean edo fatxada nagusian daude. Dirudi Lehenik barrukua egin zutela eta gero bertze aldera begiratu behar zula , fatxada lekuz aldatu zuten edo akaso herria, elizaren atzekoaldian sortuz joan zen eta...edo esanahi  magiko bat izanen du guzti hori?.

Zigako eliza aunitz nabari da bertze herriko eraikiñeetatik

Baino ez da bakarrik kanpoaldea baizik ere barruan  murgiltzen gara "misterioan" ,zere aldarean dagoen retabloan, masonen sinbolojia aurkitzen ahal da, konpasa eta eskuadra ta bertze ikur masonikoak. Masonak, "maestros canteros"  (argiñak), unibertsoko eraikitzaileak...ziren eta dira eta Baztango eliza bitxienan, aurkitzen ditugu, Kasualitatea?. Ba bai, zeren retablo hori Iruñako San Nikolas elizan zegoen 1713. urtetik, enkargatu zutela eta 1904an Zigako elizara eraman zuten.

Ez da gezurra izanen, erraten baldin badugu, gauz guzti hoiek kontuan hartuz, San Lorentzo eliza zerbait misteriotsua dela baieztatzerakoan, bai ta ere "misterio" hoiek kasualitate hutsak direla eta magikorik ez dagonik ezerrez eta dena, literatura ta folklore merkea dela,... edo igual bai, akaso eraikin horrek, gaur egun bere esanahia galdu dugun sekretoa edo jaikintasun bat gordetzen du bere sillar eder eta argin masonikoak zintzelatutako hoietan? ala bitxikeri hoiek  esanahirik izanen dute? Ah! jakintzak!!!

Bitxikeri hauekin edo ez, Zigako San Lorentzo eliza, Baztanen dagoen eliz ederrena, zoragarriena eta harrigarriena da eta bisitatzea pena merezi du.

Comments

Zezenketak
Baztandarren biltzarrako, Belatzak kuadrillaren orga irabazlea  (1951 Elizondon egindako zezenketa) eta Elizondoko bestak pastu berriak elkartuz eta atzera begiratuz, arrarua dirudi arren (baita lotsagarria, behipin zezenketak gustokoa ez dugunentzat) zezenketak Elizondon (festetan) gauz normala eta jarraitua izan dela adieratzi beharko zen.

Egindako azken zezenketa  (txekorrak ziren) 1973an izan zen, gezurra dirudin arren. Plaza mobila, aurten Xorroxingo behikaka.com zozketa egin zen belai hortan patu zen eta urte hortik atzera sarmanki izan ziren.

XX.mende osoan izan dira "espektakulo" hauek, adibidez argazkian ikusten ahal den bezalaxe, 1931ko zezenketen kartelan (Xabier Landa artxibo fotografikotik aterata dagona eta gourmet-image web horritik artuta dagona) ez bakarrik baziren zezenketak baizik, baita ere gaur egun dauden edo deitzen diren torero bonbero espektakulo txar hoiek ere, edo Gabriel Imbuluzqueta baztandar kazetariak, Elizondoko bestako ekitaldien liburuxka batean kontatzen dun bezala, hau da,1907ko Uztailaren 25ko zezenketako kritika, garai artako Diario de Navarrako korresponsalak egindakoa. Eguna euritsua izan zela azaltzen du eta toreruak nortzuk ziren ere: Toribio Gil "Txikorro", Manuel Borroi "el Aragones" eta Manuel Martinez "el Varita", baita ere  plaza portatila joanden urtekoa baino haundiago zela zeren jende asko etorri zen, Iparraldetik, Biarrtztik hain zuzen, kanpotar asko bazirela eta haien artean Nafarroako Diputazioko presidentea  Manuel Albistur (ikusten denez Nafarroko presidenteak  bakarrik etortzen dira zezenak ikustera edo komisaldegiak inaguratzera) ta ikusleak pozik gelditu zirela, ...Hau dena orain dela 102 urte Elizondon

Elizondoko  "Tauromaquia"  ez da bakarrik gelditzen zezenkata hauekin, baizik baita ere, 30. hamarkadan garai haietako "figura maestra der toreo" bat bizi izan zela denboralditxo batez Elizondon eta "figura maestra" hori Marcial Lalanda izan zen. Marcial 13 urtekin hasi zen toreatzen eta "entedituak" erraten dutenez, historian izandako onenetako bat izan da, horrez gain aktorea izan zen eta bere omenez pasodoble bat egin zen eta guztiz "Marcial eres el mas grande!". Marzial Lalanda honek 1936ko udan, Iparraldean, Baionan eta Franzia aldean Nimes,  Toulouse, Dax..toreatzen zegoenean Nazionalak altxatu ziren (uztailak 18an) Espainako errepublika aurka eta horren ondorioz Espainako gerra zibila hasi zen, hasieran Franzian gelditu zen baino geroxago konturatu zen edo erran omen zioten Nafarroko bailara hontan gerrarik ez zela somatu eta ez zela somatuko, (Nafarroan Mola altxatu zen eta lehenego egunetan errepublikako lealak fusilatuta, probinzi osoa nazionala izan zen) bere famila Elizondora ekartzea lortu zun eta emaztea ta bi seme txiki hemen gelditu ziren bizitzen, hilabete batzuk, Mendinueta kaleko 1º zenbakian (ikastola parean dagoen etxean eta gaur egun behitin botika bat dagona). Erraten dute hilabete hoietan barridekin eta Elizondarrekin arras ondo moldatu eta gustora egon zirela eta ikusgarria zela , bere emazteak, kapote garbiak idortzeko lehiotik zinzilikatzen zuenean, ikuskizun apartekoa, iñoiz ikusitakoa, oihal paregabeak bai ziren. .

Erran behar ere garai haietan Baztanen bazirela antitaurinoak ere (behipin bat) eta jauntxoa gañera, Bertizko jauntxoa, Pedro Ziga. Honek liburu edo panfleto batzuk idatzi eta argitaratu zitun zezenketen aurka eta animalien babesen alde eta denbora aunitz zezenketak debekatzea saiatu zen hori bai seudonimoak erabiliz. Pedro Zigak landaren eta animalien babeslea izan zen eta Gipuzkoako "sociedad protectora de plantas y animales"-en kide, gaur egun P.E.T.A.koa izango zen.

Akitzeko eta simil taurinoak erabiliz, bi belarriak ta buztana Xabier Torres alkateari ta bere kargodun taldeari Elizondoko besta ederrak, herrikoiak eta denendako antolatzeagatik.

Ondo izan  ta bertze bat arte!...manolete!

Comments

Gigantiak eta agota
Elizondoko festa eder eta herrikoi hauetan, aspalditik  (edo iñoiz, behipin guk) ez dugula bizi   aurtengo bezalako festa alaik, jendetsuak, herrikoiak, ekitaldiz beteta eta adin guztitarako..eta hori posible izan da Xabier Torres alkatea eta bere kargodun taldeari esker, jakin dutelakoz herriko jendea mugitu (gehienbat gazteak) antolatu eta denen artean Elizondok merezi zun festak izatia.

Ekitaldi hoietatik bat Santio egunian izan da , eskualdeko erraldoien topaketa, Lesakako, Donoztebeko eta Etxalarko gigantiak etorri dira gaurkoz Elizondoko errege pareari laguntzera. Giganteena (buruhandiekin junto) ekitalde xumea da baina xarma haundikoa behinpin Elizondon, txikien harridura ta poza sortzen duen ekitaldia , gaurko haurrei eta atzokoei ere bai, zeren Elizondoko errege-erregiña, 50 urte gora daukate (konparsako lagun bati galdetu diot zenbat urte daukan eta ez dakiela, baino asko bai, erantzun nau, honek ere informatzen ahal zen pixkat!!!). Gigante parea, originalak dira, hau da Juanito Eraso alkatea izan zen garaian 1947-1948 erositakoak, hori bai zaharberrize asko izan dute, urte askotan Maria Cruz Amorena jostunak arropa berritu die  eta azken zaharberritzea, orain dela urte gutti egin zen eta Iruñeko Aitor Calleja artisau gazteak kriston lana egin zun, berri berriak ta dotore utziz, margotu eta arropa berriak egin zien.

Erran dugunez bezala Juanito Eraso alkateak ekarri zitun bere lehenengo urtean mandatari bezala zegoenian, bere hasierako nahia, erraldoi "vascoak" ( baserritarrak, txapelakin) ekartzea izan zen, baño presaka egin zenez, giganteak egiten zuen enpresak bere katalogoan bakarrik "los reyes catolicos" (Fernando eta Isabel) zeukan. Gure lurraldean errotzeko erran edo komentatu zen katolikoak izanez ere, izaten ahal zirela Antso azkarra VII.na eta bere emaztea Touluseko Caonstanza, zeren hauek bai zerikusia zeukaten Baztanekin ta baztandarrekin, zertaz kondaira erraten dun bezala Baztandarrak zeuden Antso VII.narekin Navas de Tolosan, honek baztandarren laguntzarekin Miramolin musulmandiarren buruzagiaren kateak autxi zuenean. Baiña horrela izan edo ez izan egia errateko ez "katolikoa" ezta ere Antso VII.na bezala ezagutzen dira, baizik izengabeko  errege-erregiña bezala, Baino jatorrian bai daukate zerikusirik baztanekin zeren erdiaroko edo "medieval" errege itxura daukaten gigante guztiak Iruñekoe errege europeoan daude oinharrituak eta Iruñeko Europar erregeak ta bertze 6ak, Baztandar artisau-artista baten eskutik sortu eta atera ziren, hain zuzen Bozatiar agote artisau baten eskutik. (Argazkian Joshemiguelerico Iruñako europear erregia)

Dirudienez  VIII. mendean Iruñean baziren erraldoiak, Karlos III.ak ekitaldi erlijiosoetan erraldoiak dantzatzea debekatu zuenez, erraldoiak Katedralarenak izan arren. Horren ondorioz, erraldoiak urtetan egon ziren katedralean abandonatuak, baño 1860 Tadeo Amorenak Arizkundarra (bozatekoa) berreskuratzea proposatu zuen arte. Are gehiago, zortzi figura berri diseinatu zituen, Munduko erregeen ordezkari izanen zirenak, kontinente bakoitzetik bi: Ameriketako errege-erreginak, Afrikakoak, Europakoak eta Asiakoak (antza denez, Ozeaniaz ahaztu zen). Tadeo Amorenari 9.600 errealeko dirulaguntza eman zioten eta diru horrekin egungo erraldoiak egin zituen 1860. urtean . Tadeo Amorena Iruñan bizi izan arren jatorriz Bozatekoa zen Amonea etxekoa hain zuzen. (argazkian  Elizondoko erregia)

Agotak izanez eta garai hartan gañera denetatik jasan izan behar zuten bera eta bere familia, madarikatuak zeudela, leprosoak baiño txarragoa zirela, buztana zeukatela... baino azkenian Amorenatarrek Bozatetik alde egitea lortu zuten eta bere semea (agotak eskulanetarako arras honak ziren, zurgiñak, argiñak, ebanistak...) mundu guztian ezagunak diren giganteak diseñatu eta egin zitun.

Bada liburu bat Mikel Telleria Tapiarena "El tesoro de los agotes" izenekoa, fikzioa izan arren baino egietan ohinarrituta dagona , kontatzen duna, nola egin zituen erraldoiak, bere lana, bere ideiak...nola hitz egiten zun bertze agotekin erranez (ixilika iñork ez jakiteko) egiten ari zen erregeak ez zirela munduko erregeak baizik agoten erregeak edo errege agoteak.

Historio hori egia baldin bada, erraten ahal dugu, agotiak jasan zuten errepresioaren, madarikazioaren, eta zigorren mendekua lortu zula Tadeok, zeren jende asko gaur egun  txundituta gelditzen da Agoteen erregen aurrian.

Comments

Tukutukuen biltzarra
Zugarramurdiko lagun batek beti deitu dio baztandarren biltzarrari, "baztandarren arrotasun eguna" eta bertze batzuk (Malerreka aldekoak) tukutukuen biltzarra deitzen dute. Hori entzun bai nuen igande goiz goizean. Goizeko 8 etan Errotabereatik jautxi nintzen bazkariako mahiak paratzeko laguntzeko, kotxea gurasoen garaje parean utzi nun eta han ostatu berri bat ireki dute Lekuaberria izenekoa (Pello Zaldainena) eta ordu haietan gaupaseroz beteta zeguen ostatua eta kalea, kotxetik ateratzerakoan bi donoztebetar pixa iten ari zirela bat komentatzen zion bertzeari:- ikusiko duk gero hau tukutukuz beteko da eta denak kaxeroz jantzita, kar kar kar, eta guk tukutukuen biltzarran galduta ...erantzun zion bertzeak.

Tukutukuak, bai horrela deitu digute baztandarrei betidanik gehienbat Doneztebekoak eta aspalditik izan arren lehenengo aldia izan da enzun dudala baztangoa ez den, bati erratea. Nire anaia berriz neskalaguna Donoztebetarra da eta bitxikeri hau komentatzian erran nau bere neskalagunaren aita zena, berarekin beti tukutuku hitza erabiltze zula, tukutuku geldituko zara jatera?, tukutuku nahi duzu gehiago?, tukutuku pastu ogia... Entzuna diot amatxiri baztandarrei ez zizaiela molestatzen tuku-tukuak deitzea baino bai Doneztebetarrek baztandarrei zirikatzeko eta izorratzeko  erabiltzen zuten izena zela

Eta zertaz  tuku-tuku? Badirudi baztango jendia otza dela, geldia  beti mantso, trankil dabilela,..Malerrekakoak berriz ipurdi beroak direla, ez direla geldirik egoten ahal, jenio fuertiago dutela...Baztandarren mantsotasun eta lasaitasun hortaik seguraski etorriko da  hain famatua den "baztango ordua " edo "hora Baztan" erranairua. Norbaitekin edo zerbaitetarako gelditzen zaren  ordu hori, eta jendea edo lagunak orduerdi bat geroxago (edo gehigo) agertzen den ordu hori "hora Baztan" deitzen zaio, adibidez, 8tarako gelditu bazara baztandarreneko barrakoian mahaiak prestatzeko, hora Baztanen, jendea 8:30 aldera agertuko da.

Arestian komentatu den lasaitasun horretaz ere ikusten ahal da erranairu zahar horretan erraten duna: Baztandarra tuku-tuku, gasna erre yale, sura jan ta batre gabe- hau da gazta urtzen patu eta gauza mantso egiten dugunez sua urtu dena eta gazta gabe gelditu.

Errandugunez bezala  ez zaigu asko molestatzen kanpotik horrela deitzea edo iseka itea, zeren hortarako gure hartian, herri batetik bertzera iseka edo zirikatzeko pilaka erranairuak  ditugu bai euskeraz ta baita ere erdaraz.

ERRANAIRUAK eta ISEKA KANTAK

Herriz herriz basaburutik hasita  baztangoizaraino herri guztiak badauka bere iseka kanta

-Almandoz galtza motz - Almanandoz kiz koz, berroetarrak galtza motz, aniztarrak buru motz, zigarrak muturre zorrotz.

-Berroeta han badire hainbertze iratze meta.

-Aniz, hameka etxe,hameka labe ta hogeitabi zetabe, bat bertze behartu gabe - Aniz inbusteri haundiz.

-Irurita jo zazu txiribita , edo erdaratuta "toka la txiribita".

-Oronoz galtza motz, Arraioz leku oz, Lekaroz hor ere otz, Oieregi zerri begi , Narbarte  hemendik aparte...

-Gartzain hor badago hainbertzearzain - Gartzain zapela bete gaztain.

-Elizondo xinguli mango, arto gitti jango, ogiaren papurra, Elizondo zangamakurra - Elizondo zangili mango, arto gutti yan do.

-Elbete kukute apo bat yan dute - Elbete kukute zerri bat hil dute katilu bai ezin izanez xerri aspilean yan dute

-Arizkun Dominus obiskun (jauna zuekin erran nahi du) - Haundienak dira arizkundarrak, hori segitu nahiak erratzutarrak, xito salto salto Ziga burutarrak, galtzapurdi lazo arraioztarrak.

-Bozate deabru guztiak hor zate - Bozate kukute zerri bat hil dute katilu txar bat ezin izanez zerri aspilean (zerriak bazkatzeko tokia) yan dute

-Erratzu mile petatzu- Erratzu hamar mile petatzu.

-Azpilkueta, jo eta bota.

-Amaiur haurrek xatar ezin bihur - Maia Baztango zerritaia.

Baita ere badago Baztango neskei buruz abestitxoak

-Neska ederrak dira aniztarrak, dantzari ederrak arraioztarrak, beltxaran graziosoak zigatarrak, makilkari haundiak gartzaindarrak, arrikari haundiak iruritarrak eta gona luze denbil, elizondarrak

eta akitzeko kanpotarrentzat ere badago

-Española yan ta hotza, frantsa yan ta bero nahiz ta deus ez den gero

Erran behar erranairu batzuk gaur egun kalean erabiliak direla, bertze batzuk amatxi ta aitaxi ta bere hadiñekoei entzunak direla  eta baita ere batzuk gutti edo ia ahaaztuak belaunaldi berrientzat direla , baño denak eta gehigo ere aurkitzen ahal dira Mariano Izetaren " Baztango kontuak" izeneko liburuan.

Comments

Oporrak eta herritar bidaiaria
Opor garaian gaudenez (behintzat batzuk) eta oporrak oporrak direnez, aste batzutan haizegorik ez da izango.

Oporretan, gauz asko egiten denetatik bat bidaiatzea da eta Arizkunen bidiari amorratu ta bitxia dugu. Gaur egun jende aunitz bidaiatzen du eta leku askotan egon dira , baino "Manolok" benetan bidaiari xelebrea da.

Erranen dugu Arizkundar honek 50 urte gora izanen dula, muxugorri, hizkera itxia (kosta da askotan erraten duna ulertzea) hitz guttikoa eta jantzieraz beti berdin doana, praka urdin batzukin "bonbatxoak" ta karratudun alkandorakin, hau da,  Baztanetik atera ez dela ixzura osoa dauka,  gañera osasunez zerbait ukituta dago hernia batekin urte asko buelta darama (ez du nahi operatu) eta bizkarreko miña dauka, gauz guzti hauez gain oso gizon jatorra da.

Berarekin egon nintzen azken egunian Arizkungo kontsultegiko egogelan izan zen, mediku esperoan giñela eta Arizkungo San Joanak asteko bi egun falta zirela. Tenore hortan derrigorrezko galdera egin nio;

Zer moduz dator festak? gogoz?

-Urte asko daramat herriko bestetan kampora ateratzen naizela, bihar Mallorkara noa,

Mallorkara? hondartza gustokoa?

-Ez "sin mas" berdin zait, hemendik aterata edozein lekua ona da. Ezagutzen naiz eta bestetan gelditzen ba naiz beti "la lio", ihaz Ibizan egon nintzen.

Ibizan ? Manolo Ibizan? , imaginazio haundikoa naiz, baino hori ez nuen irudikatzen ahal, Manolo zuriz jantzita, Patxan edo ibizako kaleen artean artesania erosten... Ezinezkoa egiten zitzaidan. Ondoan zegoen, bere bikotekideak holaxen komentatu zun -hemen "la lia", baiño han berdin berdiña iten du - bai, baina han ez naute ezagutzen!-

Ixilaldi ttiki baten ondorioz bere emaztea (eztakit ezkonduta dauden) azaldu zun orain dela urte batzuk erabaki zula, Manolo bakarrik joatea eta berak goxo goxo Arizkunen gelditzea eta Arizkungo bestaz gozatzeaz, Zeren kalapite bat dela, bere kabuz joatea gustatzen zaiolako eta azkenik ez dute ezer ezagutzen, Kuban bezala. Dirudienez Manolok Kuban 3 alditan egon da eta La Habanako kale bat bakarra soilik ezagutu du 3 bidai hoietan.-  Zertarako gehigo, kale hortan (ez daki ezta kalearen izena) denetarik dago ta!.- (argazkian La Habanala viejako kale bat, hau ez da izango ostaturik ez dagoenez akaso El Malekon izanen da) edo Holandan bezala, bidaia organizatua izan arren eta autobusan joaten zirela, gidak Holandako paisaja, errotak, tulipanak eta XVII. mendeko tulipanen krisia azalztzen zuen bitartean, gure Manolo zurrunka (eta nolako zurrunkak)egon zen irteera guztia, emakuma gixagoa lotsatuta bidai guztia barkamena eta gau txarra izan zula eta ez dula lo egin erranez, pasatu zen. -Loreak eta errotak ikusteko etxean gelditzen naiz-

Hori guztiagatik eta bertze bidaietan gertatutako xelebrekeriagatik emaztea erabaki zun berarekin gehiago ez joatea, Honen ondorioz eztabaida txiki batean sartu ziren, bat nahiago zula bidai organizatuak, behipin zerbait ikusten zutelako eta bertzeak alderantziz eta egon diren herrialde guztiak agerian geratu ziren eztabaida hortan eta bidai bakoitzan bitxikeria bat edo gertakizun xelebreak izan zirela nabarmendu nahi nuke.

Adibidez, Brasilen gertatutakoa bezalakoa. Rion zeudela, irteera bat egin zuten 200km dagoen hiri (ideikere hiriaren izena)  batera hango katedrala ikustek, berak  Arizkungo elizan txikitatik sartu ez denez are guttiao brasilgo katedral batean, aizakiarekin kanpoan gelditu ze,n han Iruñako bi gaztekin topatu zen eta pote batzuk hartzera joan ziren, Ordu txikitan zebilenean bi Iruñarrak berandu zela eta  hotelara joateko ordua zenez Manolo konturatzen da goizean Riotik atera eta hiri hortara joan zela. Taxi bat artu eta goizeko 7 agertzen da Rioko hotelean, han polizia, agentziako arduradunak...zeuden zeren bost ordu katedral ingurutan bilatzen egon ondoren, salaketa patu zuten desagertua edo bahitua izan zela pentsatu omen bai zuten. kristo bronka bronka bota zioten agentziakoak eta baita ere bertze bidairiak zren bere oporretako bost ordu bera billatzen pasatu zutelako.

Baita ere bertze bronka bat izan zun Dinamarkan, hontan autobusean hainbertze ordu zeramaten eta garagardo bat edateko gogokin zegola azkenian errepideko "auto servic" batean gelditu ziren, bizkor bizkor garagardoen hotzgailura  abiatu zen eta garagardoa ireki eta edan behar zuenean korbatadun bat hitzketan asten zaio aserre itxurakin - ez dizut ulertzen- erantzuten dio,  garagardoa ahora eramnan behar duenean ahotik kentzen dio- Eman nazazu hori arazoak ez baldin baduzu nahi- Daniarra ohiuka eta kopeta ilun arizkundarra asertzeko zorian -Man zazu eta herri puta hontatik banoa- . Azkenian gazteleraz zekien gizon bat urbiltzen zaio eta erraten dio alkohola edateko zerbait jan behar dela- Hori arazoa baldin bada "me como un caharro de estos" (sanwidtxa) ezez, jan behar dela plateran, zerbait sendo- "ke hostias ni ke puto plato " ohikatu ondoren garagardoa edatea lortu zuen baita ere zopa puta bat eta plastikozko aragi ta patata plater bat

horrelakoak hainbertze, Irlanda emazteak erraten zun harras polita zela, 10 egunak hango gaztelu eder batean egon zirela berak berriz, Irlanda aspergarria, eta baztan baino grixa eta euritsua zela erraten zun bakarrik Guinees garagardoen lantegia ikustea pena merezi zula baino arras zuhurrak zirela bakarrik ematen zutelako dastatzeko garragardo baso bat bakarra...

Vienara joaten zirela, abioia matxura izan zun eta  larrialdiko lurreratzea egin zun Pragako aireportuan,  eta han haietaz ahaztu eta bi gau igaro zuten aireportuan, leku batetik bertzera, azkenian Austriara joatea lortu zuten, kotxez. -ez naiz bueltatuko gehigo Pragara, puta kume hoiek han utzi ziguten eta nik chekiar jakin gabe- nik barrurako pentsatzen nun, ezta txekiar, ezta danieraz ezta portugesa ezta inglesa eta hain lasai eta pozik ibiltzen zara munduan zehar, zuk bai ausarta!

Belgikan, pixile arazoak zuela autobusa 10 minutoka gelditzen zun pixa egiteko, emaztea lotsatuta manta baten azpian bidaia egin zun. Horrela segitu zutendenbora batean, Londres, Maroko, Madril,Valentzia...medikuko ordua iritsi zidan artio gero nik atera eta beraiek sartu eta agurtu giñe. Nik harrituta eta txundituta atera nintzen arestian erran dudan bezala ez bai nuen imaginazen ahal gure Manolo jatorrak munduan zehar ibilitakoa zela.

Herriko bestatik eskapo doa baino Mallorkatik herriko bestako azken egunean etorri zen, gaueko 12tan iritsi zen eta festako azken orduak pasatu zitun,

Ondo izan Manolo! fenomeno bat bai zara.

Comments